Azeribuztanaren logaritmoa

Equisetum arvense, azeribuztanen artean geuk erabiltzeko egokiena.MPF-CC By SA

Azeribuztana –Equisetum sp.– landare zaharrenetakoa bada ere, modernoenaren zapela jantz dezake.

Bitxia ere bada. Lorerik ez du ematen ugaltzeko, eta beraz, ezta fruiturik ez hazirik ere. Askotzeko, ugaritzeko, esporak erabiltzen ditu, garoek eta perretxikoek erabiltzen duten bidea. Hezetasuna den tokietan oparoa den bidea.

Aziendari isatsean lotzen omen zioten azeribuztana, euli eta ez euli, inguratzen zirenak kolpeka uxatzeko. Isatsa motz, nonbait; isatsa gehi buztana egoki.

Landareak azalean dituen silize koxkorrak dira bere osagai goraipatuenak, sendabide eta osagarri bezala, batik bat. Azeribuztan bat, Equisetum telmateia, esklaboekin batera iritsi omen zen Ameriketara. Itxura denez, Afrika beltzean adorea, kemena eta bizitasuna puzteko azeribuztana ahoan murtxikatzeko ohitura zuten; baita digestibo eta afrodisiako gisa ere. Lehengoan esan nuen “tornularien buztana” deitzen diotela gazteleraz, baita “arotzen buztana” ere; itxuraz, lagungarri ona da zauriak osatu eta orbaintzeko, eta langintza horietan aritzen zirenek erruz erabiltzen zuten. Zura leuntzeko eta ezkardaren zauria osatzeko aroztegiko belarra, azeribuztana.  

Bestelako gaiak ere izan ditzake, kaltegarriak alegia. Azienda larria larri ibiltzen da azeribuztanarekin. Onddo baten erasoaren ondorioz, “palustrina” izeneko alkaloidea sortzen du, eta, gorputzean metatuz, behikundean herrenak eta nerbioekin lotutako arazoak ekar ditzake. Tiaminasa entzima ere badu, eta horrek B multzoko bitaminak zapuzten ditu, batez ere B1; gehienbat behor jendean. Geuk hartzerakoan, behintzat, ziurtatu Equisetum arvense dela, hori baita gai horietatik gutxien duena.

Azeribuztana modernitatearekin betiko lotuko dutenak logaritmoak dira. Egungo garapen teknologiko guztia posible egiteko, kalkulu matematikoen erraztea ekarri zuten logaritmoak John Napierrek proposatu zituen XVII. mendean, agidanean, azeribuztanaren adartxoen proportzioan oinarrituta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude