Palestinarren aurkako zigor kolektiboaren kronika

  • Israelgo Gobernuak, nazioarteko legediari muzin eginez, palestinarren aurkako zigor kolektiboari ekin dio azken hilabetean. Hildakoak dozenaka eta zaurituak ehunka zenbatzen dira Gaza eta Zisjordanian, su etenerako deien artean.

Ekialdeko Jerusalemen, Shuafat auzoan jazo dira palestinarren eta poliziaren arteko istilu larrienak.
Ekialdeko Jerusalemen, Shuafat auzoan jazo dira palestinarren eta poliziaren arteko istilu larrienak. Sliman Khader (Flash90)

Ekainaren 12an Belen eta Hebron artean bahitu zituzten Eyal Yifrah (19 urte), Gilad Shaar (16) eta Naftali Fraenkel (16), NBEk legez kanpoko jotzen dituen kolonietako batean erlijioari buruzko mintegi batetik bueltan zirela. 14 egun beranduago, ekainaren 30ean topatu zituzten hiru gazteen gorpuak Hebron inguruko lurretan. Lehendabiziko momentutik Israelgo Gobernuak Hamas mugimendu islamiarrari egotzi zion bahiketa, gaur egunera arte probarik aurkeztu ez badu ere. Hamasek adierazpen publiko guztietan ekintza horrekin inolako loturarik ez duela adierazi du.

“Nire anaiaren zaindari”

Hala jarri zion izena Israelgo Gobernuak hiru gazteak aurkitzeko eta Hamas zigortzeko abiatu zuen operazio militarrari.  Gazteen gorpuak aurkitu bitarteko bi asteetan Israelgo armadak 600 palestinar baino gehiago atxilotu zituen, Hebron (Palestinako hiririk handiena) militarrez okupatu zuten, hamabi pertsona hil zituen, tartean 10, 13, 16 eta 17 urteko adingabeak, 2.200 etxe baino gehiago miatu zituen Zisjordanian eta beste dozena batzuk suntsitu zituen, zaurituak ehundik gora izan ziren (Belen inguruan kolono batzuek kotxez harrapatu zuten 9 urteko umea). Honi gehitu behar zaio, askoren begietara, munduko kartzelarik handiena den Gazan 35 bonba eraso egin zituztela; biktimarik sortu ez zuten erresistentzia palestinarrak jaurtikitako koheteei erantzunez.

Palestinako herritarren aurkako zigorraren tamaina ikusita, nazioartean ugariak izan dira erasoen aurkako deiak. Ez dira gutxi izan, halaber, ekintza militarrak helburu politikoekin lotu dituztenak ere. Izan ere, bahiketak izan baino bi aste lehenago Al Fatah-k eta Hamasek batasun nazionalerako gobernua berrezartzeko akordioa sinatu zuten. Bahiketak Hamasi leporatuta , indarkeria giroa politikari gailendu zaio eta akordio horretan jasotako pausuak ez dira gauzatu, Israelgo Gobernuaren interesen mesederako.

Mendeku giroa

Gorpuen aurkikuntzak Israelgo gizartea aztoratu zuen. “Mina arerio krudelari pasa behar zaio. Ramadan bilaka dezagun haien hilabeterik ilunena!”, eskatu zuen Michael Ben-Ari politikari israeldarrak. Etxebizitza Ministro Uri Arielek Hamaseko buruzagien heriotza eskatu zuen eta Gobernuak “kolonia berrien eraikuntza masiboari ekin” beharko litzaiokeela adierazi zuen. Nazioartean ekintza militarrak bertan behera uzteko deiak ugaldu ziren, tartean Amnesty International erakundearena ere. Israelgo Gobernuak mendeku giroari “babes instituzionala” eman zion bonbardaketa selektibo baten bitartez. Netanyahuk hilketaren errudun nagusitzat jo dituen Hamaseko bi kideren familien etxebizitzak bonbaz eraitsi zituen, nazioarteko legedia errespetatu gabe.

Hurrengo egunean, uztailaren 1ean, hiru gazteen hileta ofiziala ospatu zen Jerusalemen. Ekitaldia amaitzean, 200 israeldar inguruk “arabiarrak akabatu” oihu artean hiriko kaleak hartu zituzten. 16 urteko palestinar baten gorpu kiskaliaren irudiekin argitu zuen hurrengo egunak.

Muhammad Hussein Abu Khdeir

Jerusalemgo Shufat auzoko bere etxe aurrean bahitu zuen gaztea. Ondorengo egunetan egindako autopsiak erakutsi duenez, Abu Khdeir bizirik erre zuten Jerusalem inguruko baso batean. Israelgo poliziak hilketa honekin lotuta sei kolono atxilotu ditu. Horietako batek haren parte-hartzea onartu du eta gainerako atxilotuak inplikatu ditu. Maan News agentziak zabaldu duenez, gizonezko gazteak dira, horietako batzuk adin gutxikoak. Bei Shemesh eta Adam kolonietako bizilagunak dira.

Kaleko istiluen pizgarria

Mendeku giroaren baitan gertatutako kolonoen oldarraldiek, eta bereziki Jerusalemgo gaztearen hilketak, palestinarren sumina piztu dute. Egunetik egunera protestak areagotu egin dira eta Israelgo poliziaren aurkako oldarraldiak ugaritu. Bereziki gogorrak izan dira istiluak biktimaren auzoan, Jerusalemgo Shuafaten. Istiluen aurreneko gauean 170 manifestari artatu behar izan zituzten zerbitzu medikuek, Israelgo poliziak eragindako zauriengatik.

Erditzen ez den su-etenerako deiak

Uztailaren 4an, BBC kate ingelesak zabaldu zuen Hamas erakundeak eta Israelgo Gobernuak elkarri ez erasotzeko akordioa lortu zutela. Egiptoko Gobernuaren bitartekaritzari esker, Hamas kohete bidezko erasoak eteteko prest legoke Israelgo armadak Gazan bonbardaketak bertan behera utziz gero. BBCko iturrien arabera, bi aldeek onartu zuten hau baina errealitatea bake-akordioaren aurkako iritziekin lerratu zen. “Gure eskuak jarri behar ditugu beldurra sustatzen dutenen gainean, Hamasekoek jakin behar dute haiek jomuga direla”, esan zuen Israelgo Gobernuko Atzerriko Aferetako ministro Avigdor Liebermanek su-etenaren zurrumurruen egunean. Artikulu hau idazten ari garen egunean, lerro-buruek diote Gazan hamar palestinar gehiago hil dituztela Israelgo bonbek, eta Netanyahuk arduraz jokatu behar duela.
 

Biktima babesgabeak

Aginte Palestinarraren Informazio Ministerioak argitaratu dituen azken datuen arabera, 2000 eta 2013 urte artean Israelgo armadak adin txikiko palestinar bat hil du hiru egunetik behin. Bigarren Intifada hasi zenetik 18 urte azpiko 6.000 zauritu eta 9.000 atxilotu dituzte, Ministerioko datuen arabera. Datu hauek ulertzeko, Palestinako populazioaren erdia 18 urtez azpikoa dela kontutan hartu behar da.

Senideek ez dute mendeku politikarik nahi

Gorroto mezu eta elkar aurpegiratzeen artean bada hitzari ateak ireki dizkionik. Min gehien jaso dutenen aldetik etorri da, gainera. “Bahiketa eta hilketen aurka nago. Izan judua ala arabiarra. Zeinek onartuko luke haren seme-alaba bahituta ikustea? Bi aldeek odol-huste hau gelditu behar dute”, esan zuen bahitu eta hil zuten gazte palestinarraren aitak. “Hilketa bat hilketa da beti. Edadeak edo nazionalitateak ez dute axola. Ez dago horretako justifikaziorik”, adierazi zuen prentsan hildako hiru kolono gazteetako baten osabak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-09-19 | Axier Lopez
Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?

12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


2024-09-18 | Gedar
Sionistek bizileku-baimena eskaintzen dute, palestinarrak erailtzearen truke

Jatorri afrikarreko asilo-eskatzaileei egin die eskaintza Israelgo Estatu genozidak, 'Haaretz'-en arabera. Gaur egun, 30.000 eskatzaile omen daude egoera horretan sionisten mendeko eremuetan.


Israelek beste babesleku humanitario bat bonbardatu du, eta dozenaka palestinar hil

60 dendako eremua kolpatu dute sionistek, muturreraino beteta dagoen al-Mawasi errefuxiatu kanpalekuan. Bosgarren aldia da Israelek eraso egiten diona berak “zonalde seguru” izendatutakoari.


2024-09-10 | Gedar
Palestinako azken erasoaldia hasi zenetik urtebetera, mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak

Plataformak urriaren 5erako antolatu du manifestazio bat, Bilbon, ondoko leloarekin: 'Palestinar erresistentzia babestu. Israel eta bere konplizeei aurre egin'.


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


Jeningo kaleen %70 suntsitu du Israelek, Zisjordaniaren aurkako azken oldarraldian

Ura, argindarra, janaria eta sendagaiak eskuraezin bihurtu dira Jenin hirian. Gutxienez 26 palestinar hil dituzte Zisjordanian, asteazkenetik.


Bahitutako sei israeldarren gorpuak atera ditu Gazatik armada sionistak

Hamasek adierazi du Israelek okupazioa aukeratu duela, bahituen gainetik. Hildakoen senideek uko egin diote Netanyahuren dolumin deiari, eta su-etena eskatu dute oraindik Gazan dauden 100 bahituak askatzeko.


Greba orokorra Israelen, bahituak askatzeko akordio eske

Sindikatuen gehiengoak gobernuari presio egiteko protestara deitu du. Igandean 500.000 israeldar inguru mobilizatu dira Netanyahuren aurka eta su-eten akordioa eskatu dute, sei bahituren gorpuak Gazatik atera ostean.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Israelgo armadak sendagile palestinarrak torturatu izana salatu du Human Rights Watch erakundeak

Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera,... [+]


Elikagai-laguntzarako langileak Gazara bidaltzeari utzi dio NBEk, segurtasun eskasagatik

Agorrilaren 27an, Gazan barna elikadura banatzera zihoazen langileei eraso egin diete, beren autoa tirokatuz. Urriaren 7az geroztik NBEko 200 langile baino gehiago hil ditu Israelek Gazan.


Meskita eraitsi, sinagoga eraikitzeko

Ultraeskuineko ministro Ben Gvir-ek zera proposatu du: sinagoga bat eraikitzea Jerusalemgo Meskiten Zelaiguneetan.


Israelen eta Hezbollahren eraso-trukea, 2006tik inoiz ikusi ez bezala

Larunbatetik iganderako gauean, Israelgo armadak gutxienez ehun hegazkin erabili zituen Libano hegoaldea bonbardatzeko. Israelen arabera "prebentziozko erasoa" izan zen, antza, Hezbollah Israel erasotzera zihoala zioen "informazioa" zutelako.


Eguneraketa berriak daude