Afrikatik Suediara tabu sexualak gainditzen

  • Harreman sailkaezinak, familiaren kontzeptua, generoa, maitasun erromantikoa... Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 12. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian, sari nagusiak lortu dituzten bi pelikulek lehen planora ekarri dituzte ezkutuan geratu ohi diren gaiak.

Argazkian, Nånting måste gå sönder (Zerbait apurtu beharra dago). 
28 herrialdetako 
94 film eta hiru antzezlan eskaini ditu aurten Zinegoak jaialdiak.
Argazkian, Nånting måste gå sönder (Zerbait apurtu beharra dago). 28 herrialdetako 94 film eta hiru antzezlan eskaini ditu aurten Zinegoak jaialdiak.

Bere burua heterosexualtzat duen Andreas gazteak gustuko du Sebastian androgino eta femeninoa. Pasioz biziko dute elkarren arteko harremana, baina mutila da Sebastian, bere alde femeninoa bezainbeste maite du bere alde maskulinoa, eta hori ez du horren gustuko Andreasek... Gizartearen arauei aurre egin nahi dien harreman batez eta generoetan sailkatzeak ezartzen dituen mugez ari da Ester Martin zuzendari suediarraren Nånting måste gå sönder (Zerbait apurtu beharra dago). “Biolentzia, pasioa, maitasuna eta poesia darion obra” delako, fikziozko luzerik onenaren garaikurra lortu du.

Pilar Monsell zuzendari espainiarrak berriz, aita du protagonista África 815 lanean (dokumental luzemetrairik onenaren saria jaso du): aitak lau liburukitan du idatzia bere bizitza, eta halako batean, haren memoriak irakurtzera ausartu da alaba, memoriotan sakontzearekin batera aita itaunduz eta dokumentala errodatuz. Hala deskubritu du zuzendariak Sahararekiko aitak duen lilura, soldadutza egin zueneko oroitzapenei lotuta. “Aita homosexuala dela ez da inoiz tabua izan. Madrildik Saharara soldadutza egitera joan eta gizonez inguratuta, hain mundu maskulinoa izan arren, paradoxikoki liberazio modukoa izan zen aitarentzat, bere orientazio sexuala libreago bizi zezakeela sentitu eta ulertu zuen han”.

Epaitu gabe entzuten ikastea

Dokumentalak iraun duen hiru urteko prozesuan, entzuten ikasi duela dio zuzendariak, aita epaitu gabe entzuten, kontatzen zuen historia kontatzen zuela. “Gustuko ez ditugun bizitzako aferen onarpenaz” mintzo da filma. Finean, maitasun erromantikoa edo familia bat eraikitzeko proiektua bezalako babesguneak apurtzen direnean, frustrazioa eta porrot sentsazioa nagusitzen direnean, maitasuna edota familia gisako kontzeptuen esanahiaz hausnartzeko eta benetako desioetan sakontzeko parada aproposa izan daiteke. “Elkarrekin bizitzeko, besteekin harremanak izateko moduarekin du zerikusia maitasunak, ez litzateke maitasuna bikote harremanera mugatu behar, hortik harago doan zerbait da”.

Ikusi aipaturiko bi pelikulen trailerrak:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023-06-27 | Ilargi Manzanares
Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


2022-02-01 | ARGIA
Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


"Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea" aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude