"Udalerri euskaldunak inguru hauskor bezala ikertu behar dira"

  • UEMAk eskatuta, Gaindegiak zenbait azterlan egin du udalerri euskaldunen ezaugarri sozioekonomikoen egoeraz eta bilakaeraz. Imanol Esnaolak koordinatu du lana. Ondoko galderari erantzuten saiatu dira: Zer gertatu da inguru euskaldunetan halako bilakaera soziolinguistikoa izateko? Esnaolaren ustez, lurgune euskaldunek soziolinguistikoki duten izaera hauskorra ez da aintzat hartu, eta ez da berariaz azterketa eta esku-hartzerik egin.

“Udalerri batzuk izan daitezke oso euskaldunak inguru oso euskaldunean. Horiek babestuta daude. Beste batzuk izan daitezke oso euskaldunak inguru oso erdaldunean. Horiek arriskuan daude”.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenengo aldia al da horrelako azterketa bat egiten dela?

1982an, EAEko Euskararen Legea egin zenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen puntu bat. Hark zioen udalerriek egoera soziolinguistikoaren araberako hizkuntza politikak egiteko aukera izango zuketela. Geroztik, udalerri euskaldunei, inguru soziolinguistiko hauskor moduan ulertuta, ez zaie arretarik eskaini, ez ikerketari dagokionez, ezta esku-hartze berezituei dagokienez.

Zer egiten dugu inguru hauskorrotan? Eskola euskaraz; bai baina hori baduzu hiri erdaldunagoetan ere. Telebista euskaraz? Eta beste mila kate gaztelaniaz. Administrazioa euskaldundu? Bai, baina etxebizitza politikaren bidez sare informaletan erdal hiztunak  saldoka txertatu. Inguru euskaldunek ez daukate bertako hizkuntza komunitateari eusteko eta biziberritzeko baliabiderik, ez estrategiarik. Are gehiago, horren gaineko ezagutzarik ere ez dugu garatu. Ongi dago euskararentzat eremu berriak eskuratzea, gabezia sumatzen dut ordea, ohiko erabilera eremu eta erabilera arauei eusteari dagokion interbentzioetan.

Udalerriotako bilakaera sozioekonomikoa eta soziolinguistikoa lotuta al daude?

Zalantzarik gabe. Udalerri euskaldunetan, biztanleria %8 hazi da, harik eta herritik kanpo jaiotakoak %51 izatera iritsi arte, eta etxebizitza kopurua are gehiago hazi da, %38. Gainera, etorri berrietako askok ez dakite euskaraz, biztanle euskaldunak zahartzen eta hiltzen ari dira, herriko gazteen hamarretik zazpi kanpora doaz ikastera edo lanera.

Datu demolinguistikoak alderatu aldagai sozioekonomikoekin, eta egia, bat datoz. Etxerik eraiki ez balitz euskaldunagoak izango lirateke herri horiek? Nik ez diot hori, beharbada lehen bezain euskaldun, eta beharbada are erdaldunago. Azken hamarkadetako bilakaera ez dut kontatu nahi tragedia balitz bezala, prozesu mekanikoa balitz bezala baizik. Inguru hauskorrak dira, eta hori kontuan hartuta ikertu behar dira. Ez dezagun ahaztu, halaber, hizkuntza eskubideen jabe direla, elebidun izan beharrik gabe.

Udalerri euskaldunaren hizkuntza ingurua aztertu duzue, alegia, euskara gaitasuna eskualde buruan eta udalerriaren hamar kilometroko erradioan. Zer garrantzi du horrek?

