Nafarroa arabiarra


2015eko uztailaren 26an
Alberjinia, Solanum melongena.
Alberjinia, Solanum melongena.Joydeep-CC BY SA

“Galderak zabaltzen du bidea”, dio Argia aldizkari honetako lagunek iaz egindako elastiko batek. Maiz janzten dut, bereziki zenbait lagunen aurrera joan behar dudanero; lagunak ez diren lagunak, gehienetan. Etengabe ikasteko joera duena nahi izaten dut aldamenean, ukalondoa sartu eta lotsagorritu beharragatik ere aurrera begira dagoena. 

Holaxe nabil ni noan toki guztietan. Nafarroa Beherean atzo, Ainhize-Monjolosen, Laborantza Ganberako lagunekin. Han ezagutu dut Manex, Manex Lanatua, Xumilenea etxeko zurgina, Ahatsako poeta ahatsarra. 31 urte badira Itxaro Bordak, Argian bertan, Hegatz urratua haren liburuari buruz zera esan zuela: “Oraintxe bertan eskuratu dugu zoramen bat, bai forma aldetik, bai mamiaren aldetik. [...] Mamia ere hein berekoa da: sentitzen da sei poema horietan, libertate haize batek lerroak oro zoratzen dituela. Artzain izanak, eta ebanista denak ez zezakeen noski bestela egin”. Artzain-ebanista-poeta... Haren paisaia kulturalari buruz atertu gabe galde egin dakiokeen horietakoa. Jakintza iturri agorrezina...

Manexek arabiera ikasten ari dela esan bezain pronto heldu genion euskaldunok hizkuntza eta kultura horri diogun zorrari. Alkandora bezala, arabiar jatorriko hitz ugari dugu ahotan. Euskal nekazaritzak asko ikasi du arabiarrenetik. Landare mordo bat ekarri zuten guregana, baita haiek hazteko teknikak eta jateko eta maniatzeko erak ere. 

Arabiarren fruitu kuttunenetakoa alberjinia da, Solanum melongena. Teoria bat baino gehiago dago landarea eta haren izenak guregana iristeko egindako bideari buruz. Izenak behintzat, itxuraz, euskaratze bidezidor dotorea osatu zuen: India aldeko vatinjana, Pertsiako badingan, arabiar al-badinjan, katalanaren alberginia, frantseseko aubergine eta gure alberjinia. Bide horrez bestekoa egina izango du Manexek erakutsi didan landare beraren beste izen dotoreak: “itsas udarea”. Lurrez besteko biderik egin ote du landare horrek guregana iristeko? Itsasoz harantzagoko jatorria adierazi nahi ote du izen horrek?

Euskal Herri atlantikoan, baratzezaina ona den jakiteko alberjiniak ondo ematea lortzen duen edo ez galdetzen da. Hemengoa ez eta fruitua ematea zaila delako seinale ederra. 

Gure azoketan onartua izan aurretik makina bat gorabehera ikusiko zituen imigrante honek. Paperak eman aurretik, osasunerako txarra zela eta zenbat kontu eta komeria ibili ditugu euskaldunok fruitu honekin! Orain azoka guztietan. Arabiar al suq hitzetik omen datorren azokan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude