Herri arkitekturaren lekuko

  • Lehen sektoreari lotutako jarduera ekonomikoa da nagusi Ispasterren. Herriko eraikinik nabarmenetako asko nekazaritza jarduerarako dira eginak, haien artean baserriak, jauntxoen jauregiak eta haize-errota bat. Ezin dugu ahaztu, jakina, ondare erlijiosoa, San Migel elizak eta baselizek osatzen dutena. Herri arkitekturaren erakusleihoa dugu Ispaster.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ispaster udalerria Bizkaiko ekialdeko kostaldean dago, Lea-Artibai eskualdean, Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Nabarniz, Ereño eta Ea mugakide dituela. Haren hamabi auzoek 22,62 kilometro koadroko azalera hartzen dute, eta 711 lagun bizi dira bertan 2012ko datuen arabera. Frankismoaren azken hamarkadetan biztanleria erdira murriztu zen arren, azken urteotan nabarmena izan da Ispasterren hazkundea, batez ere erdigunea dugun Elexalde auzoan eraikitako etxeei esker.

Otoio (396 metro) eta Arterreta (251 metro) mendiek gordeta, erdigunea haran itxi bat da, oso ezaugarri geomorfologiko eta hidrologiko bereziak dituena: karezko multzoa da, erosioak kobazuloz eta leizez betetako sakonune karstiko bilakatu zuena; hondoa laua da eta gainazaleko urak bildu eta itsasorantz lurpean drainatzen dituen isurbide asko ditu. Labur-labur esanda, ibairik gabeko harana da Ispasterreko erdigunea. Horrexek azaltzen du zergatik dagoen haize-errota bat bertan.

Sakonunen horren hondokoak dira, beraz, lurrik aberatsenak, artoa, patata eta barazkiak landatzeko baliatuak direnak, nahiz eta azken urteotan soro eta beste zuhain-landaretarako erabilitakoek gero eta azalera gehiago hartu duten. Mendi-lepoetan, berriz, insignis pinuaren landaketak dira nagusi. Lehen sektoreak, oraindik ere, udalerriko ekonomiaren oinarria izaten jarraitzen du, biztanleria aktiboaren %40ri beharra ematen diola. Enbalatze zein altzari enpresak, aroztegiak eta turismoa ditugu gainontzeko jarduera ekonomikoak.

Ondare oparoa

Gernikatik  Lekeitiora doan BI-2238 errepideari segituz heltzen da Barainka auzora. Han, Kristo aurreko 3.500 urtekotzat jo dituzten Kobeaga I eta II aztarnategiak daude, herriko garrantzitsuenak eta aurreneko biztanleen berri ematen dutenak. Aurkitutako piezek mesolitikoko azken garaietan arrantzale talde bat bizi izan zela esaten dute.

Behin gure aroan sartuta, urteak pasako ziren Ispaster agirietan agertu arte: 1334an Gaztelako errege Alfonso XI.ak Amoroto, Gardata, Asumendi eta Ispasterreko hamarrenak Lekeitioko elizara itzultzeko agindu zuen. Maiz izan ziren Ispasterrek inguratzen duen Lekeitiorekin tirabirak, elizate eta hiribilduen arteko gatazkan zein bando-gerren testuinguruan. Ispasterrek bat egin zuen Oinaz bandoarekin, eskualde hartan Zubietako jauntxoak –Adan de Yarza familia– buru zituena.

Ondareari dagokionez, XV. eta XVI. mendeetan eraiki ziren oraindik ere ikusgai dauden hainbat elementu, hala nola baserriak, baselizak eta herriko parrokia, San Migel eliza, herrian zehar edozein ibilbide hasteko abiapuntu aproposa.

Otoio mendiak behatua, Ea eta Lekeitio lotzen dituen errepidearen ondoan (BI-3238) dugu udalerriko hiriburua, Elexalde auzoa. Biztanle gehienak ez ezik, herriko eraikinik esanguratsuenetako batzuk ere bertan aurkituko ditugu, aipaturiko San Migel eliza errenazentista, besteak beste. 1519an, Lekeitioko Andra Mariren elizatik banandu zenean, parrokia moduan eratu bazen ere, lehenengo lanak –hegoaldeko ate semizirkularreraino– 1540an hasi ziren. 1610ean ekin zioten berriro lanari, Juan Ortiz de Olaeta maisuaren gidaritzapean. Nabe bakarreko tenplu tinkoa da, barruko kontrahormen artean kapera altuak eta estilo gotikoko eta izar itxurako tertzeleteko gangak dituena.

1860ko urtarrilaren 25ean tximista batek aurrealdeko fatxada txikitu zuen, eta berreraikitzean estilo neoklasikoko kanpandorre luzea gehitu zuen Antonio de Goycoechea arkitektoak. Barrualdean sei erretaula barroko daude, eta horietako batean, Joseph Egusquizak egindako eskultura, erliebe eta pinturak. Egurrezko eliza-atariak inguratzen du eraikin osoa.

Elizatik metro gutxira, probaleku zaharraren ondoan, udaletxea dago. Hiru solairuko eraikina da, aurrealde simetrikoa daukana, eta sarreran, baserrien estiloan, harrizko arku handi bat. Independentzia gerran boluntario ospitale modura erabili zuten. Tropa frantsesek su eman zioten eta 1817an berreraiki zuten.

Arana dorre-jaurregia

Earako bideari eutsiz, eskuinerantz joz, Larrinaga auzora heltzen da. Han dago Arana dorre-jauregia. Klasizismoko etxetzar honek hiru ataletan dauka banatuta harlanduzko etxaurrea: alboetakoak dorre prismatikoekin, eta erdikoa arkupera eramaten duen arku zabal batekin. Jauregiaren alderik ikusgarriena 1700 urtearen ingurukoa da, baina askoz ere basetxe zaharrago baten egitura ezkutatzen duen eranskin barrokoa baino ez da, hura XVI. mendearen hasierako atzealdeko ate gotiko bati esker ezaguna delarik.

Aurreko errepidetik Lekeitiorantz joanez, Kortazar auzora heltzen da. Bertan ikusiko dugu Kalzada baserria, bi fasetan eraikitakoa; aurrealdea XVII. mendekoa du. Handik gertu, errepidea zeharkatuz, XVI. mendeko baserri multzo bat dugu; Axpe-Aurrekoa baserri gotikoa da zaharrena eta interesgarriena. Nabarmentzekoak dira fatxadak dituen ogiba-leihoa eta murru-arteka mehea. Handik, txintxarrezko bide batetik, Gernika-Lekeitio errepideko norabidea hartuta, eskualdean diren herri-etxe mota guztiak biltzen dituen Gallete auzora iristen da, baita 1729an eraikitako haize-errotara ere.

Aixeder errota

Errotak oso bizitza laburra izan zuen. Estutasun handiko garaietan eraiki zuten, 1723ko lehorteak eskualdeko ibai-errotak geldiarazi zituelako. 1745 baino lehenago, behin betiko utzi zioten erabiltzeari. 1728an, lehorteak eragindako kalteak zirela-eta kezkatuta, hiru urte lehenago Artxandan eraikitako haize-errota bezalako bat egitea deliberatu zuten, eta Jose de Guizaburuaga abokatuak hartu zuen hura eraikitzeko ardura.

Herritarrek, errota erabilera publikorako izango zelakoan, lursail egokiena opatu zioten, baita lanetarako ezinbestekoak ziren egurra eta harriak ere. Guizaburuagak beharginak kontratatu, lana egin eta, monopolio baldintza hobezinak ziurtatuta, hura ustiatzeari ekin zion. Errotarekin batera errotariarentzako etxea ere eraiki zuten. Negozioak, baina, ez zuen abokatuak nahi zuen beste etekin eman. Galerak ikusita, errota aurrera eroaten saiatu zen, nahiz eta gehienetan oso ortodoxoak ez ziren bitartekoak erabili. 1731n, esaterako, udalak salatu zuen errotariaren etxean isilpeko txakolindegi bat zabaldu zuelako. Taberna hartan, Ispasterrek zeukan bakarrean, etengabekoak ei ziren iskanbilak.

Aixeder errotan kontserbatu den bakarra tresneria gordetzen zuen harrizko dorrea da. 1990ean Bizkaiko Aldundiak zaharberritu zuen: hamar metroko altuera, oinarrian hamar metroko diametroa eta gailurrean zortzi metro dituen konoa. Eta Aixederren barrualdea berregokitu zen, etxebizitza bihurtzeko.

Azken txanpan, San Martin eta Santiago

Bidaiariak errotan bertan hasiko du herrirako jaitsiera. Bidean, nahiko gertu, San Martin baseliza aurkituko du, XV. mendearen bukaeran estilo gotikoan eraikitako kapera errektangeluar eta luzea. Handik Santiago baselizarako bideari ekingo dio; horma gotiko sendoak dira Elexalde auzoko eraikin erlijioso horren ezaugarririk behinena. XVI. mendearen erdialdean eraldaketa batzuk egin zitzaizkion: leiho berriak zabaldu ziren eta, besteak beste, korua eraiki zen.

Horrela emango genioke amaiera proposatutako ibilbide borobilari. Kontuan izan beharko dugu, baina, honetatik kanpo geratzen direla Mendazona auzoko baseliza, Otoio mendia, Ogella hondartza eta Zubieta jauregia. 1720ko eraikin barroko hori, Bizkaiko ederrenetako bat, Lea ibaiaren ondoan dago, Arropain auzoan, Lekeitioko hirigunearen ondoan. Merezi du bisitatxoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaia
Gurutzaontzien turismoa mugatu eta Getxoko Kirol Portuko hotel berriaren proiektua bertan behera uztea eskatu du EH Bilduk

Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]


2025-09-18 | Elhuyar
Oraintsuko Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Gamiz-Fikan, labar-artea duena

Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez, Gamiz-Fikan aztarnategi bat aurkitu dute, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Azaldu dutenez, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa da; hau da, ez da kobazulo... [+]


2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Eako Udalak Arartekora jo du mediku falta salatzeko

Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.


2025-09-17 | Axier Lopez
Gurutzatuta

Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]


Boikotaren beste garaipen bat: Sestaoko Open Basque Country xake txapelketan ez dute israeldarrek parte hartuko

Israelgo zazpi jokalariek uko egin diote Sestaoko xake txapelketan jokatzeari, beren parte hartzearen aurka antolatutako protesten ondoren. Antolakuntzak aurretik eskatu zien parte ez hartzeko edota Israelgo banderarik ez erabiltzeko.


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Axier Lopez
Ausardia

Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
"Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu"

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Eguneraketa berriak daude