Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan


2023ko azaroaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio asko ematen dituzten irudi eta hitzak daude. Izan ere, emakume bertsolariak agertzen dira, kantuan gozatzen, jarrita pozik, eta elkarren arteko ahizpatasuna adierazten.

Horrez gain, Martzelina Lopetegi Olaizen aipu bat eta Joxepa Antoni Aranberri Xenpelar-en irudia ditugu hasi aurretik eta amaitu ondoren (baita bere neskazaharrei buruzko bertso-sorta ere azken orrietan). Bestalde, publikoa ere agertzen da azaletan, entzundako bertsoekin harrituta batzuetan eta bestetan aseta daudela.

Eli Pagola, Miren Artetxe eta Maitane Gartziandia egileen arabera, komiki hau azken urteotan emakume bertsolariak egiten ari diren ahalduntze bidean beste urrats bat da. Izenburua ere esanguratsua da, Ño!, hitanoan ‘aizan!’ edo ‘har ezan!’ izango litzatekeena berba batekin esateko (gutxi) erabiltzen den emakumeentzako esaera.

Hamar ataletan banatzen da komikia. Kalean, etxean, kotxean, bertso saioetan egileek edo haien ingurukoek bizitakoetan oinarritutako sentimendu, pentsamendu eta esperientzia hautatuak agertuko dira: patriarkatuaren eragina bertso munduan, sare eta aliantza feministak, umore eta aldarrikapena, gorputzaren ingurukoak, pasadizoak edo metaforak.

Pertsonaia errealistak marraztu dira (ez estereotipatu edo abstraktuak) eta figura azpimarratzen da fondoaren gainetik, pertsonak direlako orriotan garrantzitsuak, ez testuinguruak edo ñabardurak. Plano erdi eta hurbilak nagusitzen dira, irakurlea konplize edo lekuko bihurtzeko. Orri osoko binetak dira ohikoenak, baina bada hiruzpalau binetako sekuentziarik ere orri batzuetan, marra banatzailerik gabekoak, irudiak elkarren inguruan.

Genealogia feminista ere egiten da, memoria historiko jakin bat marraztuta. “Marroi bat norberarena” ataleko izenburuan Virginia Woolfi egiten zaio keinua eta komikian zehar tarteka agertzen zaigu Joxepa Antoniren argazkia ahalduntzerako akuilu gisa.

Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik irakurri ondoren irakurtzeko modukoa da lan hau, beste formatu, tonu eta estilo batekin bertsolari feministek egindako ekarpena da, gogoetagaiak buruan eta irribarrea ezpainetan utziko dizkizuna amaieran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


Paula Estevez
“Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian”

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
“Trumpen hautaketak eragin zuen trauma kolektiboaz badago osagai bat komikian”

Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


2023-06-20 | Julen Azpitarte
'El Eternauta' komikia
Eternitatearen nabigatzailea

Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928​ –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]


Eguneraketa berriak daude