Bake prozesua eta gizartearen bultzada


Xabier Letona @xletona
2014ko uztailaren 27a

ETA-k iragan asteburuan atera duen agiriak berriz jarri du bake prozesua euskal politikaren agendaren lehen lerroetan eta, funtsean, berak berau elikatzeko egindako urratsen berri eman dio euskal gizarteari. Non zegoen prozesu hori iritzi publikoari begira? ETAk otsailean egin zuen armen indargabetzeari buruzko taularatzea. Sinbolikoki urrats handia izan zen, baina prozesuaren izaera aldebakarrekoa inoiz baino argiago azaleratu zen: armak entregatu nahi eta Estatuari bost axola.   Estatuaren aparatuek eta haien alderdiek ETAren desegitea besterik ez zutela espero adierazi zuten hamaikagarrenez, orain egin duten gisan. EAJk amaiera ordenatuaren alde egiteko bere konpromisoa jarri zuen mahai gainean, baina gehiago espero zuela garbi adierazi zuen. Ezker abertzaleak ETAren borondate argiaren agerle jarri zuen ekimen hura.

Bost hilabete geroago ETAk beste bi urrats txiki-handi –nondik eta nola begiratzen den arabera–   eman ditu, borroka armaturako prestatutako egitura logistikoa eta operatiboa desegin dituela iragarriz. Armen zigilatzea oraindik heldugabe dagoela iradokitzen du aldi berean, horretarako “egitura tekniko-logistikoa osatzen” ari dela iragartzen baitu.

ETAren agiria heldu aurreko egunetan, halaber, Jonathan Powell eta Martin McGuinness izan dira Euskal Herrian, prozesuari bultzada berria emanez eta, seguruenik, agiriaren agerpenari sendotasuna eman nahian. Hori lortu dutela ez dago zalantzarik, gatazkaren gaia berriz agertu baita agenda politikoaren lehen lerroetan. Eta, aldi berean, bake prozesuan diren hainbat gora-behera ere azaleratu dira, agerikoena EAJren zereginari dagokiona. Otsailean EAJ eta Urkullu lehendakaria desarmearen bultzadan lehen lerroan egon baziren, oraingoan ez da halakorik gertatu eta lehendakariak hartu ere ez ditu egin Powell eta McGuinness. Zer gertatu da?

EAJren lerroetatik adierazi da otsaileko armen argazkiaren  ondoren, armak desegiteko prozesuan urrats handiagoak espero zituela. Engainatuak sentitu zirela iradoki da eta horregatik Urkullu ez dela bildu Powell-McGuinness ordezkaritzarekin.

Batek daki prozesuan hariak mugitzen dituztenen arteko harremanez, baina edozein modutan, halakoetan ika-mikak ohikoak badira ere, ezinbestekoa da prozesuaren amaiera ordenatuan sinesten dutenen artean harreman horiek ahalik eta sendoenak izatea. Prozesuaren alde teknikoak bultzatzea bezain garrantzitsua da gizartean bake prozesuaren garra ondo piztuta mantentzea, eta horretarako giltzarri dira bultzagileen arteko harreman ona eta bakearen sinboloak ondo gizarteratzea. Alde horretatik, Powellen eta McGuinnessen bisitaldian ez da behar beste baliatu bikotearen irudi sinbolikoa eta gehiegi azpimarratu da Urkullu haiekin ez bildu izana. McGuinness eta Powell bakea egin duten etsaien sinbolo dira, batak gobernu britainiarra ordezkatzen du eta besteak IRA eta mugimendu errepublikar osoa. Horrek bazuen nahiko karga sinboliko haien irudia beste era batera gizarteratzeko eta bakegintzaren garra hobeto elikatzeko.

Euskal gizarteak argi eta garbi egin du ETAren amaiera ordenatuaren alde, baina nahi hori behar bezala elikatzen ez bada, oso zuzenean inplikatuak ez dauden herritarrek gaiarekiko interesa gal dezakete, bereziki prozesu hau hain luzea denean. Batzuei akaso hori interesatuko zaie, baina amaiera ordenatuaren aldekoei ez. Diskrezioa ezinbestekoa da halako prozesuetan, baina are gehiago gizartearen parte-hartzea eta bultzada; eta zalantza handiak daude berau behar bezala aktibatzen ari den. Argi esateko, lehen urrats batean EAJ eta ezker abertzalearen arteko konfiantza eta harreman ona klabea da zeregin horretarako, eta bigarren batean PSOErena ere bai. PPren harresiaz hitz egiteak luzeago joko luke,  bakarrik Espainiara begira dagoelako eta ez Euskal Herrira.

