Super Glue gerran eta bakean

Omegatron-CC By SA
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1942an Harry Coover kimikariak Super Glue lekeda asmatu zuen nahi gabe. II. Mundu Gerran Eastman-Kodak enpresan lanean ari zen, fusilen ikusgailuak egiteko materialen bila. Metilo zianokrilatoarekin egin zuen topo, baina berehala baztertu zuen, substantzia madarikatu hura gauza guztiei itsatsita geratzen baitzen. Material berbera aurkitu zuen handik bederatzi urtera eta, orduan bai, kola gisa erabil zitekeela pentsatu zuen, presiorik eta berotasunik ez baitzuen behar kola egonkor hark. Kodakek 1958an merkaturatu zuen lehenengoz Super Glue izenez, eta arrakasta berehalakoa izan zen. Handik urte batzuetara Super Glue gerrara itzuli zen, Vietnamen zauriak ixteko erabili baitzuten, hariz josi ordez.


Irakurri gehiago: Historia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...