Udako pediatra ordezkoa euskalduna izan dadin

Zumaiako osasun zentroan mediku eta pediatra erdaldunak elebidunez ordezkatzea lortu zuten iaz.
Zumaiako osasun zentroan mediku eta pediatra erdaldunak elebidunez ordezkatzea lortu zuten iaz.Baleike
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbat herritan hala gertatu zen. Mediku eta pediatrek udako oporrak hartu zituzten eta elebidunak ziren haien ordezkoak, batzuetan, elebakar erdaldunak ziren. Herritarren eta euskalgintzako eragileen presioari esker ordezkoak euskaldunak izatea lortu zuten kasu batzuetan.

Aurten gisa berean ibili beharrik egon ez dadin, Osakidetzari eta Osasunbideari prebentzio lana egiteko eskatu zaie. Eskaera ondokoek egin dute: Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lantaldeak (Behatokia, EHE, OEE, Topagunea eta UEMA), LAB, Medikuntzako Asanblada eta Berdin elkartea.

www.euskarazbizinahi dut.eus webgunean, herritarrek osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko izan dituzten arazoen berri emateko modua izango dute hemendik aurrera. Behatokiak bideratuko ditu eskaera edo kexak.

 


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.