Marinelaren guraso berriak

  • Pertsonaia mundura ekarri zuen Hugo Pratt hil zenetik 20 urte beteko diren honetan, Corto Maltese bizirik ikusiko dugu berriz, urrirako iragarri duten album berrian.
    Juan Díaz Canales eta Ruben Pellejero espainiarrei egokitu zaie ikusmin handia sortu duen komikia osatzea eta azkeneko istorioaren jarraipena izango dela aurreratu dute.

Horrelakorik nola egiten den, berezko egilearekin kontsultatzea ezinezkoa denean? Ez dirudi ouija baliatuko dutenik Pratt zenarekin hitz egiten saiatzeko. Canalesek iazko urrian El País egunkariari adierazi zionez, “autoreak gara, eta guretik pixka bat izango du, baina pertsonaiari fidel izatea da helburua eta, ahal den neurrian, grafismoari ere bai. Sailaren jarraipena denez, super arduratsuak izaten ari gara kronologiarekin eta pertsonaiaren bibliografiarekin”.

Lehen emaitzak ikusi ahal izan dituztenek –Pratten biografo Dominique Petitfaux-ek, berbarako– emaitza bikainez hitz egin dute Le Figarorekin solasean. Pratt “klasikoaren” giroak gogora ekarri dizkiola esan du Petitfauxek, Jesuit Joe albumak zeukan itxuraz akordatu dela.

Fan batek berreskuratua

Obra berriaren lehen laginak ikusi dituztenei buruan oihartzun horiek eragin izana ez da harritzekoa, pertsonaia berreskuratuko duen marrazkilaria Ruben Pellejero dela kontuan izaten badugu: 1985ean Dieter Lumpen sortu zuen, Prattek sortutako marinelaren eragin nabarmena zeukan pertsonaia.

Argitalpen handi baten aurrean gaude, sortuko duen ikusminarengatik bezainbeste publikatzeko hartuko diren lanengatik: hiru argitaletxeren elkarlana –Casterman, Rizzoli eta Norma–, eta gutxienez 150.000 aleko tirada.

Zoritxarrez, Maltese erdaretan baino ez zaigu berpiztuko. Urrun daude 1980ko hamarkadaren hondarrean Baionako Antxeta argitaletxeak egindako ahaleginak: Ethiopikoak euskaraz irakurtzeko aukera eman zuen apustu hark, baina segidarik ez du izan. Agian komikiak inguruotan bizi duen azkenaldiko berpizkundetxoaren barruan, norbait animatuko da berriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
2023-12-15 | ARGIA
'Ño' komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


Eguneraketa berriak daude