Bizitzaren harira

  • Ibai baten ertzetik oinez ibiltzean, bizitza bat harilkatzen dugulako irudipena hazten doakigu. Hala agitzen da Biduze errekaren kasuan, Donaixti gainetako harpe zulo ilunetik xirripa jazartzen denetik Aturri lasai eta zabalera, bere ur argi nasaiak isurtzen dituen uneraino jarraitzean. Samatzeko zubi azpian bukatzen da bidaia aberatsa. Aldion metaforak errealitatea zurkaizten duela garbi dago.

Biduzek Donaixtiko gainetan egiten ditu lehen kilometroak.
Biduzek Donaixtiko gainetan egiten ditu lehen kilometroak.

Biduze zain bat da. Oztibarre eta Amikuze zeharkatzen ditu, anitzetan aberastasuna ekarriz eta bakanetan, iragan urteko uztaila hastapenean bezala, suntsipena, deboila eta tristura. Saihets errekak oro hantu ziren ohituraz kanpo. Zenbat etxe eta zenbat zubi eraman zituen ordubete eskasez borobilduriko ur basatiaren uhin beilegiak. Zaharrek beraiek zioten ez zutela sekula horrelakorik ikusi. Hargatik, gehienetan Biduze aitzina doa, duintasunez eta bakez jantzirik.

Biduzen ezpondetako bide ugariak bihurdikatzen dabiltza. Erromatarrek, Nafarroako armadetako soldaduek eta Santiagorako beilariek zapaldu zituzten. Donapaleu gaineko Gibraltar gunean bilbatzen dira Puy en Velaytik, Toursetik eta Arlestik datozen xendra nagusiak, Ibañetaraino luzatzeko.

Gaur egun Donejakuerako txirla moldeko zigiluaz seinalatuak dira: martxo eta urri artean milaka pertsona pasatzen dira Arankuetik Larzabalerainoko zidor puska airosean. Izura eta Arroze zaindari dauzkate ibaiak eta bideek. Arrozen kausitzen da aspaldian berritzen ari diren teilaturik gabeko baseliza harrigarria.

Donapaleura joan da herrietan zen bizia

Donapaleu da Biduzek hazkurritzen duen eremuaren birika. Abantzu 2.000 biztanle kontatzen dira armarrian esmeraldazko bihotza troxatzen duten Nafarroako kateak dakarzkien hirian. Eskualdeko zerbitzu publikoak, eskolak eta ikastola, gasolindegiak, supermerkatuak bertan biltzen dira jadanik, herrietakoak hondar hiru hamarkada hauetan desagertzen joan ondoan.

Lan-tokia zerratu ziotenean, Larzabaleko postako anderearen sentimenduen berri irakurri genuen Iparraldeko Hitza, Berria egunkariaren gehigarrian. Baserri guneetan askotan errepikatu den historia. Aiziritze, Unaso, Garruze edo Behaskane, Donapaleun edo Baionan lanean ari direnen lo-hiriak garatu dira ikaragarriki: etxe berriak eraiki dira, norberaren natura eta hiritik urruntasunezko ametsak egiaztatuz.

Gabarren garai urrun hura  

Donaixti eta Gixune artean herri gotorrak zeharkatzen dira, hala nola Donaixti, Jutsi, Larribarre, Burgue, Akamarre, Bidaxune eta Gixune.

Biduze ontzizka daiteke Samatzeko ahotik Akamarreraino. Erdi Aroan Baiona zen Nafarroako erregeen portuetatik bat eta merkantziak jaisten ziren gabarretan Akamarren, ibai bazterrean oraindik ere miresten ahal den Port Biduze izeneko moilan: Salieseko gatzak ederki kontserbatzen zituen Amikuze oihan komunaletan hazi urde azpiak, ardi eta behi haragiak, arto eta ogi bihiak, baratzekariak, oihalak, baserrietan ekoitzi teilak eta brika gorriak.

Gabarrak kargaturik itzultzen ziren Baionatik, piper beltza, kafea, txokolatea, mundu mailako komertzioaren emaitzak utziz Gixuneko, Bidaxuneko eta Akamarreko portuetan. Hortik aitzina bizidunen bizkarrez edo idiek tiratu orgaz helarazten ziren aberastasunak ibar zokoratuenetara.

Lehengo eiherak, orain bizikeku

Ibaia ekonomia zuhurra errazten zuen tresna erosoa zen. Ontasun eragilea ere bai. Biduze jarraitzean ohartzen gara eihera edo errota franko badirela. Herri bakoitzak bat baino gehiago eduki zezakeen bihi mota guztiak ehotzeko: gorago aipatu artoa eta ogia, bai eta espalta, zekalea edo garagarra.

Eihera parrasta bat bizileku bihurtu dira, bakarrek beraien aitzinako funtzioa atxiki duten arren, eiheren eguna ospatzen denean bisitatzeko gisa. Ilharreko Gabriel zenaren errota erraldoia laster saparren, belarren, asunen eta zuhaitz salbaien abarrek ezkutatuko dute. Ibaia mozten zuen nasa ageri da oraindik, une batean edo bestean, galerna batek hautsia. Errota borobil abandonatuak bermatzen dira baratze-erakustokien belardietan, bere oinarrizko zereginetik urruti.

Biduzeren haran zabala laborantza berriaren laborategi antza altxatu zuten Oragarreko auzapeza zen Jean Errecart garatzaile demokrata-kristauaren zuzendaritza pean Bigarren Mundu Gerratik landa. Amikuzeko nekazari haboroxenak etxetiarrak izanki, hirietara partitzeko lehen bagoietan urtzen ziren hauen haur andanak. Gabadi zolako, Labetze ala Zohaztiko zelaietan ibiltzean baserri utzien kopuruak galderak pizten ditu ibiltariarengan.

