Zilbor, besteak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Milaka urteko hizkuntza da gurea, etorkizun oparoa du aurrean. Hiztunok, berriz, inolako konplexurik gabe defenditu behar dugu geure hizkuntza, eta bizitzaren alor eta egoera guztietan erabili. Gure hizkuntzari esker, emozioak, ezagutzak eta bizipenak partekatzen ditugu; hizkuntza da batzen gaituena, gure arteko lokarria. Bada gurea baino handiagoko hizkuntzarik, baina guri geurea zaindu, indartu eta zabaltzea dagokigu”.

Euskalgintzaren jirako bilkuretan behin eta berriz esan eta entzundakoak izaki, aurreko paragrafo horretan aipatzen diren arrazoiak arrunt ezagun, argi eta xalo begitantzen zaizkigu euskal munduan bizi garenoi. Ni behintzat harritu egiten naiz (oraindik ere!) diskurtso horren azpian hizkuntzarekiko ikuspegi zaharkitua dagoela esaten zaigunean albo-erdaretako batean. Zaharkitua ez ezik, arriskutsua eta susmagarria ere ba omen da, gainera. Horrelakoak entzunda, aldarteak haserre bizira egiten dit jauzi. Sarri, tamalez. Orain hurrena, Yolanda Barcina aritu da horrelako txolinkeria merkeak esaten. Baina, tira, txori-burutik txori-txioa beti, eta horrenak min ere ez luke emango... aginpiderik ez balu. Okerragoak entzunda gaude, eta niri bat zait bereziki mingarri. Euskara desagertuko balitz zer gertatuko litzatekeen galdetu ziotelarik, “ezer ez, gaztelaniaz edo frantsesez hitz eginez berdin biziko ginateke” erantzun zuen, nork eta Mikel Azurmendi idazle, filosofo eta antropologoak. Azurmendirena, garbi daukat nik hori, ez da txori-buru kontua, inor gutxik bezala ikertu baitu euskarak berekin dakarren mundu-ikuskera berezia, euskara galduz gero betiko galduko litzatekeena. Eta hori, Mikelek dakien bezala, sekulako hondamendia litzateke, guretzat ez ezik baita munduarentzat ere.

Honezkero agian ohartuko zinen, irakurle, ziria sartu dizudala, artikulu honen lehen paragrafoko arrazoiak ez baitira euskalgintzan hain ohikoak diren zer-gara-gu-nor-gara-gu bilera jira-birari horietako batean esanak, baizik eta aurten laugarren aldiz egingo den espainieraren jirako topaketa arranditsu baten aurkezpen are arranditsuagoan  aldarrikatuak.

Paragrafo hori, dagoen-dagoenean, ez da inork esan edo idatzia, nik sortua –edo, zuzenago esanda– nik osatua baizik. Ez dut neurerik ezertxo ere gehitu: hor ageri direnak, guztiak dira topaketen aurkezpenean esanak. Nire sortze-lan bakarra, “espainiera” zioen lekuan “(gure) hizkuntza” jartzea izan da.

Topaketa horien izenburuak badu bere zera: Etorkizuna Espainieraz (Futuro en Español). Batek daki zein ote den hor elipsiak jandako aditza, baina larri ibili agintera izatea...

Esaldien jabego intelektuala, aurkezpenean hizlari aritu ziren intelektualei dagokie. Ororen buru, José Ignacio Wert ministro (oraindik ere!) jauna ageri da prentsako argazkian, eta haren alboan, besteak beste, Vocento Fundazioko lehendakari Enrique de Ybarra jauna. Batere susmagarria ez den jendea, barren. Nik neuk, horiek aipatuko ditut aurrerantzean euskararen aldeko diskurtsoaren berme gisa, orain arteko Mitxelena, Txillardegi eta abarren ordez. Alde ederreko errespetua jarri behar dut alajainetan!

Den-dena aitortzera, bada hizlari goitarrok erabilitako arrazoi bat, hasierako paragrafo horretara bildu ez dudana. Espainieraren etorkizunaz baikor izateko bi arrazoi aipatu zituzten. Bata, milaka urteko hizkuntza dela. Euskara bezala. Bestea, hitzez hitz, “espainierak etsairik ez duela”. Euskarak bezala?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Eguneraketa berriak daude