Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

  • Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023ko uztailaren 04an - 10:54
Azken eguneraketa: 16:05

Uztailaren 3an banatu dira Zinegoak jaialdiko sariak, eta bai film luzeetan bai laburretan, Libanoko errealitateak izan dira protagonistak. Bilboko LGBTI+ zine eta arte eszenikoen jaialdian emakumeen presentzia ere nabaria izan da, bederatzi saritatik seitan irabazi dute.

EITBren babesa duen Zinegoak Sari Nagusia, 4.000 eurokoa, Rita Baghdadik zuzendutako Sirens dokumentalak irabazi du: "Panorama konplexua kontatzen du, non gatazka politiko, sozial eta kulturala gorputzaren praktikekin lotzen den, aldaketa eragile gisa, gorputza desio, sormen, erresistentzia eta eraldaketa sozialerako leku gisa eratuz: erregimena erori ostean sortu diren disidentzien ispilu".

DOK kategoriako sari nagusia ere Bahdadirentzat izan da, eta epaimahaiak Uyra, a retomada de floresta filmari aipamen berezia egin dio, Juliaca Carik zuzendutakoa, "ikuspegi dekolonialetik filmatzen duen testuinguruarekiko kosmobisio iragazkorra erakusteagatik".

FIK sailean, Julia Murataren Regra 34 filmak irabazi du, "pelikula ausarta da, desioak mugak apurtzen dituelako eta gorputzak kokatuak eta politikoak direlako. Gainera, estetikoki lotuta dago narratiba zinematografiko berriekin". Protagonistaren Interpretazio Onenaren saria jaso du filmaren protagonista den Sol Mirandak, "unibertso oso desberdinak maisuki lantzeagatik".

Narratiba berriekin lotutako KRAK sailean Anhell69 obrak jaso du saria, Theo Montoyak zuzendutakoa: "Zinematografia-elegia boteretsu eta liriko baten bidez Medellingo queer gazteek jasaten duten indarkeria agerian uzten duelako".

Publikoaren eta Senior Epaimahaiaren sariak Dania Bdeir-en Warsha film laburrak irabazi ditu: "Aurrez aurre dauden bi munduren gainean eraikita dagoelako: mundu zapaltzaile eta ilun batetik, zailtasunez eta arriskuz beteriko bide baten ondoren, bere barne askatasuna bizitzera igarotzen delako", adierazi du epaimahaiak filmaren inguruan.

Gazte epaimahaiak Isa Luengok eta Sofia Esteve Santojak ekoiztutako Perpetua felicidad film laburra saritu du, "islatzen duen istorioagatik eta naturaltasunagatik", eta Paco Ruizek zuzendutako Desviación Típica-ri eman diote aipamen berezia.

Casa Sussana lanak irabazi du Lesbianismo eta Generoaren saria, Sébastian Lifshitz-ek zuzendutakoa: "Etxearen eta protagonisten historia dokumentatzeagatik, haien testigantzak kontu handiz eta errespetuz agertuz, eta garai hartako erreferentziarik ezean, komunitatean besarkatzen dira". Tünde Skovrango zuzendariaren Who I Am Not filmari aipamen berezia egin diote.

Antzezpen Sekundariorik Onena Mutt filmeko Alejandro Goicenek irabazi du, “bere begirada samur eta egiazkoarekin hunkitzeagatik".

ZG/PRO WIP (Work In Progress) saria Hiruki Larroxa Kooperatibak ekoitzitako Egoitz Arbiol Albeniz eta Ibai Fresnedoren Armairutik plazara proiektuak irabazi du.

Aurtengo edizioa amaituta, sail ofizialeko hainbat film Filmin plataforman eskainiko dituzte, hala nola Casa Susanna, Los agitadores, Regra 34 edo De noche los gatos son pardos. Sail ofizialaz gain, beste hainbat lan ere ikusi ahal izango dira, adibidez Angeles Cruz ohorezko sariaren buruzko atzerako begirada, 20. urteurrenari buruzko ziklo berezia edo euskarazko O.S. zikloa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2023-06-27 | Ilargi Manzanares
Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


2022-02-01 | ARGIA
Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


"Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea" aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Zinegoak jaialditik zinemaren etikara
Istorio bat kontatzeko zilegitasunaz

Film bat ikusten dugunean, nork zuzendu duen jakiteak testuinguru bat ematen digu. Zuzendaria ezagutu ez arren. Susmagarri gertatzen da, adibidez, Palestinako egoeraren inguruko filma AEBetakoa izatea, edo sexu-erasoa kontatzen duena gizonezko batek zuzendutakoa izatea. Elkarren... [+]


Eguneraketa berriak daude