ONA ote da Yolanda Barcinak lehendakarigai izateari uko egitea? Seguruenik bai eta ez erantzutea litzateke logikoena. Bai, UPNk eta orain arte Erregimena sostengatu duten indarrek –eskuina, PSN, UGT, CCOO…–, aldaketaren beldur direla erakusten dutelako; euren gobernu molde zaharkitu eta ustelari eustea zailago dutela konturatu direlako, eta botereari eusteko aktibo baino oztopo dela ohartu direlako. Ez, Barcina moduko lider higatua, aurkari perfektua delako lehiarako.
Barcinak, abuztuaren 29an iragarri zuen Cadreitan berriz aurkeztuko zela. Ordura arte ere ez aurkezteko presioa hor izan du alderdi barruan eta PSNko aliatuaren aldetik ere bai Barcinak 2012an Gobernutik kanporatu ondoren. Zer gertatu da bi hilabeteko epean Barcinak orain ihes egiteko? Hainbat kontu ezagutzen dira, ondokoak esaterako: berak lehenago ere bazekien, baina nafar gizarteak irailaren 16an jakin zuen Espainiako Gobernuak 1.513 milioi euro eskatzen dizkiola Volkswageneko BEZagatik; CANeko hitzaldiak entzutera joateagatik 2010ean –jadanik krisi gorrian– 17.000 euro jaso zituela jakin da; Banca Cívica auzia joan den astean berrireki du Auzitegi Nazionalak. Beste batzuk geroago ezagutuko dira.
Baina Nafarroa estatu gaia da Espainiarentzat, eta erresuma zaharreko gorte gaien bilakaeran ez dute bakarrik eragiten Nafarroako kontuek, Espainiakoak ere giltzarri dira. Eta Espainian, azken bi hilabeteetan batez ere ustelkeriaren azaleratze itzela, Podemosen inkesta-leherketa eta Katalunia azaleratu dira indarrez. Horrek guztiak alarma gorria piztu du Madrilen eta ez dira gutxi PPren eta PSOEren aliantza estua –koalizio gobernu eta guzti– eskatzen dutenak 78ko Erregimenari eusteko. Eta doinuok aspaldi dira ezagun Nafarroan ere, gero eta ozenago gainera, UPN-PSNren Erregimenari amaiera emateko egiazko aukerak indartu ahala. Nekez pentsa daiteke UPNk Nafarroan hartzen dituen neurri handiak –eta Barcinarena horietakoa da– Espainian gertatzen direnetatik libre direla.
Gainera, ez da Barcina bakarrik, PSNk ere Roberto Jimenez atzean utzi eta Maria Chivite ofizialista hautatu du lehendakarigai. PSNn Madrilek agintzen du, baita Amanda Acedo –biak lehiatu berri dira primarioetan– hautatu izan balute ere, baina lehenak zarata gutxiago aterako du zenbakiek berriz ere UPN gobernura aupatzeko aukera ematen badute. Alderdi biak, beraz, egoerak leuntzen ari dira, hauteskunde ondorengo balizko aukeren aurrean. Parlamentuan ere izan dira urreratze mugimenduak: bai, PSNk Euskararen Legearen aldaketa sostengatu du, baina bestetik, UPNk eta PSNk hiru ekimen garrantzitsu atera dituzte aurrera Legebiltzarrean: sozialistek aurkeztutako zerga erreforma, Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren eraketa eta finantzazioa, eta Osasunaren legea.
Hilaren 29an ezagutuko da Nafarroako Legebiltzarrak enkargatutako Navarrometro moduan ezagututako inkesta. Urriaren hasieran egindako lana da eta, beraz, ez du jasotzen Barcinaren atzerapausoaren ondorena, baina informazioak izango du bere balioa sasoi honetarako, besteak beste, berretsiko duelako edo ez azken inkestek erakutsi duten 2015eko hauteskundeetarako haize aldaketa.
Orain, begirada guztiak azaroaren 29an iltzatuak dira, orduan bilduko da UPNren Kontseilu Politikoa, kongresu arteko organo gorena (232 kide), eta lehendakarigai aurkezten direnen artean bat hautatuko du. Barcinaren erabakiak berriz ireki ditu inoiz itxi gabeko azken kongresuko zauriak eta Miguel Sanz eta Alberto Catalanen sektoreak primarioak eskatzen ditu lehendakarigaia hautatzeko. Estatutuetan babestuz, ezetz dio UPNren zuzendaritzak, baina hasieran hautagaia Zerrenda Batzordeak hautatu behar bazuen ere, azkenean onartu du Kontseilu Politikoak egitea. Barcinak lehendakarigai izateari utzi dio, baina UPNko lehendakaritzan jarraituko du, gutxienez 2015ko maiatza amaiera arte, eta emaitza txukunak baditu 2017ra arte ere bai.
Ez dirudi Barcinak primarioetarako amore emango duenik, baina ezin da guztiz baztertu, primario batzuekin, gaur egun gizartean hain preziatuak diren berrikuntza prozesuei ekiteko prest dagoela erakutsiko lukeelako UPNk. Labanak zorrotz dira UPNren baitan. Ezpatak goian oposizioan, ikusmin itzelez eta hautagai berriaren gainean erortzen uzteko prest.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.