Bicorpeko Armiarmaren haitzuloko (Valentzia) pintura batean gizakiak eztia biltzen agertzen dira, erleak inguruan biraka dabiltzala. Horregatik dakigu Historiaurrean gizakiek jakiak eztiz gozatzen zituztela, Neolitora arte erlezaintza garatu ez zen arren. Antzinaroan ere, Mendebaldean behintzat, eztia zen gozagarri nagusia, beste bide batzuk ezagutzen baziren ere. Alexander Handiaren almirante batek Indian ikusi zuen lehenengoz azukre kanabera: “Bada kanabera mota bat eztia erlerik gabe sortzen duena” idatzi zuen. Haren berri izanagatik, kanabera azukrea ez zen Erdi Arora arte nagusitu, eta Aro Modernoan hasi zen hedatzen erremolatxa azukrearen ekoizpena.
Granadako (Espainiako Estatua, Andaluzia) Panoria nekropolian duela 5.600-4.000 urteko 19 hilobi aurkitu dituzte orain arte. Baina 2019an aurkikuntza bitxia egin zuten 15. hilobian: K.o. V. mendean bizi izan zen emakume gazte baten garezurra, humeroa eta tibia.
1923an emakume baten eskeletoa aurkitu zuten Suedian. 3D teknologia baliatuz Lagmansörengo emakumea eskultura hiperrealista da orain.
Duela 30.000 urteko estatuatxo ezaguna oolita izeneko harriz egina dago. Willendorf herrian aurkitu zuten, Austriako Wachau haranean, eta inguru haietan ez dago halako oolitarik.
Brasilgo hego-ekialdeko kostaldea, duela 2.500 urte. Mende luzez nagusiki itsaskiez elikatzen ziren komunitate egonkorrak desegiten hasi ziren, sambaquien tamainak eta kopuruak behera egiteak adierazten duenez.