Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

  • Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


2022ko otsailaren 01an - 08:43
Azken eguneraketa: 09:58

Alaitz Arenzana Zinegoak jaialdiko zuzendari artistikoak azpimarratu duenez, “Hegoamerikako sortzaile belaunaldi berri baten ahotsik nabarmenetakoa da. Bere lana etengabeko esplorazio bat da, begirada hegemonikotik kanpo geratzen den guztiari ikusgarritasuna emateko, hizkuntza propioen bidez”.

Albertina Carrik ibilbide luzea du zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktibista feminista gisa. No quiero volver a casa (2000) bere lehen film luzearen ondoren, Carrik bidaia hasi zuen "bere bizitzan inoiz egon ez zenaren bila": bere aita eta ama, Roberto eta Ana Maria, intelektual eta militante iraultzaileak, 1977ko diktadura militarrak bahituak eta berak lau urte besterik ez zituenean desagertuak. Bilaketa hori hurrengo film luzeetan islatuko da: Los rubios (2003) eta Cuatreros (2017).

Albertina Carrik sexualitatea ere landu du, "arau, patroi eta jarrera normatiboen aurrean askatasuna eta autonomia aldarrikatuz", Zinegoak-ek nabarmendu duenez. "Sexualitatearen, zinemaren, askatasunaren, politikaren eta feminismoaren arteko lotura handiena Las hijas del fuego (2018) filmean lantzen du. Berak deskribatu eta azpimarratzen duen bezala: pornografia lesbofeminista da, generoaren konfigurazio berri bat bilatzen duena, adiera posible askotan. Horrez gain, emakumeen gozamena erakusteko modua ere berreraikitzea bilatzen du, begirada maskulinotik urrunduta, erotizazioa besterik nahi ez duena".

Ziklo berezia eta solasaldia

Martxoaren 1etik 4ra bitartean Carriren hainbat film proiektatuko dituzte BilbaoArten. Halaber, otsailaren 27an, inaugurazio ekitaldiaren bezperan, Las hijas del fuego emango dute BBK Aretoan. Solasaldia ere izango da: Albertina Carrik parte hartuko du, Irantzu Varela kazetari eta aktibistarekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023-06-27 | Ilargi Manzanares
Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


"Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea" aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Zinegoak jaialditik zinemaren etikara
Istorio bat kontatzeko zilegitasunaz

Film bat ikusten dugunean, nork zuzendu duen jakiteak testuinguru bat ematen digu. Zuzendaria ezagutu ez arren. Susmagarri gertatzen da, adibidez, Palestinako egoeraren inguruko filma AEBetakoa izatea, edo sexu-erasoa kontatzen duena gizonezko batek zuzendutakoa izatea. Elkarren... [+]


Eguneraketa berriak daude