Udalerri euskaldunek inguruan zein herri dauzkaten aztertu dugu. Esate baterako, Hondarribia eta Oiartzun arrisku handieneko herrien artean daude. Hondarribia gipuzkoar eta nafar askoren ametsetako bizilekua da, eta Oiartzun antzeko zerbait. Lehenak Irun du aldamenean, eta 70.000 erdal hiztun ditu. Bigarrenak Irun bera, Donostia, Errenteria, Lasarte-Oria ditu alboan... Hondarribian eta Oiartzunen etxeak egiten badituzu, biztanle kopuru bat eskualde burutik etorriko zaizu, eta zerbitzu bila herritik ateratzen bazara oso litekeena da eskualdeko udalerri burura joatea. Hor euskaraz aritzeko aukerak galtzaile. Erradioari dagokionez, udalerri batzuk izan daitezke oso euskaldunak inguru oso euskaldunean. Horiek babestuta daude. Beste batzuk izan daitezke oso euskaldunak inguru oso erdaldunean. Horiek arriskuan daude.

Ehun ekonomikoa aztertu duzue.

Lanerako sasoian dagoen jendeak bizimodua non egiten duen jakitea oso garrantzitsua da. Egunero Zaldibiatik Donostiara joaten bada lanera, haren hizkuntza praxia eta eragina asko aldatzen dira, baita trebetasuna ere. Agian, gaztelaniaz egin behar du Donostiako lantokian. Egunero itzultzen da etxera, bai, baina egun osoa kanpoan pasa du eta ez da herri komunitatean hiztun aktiboa.

Ehun ekonomikoa nolakoa den aztertzeak etorkizunean udalerriotan nolako jarduera ekonomikoa egon daitekeen azal dezake. Adibidez, udalerriotan industriako enpresa gehienak teknologia maila apalekoak dira, eta ondorioz, aurreikusi daiteke asko ixteko arriskuan izango direla. Enpresak ixten badira enpleguak galduko dira, eta langabeziak gora egiten badu herritarrak kanpora aterako dira lan bila. Hiztun euskaldunak batetik bestera dabiltza edo galdu egiten dira. Halako kate bat osa daiteke.

[Grafikoa erakutsi dio kazetariari]. Zein herri ikusten dituzu? [Arama, Aduna, Altzo, Gaztelu, Zizurkil, Zerain, Segura...] Langabezia tasaren hazkunde handienetakoak non daude? Udalerri euskaldunetan. Hamar langileko tailer txikia ixten bada langabeziak asko egiten du gora. Bertan ez bada lanpostu berririk sortzen, inguruko herriren batera joango dira lanera, eta agian bizitzera. Eremu horietako egitura ekonomikoa ere diseinatu egin behar da.

Udalerriotan euskaldunak euskaldun dira hala etorri zaielako. Zuk esana da.

Aipatu ditudan aldagai sozioekonomikoak oso garrantzitsuak dira, hain zuzen ere udalerri euskaldunetako euskaldunak ez direlako euskaldun hala erabaki dutelako, baizik eta hala etorri zaielako. Beraz, baldintzak aldatzen badira jarrera ere aldatu egiten da. Euskaldun izateaz harro daude, baina ez dute erresistentzia mekanismorik. Koherentzia gordetzen zuten elementuak aldatzen ari dira, eta horrek kezkatzen nau. Ez dira erdaldundu borondatez, ingurua erdaldundu zaielako baizik. Lehen esandakoak: erdalduna dator (eta berak ez du errurik), bertako euskaldun gazteek alde egin dute, zaharrak hil dira. Berriro diot, kontua ez da tragedia kontatzea edo nostalgikoa izatea, kontua da gertatzen ari dena prozesu mekaniko gisa aztertzea.

Azterketaren sei txostenak

Ondoko datu bilketak egin ditu Gaindegiak:

- Enpresa demografia.

- Etxebizitza parkearen bilakaera.

- Biztanleriaren jatorria.

- Biztanleriaren irautea eta erakartzea.

- Udalerri euskaldunen hizkuntza ingurunea.

- Biztanleriaren mugikortasuna. Informazio guztia: www.uema.eus/azterketak

- Udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoaz elkarrizketa Iñaki Iurrebasori: www.argia.eus/argia-astekaria/2460/inaki-iurrebaso


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


Eguneraketa berriak daude