Landa-exodoa

Europa Berdearen aurreneko esperimentuak Biduze hegian egin ziren, lur berrantolaketak, aintzira zulatzeak, Lur Berri kooperatibaren eta laborantza lizeoaren sortzeak, ausazko igerilekuak eta sendatzeko klinika eraikitzeak Donapaleun. Landa-exodoa mendratu zen eta Donapaleuko kantonamendua askoren laneko leku bihurtu.

Behiak, ardiak, zaldiak alhatzen dira larre eta pentze berdeetan. Edozein baserritara hurbiltzean antzarak eta ahateak aditzen dira karrankaz bereziki Donapaleu eta Gixune artekoetan. Urte bukaeretako oturuntzetan zerbitzatzen den gibel ospetsua hor ekoizten da. Baratzezaintza asko ere kausitzen da abere hazkuntzaren osagarri. Azken hamarkada hauetan laborantza organikoak ere bere esparrua handitu du Biduzeren ibarrean.

Garai berdinean halaber udatiarrak eta ibiltariak ongi hartzeko egiturak plantan jarri dira. Oro har Biduze hegiko jendeak xinaurriak bailiran tematzen dira bizibidea atera asmoz, guztiak juntatzen direla ostiraletan Donapaleuko merkatu estalian, Oztibarre eta Amikuzeko berriak –ez bakarrik– trukatzeko.

Nortasun handiko herrien haria

Donaixti, Bunuze, Arroze, Izura, Jutsi, Larribarre-Sorhapürü, Uharte Amikuze, Behaskane, Donapaleu, Aiziritze, Gamue-Zohazti, Amenduze, Gabadi, Labetze, Ilharre, Burgue-Erreiti, Erango, Akamarre, Bidaxune, Gixune, Samatze: Biduzeren 80 kilometroetan lerrokatzen dira nortasun handiko herriak. Hasieran ibaia hertsia eta zuzena baldin bada, Aturrira botatzear denean nagitzen doa, sugetzen bezala, bihurgunez bihurgune, lur buztintsua errazagoa delako urratzeko.

Bidaxunetik gora, isilik eta lasai, isurtzen da amiamokoak, belardi erraldoiak, zurzuriak eta uretan arrain oparoak gerizatuz. Amikuzeko oihanaren saihets bat balakatzen du errekak Erango eta Bidaxune artean: Apatarenea xirriparen inguruan hedaturiko oinezko ibilaldi ludikoa preziatu daiteke edozein sasoitan, laritzen, pinuen, haltzen, astigarren eta haritzen freskotasunaz baliatuz.

Bazter eleanitzak

Biduzeren ertzak hizkuntzen aldetik polifonikoak dira. Oztibarre eta Amikuzen noski euskara da ezpainetara jaukitzen, baina Bidaxunetik hara okzitaniera –gaskoiaren musikaz...– nahasten da euskararen aztarnekin batera. Akamarren, Gixunen ala Bardozen badira oraino euskara ezagutzen duten adinekoak. Uste izan zen duela 30 urte hauetan euskara galduko zela Amikuzen baina alderantziz suertatu da: hiztunak gaztetzen joan dira bereziki Donapaleu zein Izurako ikastolei eta Larzabaleko Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioei esker. Dagoeneko eskola elebidun guztiz gehienetan zenbait orduko euskararako hurbilketa kurtsoak badituzte.

Kultura alorra jorratzen jarraituz, erantsi dezagula, Donapaleun zohitu zela Erdoi anderearekin ezkontzeko Mauletik etorri Allande Oihenart distiratsua XVI. mendean, Ibarlako Manex Erdozaintzi-Etxart poetak egun lantsuak eman zituela Frantziskanoen egoitzan eta Eñaut Etxamendik Izurako Ellande Larralderekin batera bazterrak harrotu eskualde utziaren etorkizuna a capella abestuz. Ahantzi gabe Antton Luku, Amikuzen sortua hori ere.

Donaixtiko harpeak, Biduzeren iturria

Bidaia bukatzen dugu, Biduze erreka lurraren sabeletik jazartzen den harpearen magalean. Arbailak izeneko mendi mazela kaltzikoaren maldan aurkitzen diren kobak Donaixtikoak dira. Hiru oreneko joan-etorriak begiak eta gogoak asebetetzen ditu beti.

Jatorrizko magmarekiko zilborra ez du mozten Biduzek: zulo ilunetik dator, berehala ur zohargizko putzua moldatuz eta harri leunetan behera lehiatuz. Udan errekaren oheak idor-idorrak dira eta neguan alabaina gainezka eta ibilbideak lohiz irristakor. Harpearen sarreratik zuhaitzen itzalak eta argiak ikustean munduaren hasiera unean gaudela dirudigu.

Biduzeren joanean jada edozer gertatu daiteke.

 


.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Beherea
2025-05-28 | Bea Salaberri
Liburuak Et’abar

Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]


2025-05-12 | Euskal Irratiak
“Errientaren apartamentua ikasgelaren gainean zenez, ikaslea hara eraman eta bortxatzen zuen”

Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2024-11-05 | Euskal Irratiak
Debrien Figurak, feminismoaren eta transfeminismoaren inguruko egun arrakastatsua Oztibarren

Baionan Loverdose eta Atharratzen Bekat’uros egin den bezala, Oztibarren (Nafarroa Beherea) Debrien Figurak feminismoaren eta transfeminismoaren inguruan antolatutako egunak arrakasta izan du.


Eguneraketa berriak daude