Asiako kutsaduragatik Amerikako zikloiak bortitzago

Urakana Karibearen gainean.
Urakana Karibearen gainean.NOAA
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2006ko irailaren 1etik 2007ko apirilaren 10era  arte bildutako datuetan oinarrituz, NASA espazio agentziak bideo adierazgarri batean kokatu du Asian kutsaduraren eraginez sortutako elementuen higidura.

Kutsadura-lainoak nonahi higitzen dira, eta euriaren bidez erortzen diren lekuetan alergia, asma eta arnasbideetako gaixotasunak areagotu ditzakete. Lekuan lekuko eragina neurtzea ez da lortu, lainook mundu osoko zeruetan bidaiatzen dutela baino ez da ikusi. Hala ere gertaera bat garbi ikusi dute: Asian –batez ere Txinan– askatutako aerosolek, Ozeano Barea zeharkatzean, itsasoko ura xurgatzen dute, eta Amerikako mendebaldera heltzean ohi baino hodei trinkoagoak sortzen dituzte. Hodei horiek biziki lodiak dira Ozeano Atlantikora eta Karibera heltzean, eta oso zikloi bortitzak eragiten dituzte.

Gertakaria urtero errepikatzen ote den aztertzen ari dira, baina badirudi erlazio zuzena dagoela Asiako kutsaduraren eta Karibeko zikloien indarraren artean. Halaber, kutsadura horrek Europako kliman eragina ote duen begiratzen ari dira.


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.