Erresonantziak gaztelaniaz

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zumarragako ospitalean erresonantzia unitatea abenduaren 9an abiatu zen. Erresonantzia zerbitzuak Osatek-ek kudeatzen ditu EAEn eta proben txostenak gaztelaniaz egiten dira. Zerbitzu berria abiatuko zela jakinda, UEMAk eta Goierri-Urola Garaiko beste hainbat udalek txostenak euskaraz egitea eskatu zuten. EH Bilduk eta EAJk ere, Legebiltzarrean, bakoitzak bere ñabardurak (inportanteak) eginez, euskaraz aritzea eskatu zuten. PSE-EEk eta EAJk onartu dutenaren arabera, Osakidetzaren II. Euskara Planari heldu behar zaio, eta erresonantzien txostenak euskaraz ere eskaintzea ez da Planaren gutxienekoetan sartzen.

Bitxia da bestalde, Osatek-eko zuzendari kudeatzaileak UEMAri erantzundakoa. Nonbait, mediku erradiologo euskaldunek adierazi dutenez, “benetan zaila da beraientzat euskaraz landutako txostenekin lan egitea”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.