Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.
Aurkezpenean iragarri dituzten neurrien artean daude gurasotasun baimena 24 astera luzatzea sektore publikoko langileentzat, eta seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoak luzatzea. Egun gurasoek hiru urtez jasotzen duten 200 euroko laguntza lau urtera arte luzatzea proposatu dute.
Bestelako neurriak ere jasotzen ditu planak, hala nola haurreskolen eskaintza zabaltzea, guraso bakarreko familientzako dekretu espezifikoa, sexu indarkeriaren biktima diren adin txikikoentzat arreta zerbitzu espezializatua abian jartzea, eta Haurren eta Nerabeen Behatokia sortzea.
Neurriak indarrean jartzeko datarik ez
Berriak jaso duenaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua, Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzaren “konpromisoa” azpimarratu du, eta legegintzaldi honetan neurri horiek ezarriko dituztela adierazi du, nahiz eta ez duten oraindik epe konkreturik zehaztu. Naizen arabera, Jaurlaritzak ez duenez oraindik adostu diru laguntza horiek luzatzeko data zehatzik, 2026ko aurrekontuak onartzen dituzten arte ez dute zehaztasunik iragarriko.
Sailburuak azpimarratu du neurriak “lehenbailehen” onartu nahi dituztela, baina oraindik Haur eta Nerabeen Kontseiluko eta Familia Kontseiluko eragileen ekarpenak behar dituztela, eta Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin ere adostu nahi dutela. Planak bost urteko indarraldia izango du, eta urtero berrikusiko dute, horrela "malguagoa" eta "errealistagoa" izango da, Melgosaren hitzetan.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]
Eusko Legebiltzarrak EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin onartu du legea. PPk abstentziora jo du, eta Voxek kontra.