Gizartearen inplikazioa nahi bada, alde guztietatik hitz egin behar zaio argiago. ETAk ere bai, azken agirian zalantza asko barreiatu baititu. Behin borroka armatua utziz gero, ez da desagertzen eta listo? Zer izan nahi du etorkizunean? Ez al da logikoena desegitea? Present egon nahi badu, zertarako eta nola? Eta noiz arte? Azken agiriak, alde horretatik galdera ugari utzi ditu airean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Euskal bake prozesua

Euskal bake prozesua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-19 | ARGIA
Etxebehere, Lekunberri eta Mateo ez dituzte preso sartuko, Reta eta Goienetxea bai

2015ean Ortzaizeko operazioan atxiloturiko bost euskal herritarrak epaitu dituzte Parisko auzitegi korrekzionalean. Auzipetuek askotan adierazi dutenez, ETAren armagabetze prozesuan armategia zigilatzeko ardura zuten bi kideri aterpea eman zieten beren etxean beste hiru herritarrek. Bi kideak espetxera kondenatu dituzte, gainerako hirurak ez.


2018-10-18 | ARGIA
Presoen auzia konpontzea, egiteke geratu diren lanen artean

Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bukatutzat eman du Euskal Herrian zuen egitekoa. Brian Currin abokatuak asteazkenean emandako prentsaurrekoan adierazi du badirela gai batzuk konpontzeke geratu direnak, nabarmenduz "preso politikoen auzia".


2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko taldeak egin duen lana.


2018-09-12 | Uztarria
Harold Good apaiz protestantea bake prozesuez mintzatuko da ostegunean Azpeitian

90eko hamarkadan IRAren armagabetze prozesuan parte hartu zuen Goodek egiaztatzaile moduan. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du, eta Bakearen artisauekin aritu zen lanean ETAren armagabetze prozesuan. 


Baldintzapeko neurriak kendu dizkiete bake artisauei

Jean Noel Etcheverry “Txetx”, Beatrice Molle-Haran, Mikel Berhokoirigoin, Stephane Etxegarai eta iazko maiatzean hil zen Mixel Bergouignan atxilotu zituzten 2016ko abenduaren 17an Luhusoko Errekarte baserrian (Lapurdi).


2018-04-25 | ARGIA
Josu Erkorekak dio Kanbo ez dagoela "Euskadin"

Maiatzaren 4an Kanbon egingo den bakerako nazioarteko ekitaldian Jaurlaritzak ez duela parte hartuko azaltzeko, Josu Erkoreka EAEko Gobernuko bozeramaileak esan du ETAk “Euskadin” izan duela eragin handiena eta Kanbo “Euskaditik” kanpo dagoela.


2018-04-24 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza ez da Kanboko ekitaldian izango

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Jaurlaritza ez dator bat ekitaldiak izango duen ikuspuntu politiko eta etikoarekin. Bestalde, ez dio garrantzirik kendu nahi ETAren amaierari.


2018-04-23 | ARGIA
Maiatzaren 4an Kanboko Arnaga jauregian izanen da bakerako nazioarteko ekitaldi berria

Ipar Euskal Herriko hautetsien ordezkariek eta Foro Soziala, Bake Bidea eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Baionan gaur iragarri dute euskal gatazka armatua amaitze bidean antolatu duten hurrengo urratsa. Kanbon izango da, Arnaga jauregi ospetsuan, eta bertan nazioarte mailako ekitaldi handi bat burutuko dute maiatzaren 4an.


Zuri˝e Rodriguez
"Mugimendu feministak bake prozesuan parte hartu behar du"

Zuriñe Rodriguez kazetariari beti interesatu zaio ea emakumeek zer rol bete dituzten gatazka armatuetan, baina konturatua zegoen beti dela errazago urrutiko korapiloak aztertzea norberarenak baino. Hara non, ordea, masterreko lanean zer gai landuko zuen erabaki behar zuen astean, orduantxe iragarri zuen ETAk behin betiko utziko zuela jardun armatua. Eta hala ekin zion Rodriguezek hura aztertzeari, gure hau.


2018-04-19 | Xabier Letona
Harro hadi, Kantauri itsasoa... bai?

Iritsi da unea, azkenean: ETA desmobilizatu egingo da, desegin, desagertu… nahi den moduan. Eta hainbeste itxaron den eguna izanda ere, aitortu behar dut kosta egiten dela gaiaz idaztea, teklatua astun dela bat-batean, atzamarrak motel  eta garuna geldo. Egia esan, emoziorik sakon eta sentikorrenak 2011ko urriaren 20an bizi izan zituen euskal gizarteak, ETAk bere jarduera armatuaren behin-betiko etena iragarri zuenean.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude