300 espartarretako bat izateko baldintzak

300 espartarren heriotza Termopiletako guduan, 300 (2007) filmaren arabera. Berez, 298 hil ziren guduan, baina beste biek ere ez zuten luzaroan iraun. Espartar erregearen guardiek 29 urte izan zitzaketen gehienez, eta baldintza hura betetzea erraza zen. 3
300 espartarren heriotza Termopiletako guduan, 300 (2007) filmaren arabera. Berez, 298 hil ziren guduan, baina beste biek ere ez zuten luzaroan iraun. Espartar erregearen guardiek 29 urte izan zitzaketen gehienez, eta baldintza hura betetzea erraza zen. 30 urte bizirik betetzea askoz zailagoa zen haientzat.Legendary Pictures

Grezia, K.a. 480ko iraila. Leonidas erregea buru zuten 300 espartarrek Xerxes I.aren pertsiar armada geldiarazi zuten, ahaleginean guztiak hil bazituzten ere. Mitoak 300 gudarien ausardia goretsi arren, espartarrak ez zeuden bakarrik. Herodotoren arabera, Greziako beste hainbat hiri-estatutako soldaduak ere borrokatu ziren espartarrekin batera: 2.120 arkadiar, 1.000 tegiar eta mantinear, 700 tespiar, 400 korintiar, beste 400 tebar eta 200 beoziar. Dena den, espartarren sakrifizioa ez zen hutsala izan eta, azkenean, Plateako guduan (K.a. 479) greziarrek pertsiarrak menpean hartu zituzten, askoz gutxiago izan arren.

300 espartarrek Espartako erregeen guardia pertsonala osatzen zuten. Hippei (zaldun) esaten zitzaien eta borrokan falangearen erdialdean kokatzen ziren, erregearen aldamenean. Eliteko taldean sartzeko, hautagaiek baldintza zehatzak bete behar zituzten.

20 eta 29 urte bitartean izan behar zituzten. Eta proba gogorrak gainditu behar zituzten erregearen guardiako kide izateko. Proba horietan, batetik, armekin zuten abilezia erakusten zuten. Hautagaien erresistentzia eta indar fisikoa ere egiaztatzen zuten. Baina ziurrenik ezaugarri garrantzitsuena ausardia zen.

Agoge izeneko espartar hezkuntza sisteman ederki irakatsi zietenez, espartar gudarientzat koldarkeria baino irain lotsagarriagorik ez zen. Eta galdutako guduetatik bizirik itzultzea koldarra izatea zen haientzat. Itzultzen zirenei koloretako adabakiak josten zizkioten kapan, sysitia izeneko jantoki publikoetara sartzea galarazten zieten, eta maila bereko hiritarren alabekin ezkontzeko aukera galtzen zuten. Finean, herritar eskubide guztiak kentzen zizkieten.

Termopiletako gudutik Leonidasen guardiako bi hippei itzuli ziren Espartara: Pantites eta Aristodemo. Ez batak ez besteak ez zuten lortu umiliazioari aurre egitea. Pantitesek bere burua urkatu zuen etxera itzuli eta berehala. Aristodemok, hurrengo urtean, galdutako ohorea berreskuratzeko ahalegina egin zuen; Plateako guduan bere burua falangetik bakartu zuen eta pertsiar osteen kontra bakarrik joan zen, heriotza ziurraren bila.


ASTEKARIA
2014ko irailaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia klasikoa
Etruriar emakumeak greziarren begietan

Grezia, K.a. IV. mendea. Hainbat greziar pentsalarik, esaterako, Aristotelesek edo Heraklidesek, etruriarrei buruz idatzi zuten, Italiar penintsularen erdialdean eta iparraldean bizi zen herriari buruzko iritzi negatiboa jasoz. Etruriar emakumeak kritikatu zituzten bereziki, eta... [+]


Partenoiko marmolen bideak

Joan den martxoaren 24an, Partenoiko frisoko eskulturen hiru zati Atenasera itzuli dituzte, zehazki hiru buru: haur batena, zaldi batena eta gizon batena.


Ekonomia, politika eta idiotak

Mizenasko zibilizazioa gainbehera etorri zenean, Greziako Aro Ilunean eta Aro Arkaikoan publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintasuna zedarritu zuten hitzek ere. Etxe barruko ekonomiatik plaza publikoko politikara, eta idiotes-en eremu pribatura.


Maitasun diotimikoa

Atenas, K.a. V. mendea. Periklesek deituta, Diotima Mantineakoa emakume apaiza eta filosofoa hirira iritsi zen, hamar urtez luzatzen ari zen izurri agerraldia eteteko, jainko-jainkosen laguntza bila zezan.


Arrapalak eta mugikortasuna Grezian

Antzinako Greziako hainbat tenpluen sarreretan, eskailerez gain, arrapalak topatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude