“Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea” aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

  • “Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta identifikatzeko eskubidea" aldarrikatu nahi du 19. edizioak.


2022ko urtarrilaren 18an - 12:53
Azken eguneraketa: 13:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nola izan/esan bollera euskaraz proiektuan bildutako hitzak berreskuratu dituzte, karteletarako. June Fernandezek eta Amaia Alvarez Uriak sortutako proiektua da, lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduen hiztegia, eta bertan hartu dute parte Itxaro Bordak, Eli Pagolak, Danele Sarriugartek eta Ainara Artetxek, besteak beste. Kartelen irudia berriz, Lander Telletxea diseinatzailearena da.

Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da eta zuzendari artistiko berria izango du: Alaitz Arenzana, Pau Guillenen lekukoari eutsiz. Zuzendaritzan dagoen lehen emakumea izango da Arenzana. Bere hitzetan, “jaialdia mantentzeko eta aberasteko borrokan jarraitu dut, behar-beharrezkoa delako sexu-, identitate- eta genero-aniztasunaren alde lanean jarraitzea”.


Zinegoak kanalean gehiago
2021eko otsailaren 25
Zinegoak jaialditik zinemaren etikara
Istorio bat kontatzeko zilegitasunaz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.