Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera, urriaren 7tik uztailaren 8a bitartean gutienez 310 osasun-langile palestinar atxilotu ditu Israelgo armadak Gazan.
Gazan lanean dabiltzan osasun-langileak atxilotzen eta torturatzen dabil Israelgo armada. Ondorio horretara heldu da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundea, atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta atxiloketen uneetan egondako beste zazpi lekukoren testigantzetatik abiaturik. Martxotik ekainera arte iraun du ikerketak eta abuztuaren 26an plazaratu dute txostena. Abuztuaren 13an bidali die txostena Israelgo armadari eta kartzela-zerbitzuei GKEk, baina ez du oraingoz erantzunik jaso.
Bortxaketak, umiliazioak, torturak, sexu erasoak... luzea da pairaturiko erasoen zerrenda. Hamas erakundearen parte direla adierazteko torturak izan direla irakurri daiteke lekukotasunetan. Atxiloketaren arrazoia jakin gabe, guztiek dute epealdi bat preso pasa: zazpi egunetik bost hilabetera arte.
Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera, urriaren 7tik uztailaren 8a bitartean gutienez 310 osasun-langile palestinar atxilotu ditu Israelgo armadak Gazan. Human Rights Watch-en txostena ez da osasun-langileek pairaturiko torturen berri ematen duen ikerketa bakarra. Healthcare Workers Watch-Palestine GKEak edota UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak ere bildu eta plazaratu izan dituzte ondorio bera dakarten testigantzak.
Osasun arloko profesionalei bideraturiko tratu txarrek osasun krisia areagotzen dutela salatu du Human Rights Watchek. Datu ofizialen arabera, urriaren 7az geroztik 92.000 pertsona baino gehiago zauritu ditu Israelek Gazan, eta oraindik martxan dauden ospitaleek 1.500 ohe baino gutxiago dituzte. Gazako 36 ospitaleetarik hogei itxita dira OME Osasunaren Mundu Erakundearen kontaketaren arabera, eta besteak baldintza oso txarretan eta eskasetan dabiltza kolpatuen artatzen. Mugarik Gabeko Medikuak dabiltza anarteko ospitaleak irekitzen, baina ez dute nahikoa beharrari erantzuteko: "Aldi baterako egiturek, hala nola kanpaina-ospitaleek, ez dute gaitasunik laguntza kirurgikoen eskaintzeko, ezta egoera kritikoan edo iraupen luzeko gaixotasunak dituztenen sendatzeko behar diren baliabideak eskaintzeko ere", OMEren arabera.
Gazan dabiltza blokeaturik, artatu ezinean, eta OMEren datuei segi, ebakuazio medikoa eskatu duten 14.000 palestinarren %35ari bakarrik onartu dio Israelek Gazatik ateratzeko prozedura.
Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak. Gazako kostaldetik 70 itsas miliara daude.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest daudela adierazi du Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez.
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]
Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan... [+]
PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]
Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]
Europako eta AEBetako hainbat sindikatuk bat egin eta aldarria egin dute: “Zamaketariek ez dute gerrarentzat lan egiten”. Irailaren 27an Genovan (Italia) bildu dira Europako portuetatik Israelera eramaten den material militarra gelditzeko metodoak elkarrekin... [+]
LAB, CCOO, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek datorren urriaren 15erako Hego Euskal Herrian egingo den Lanuzte Orokorra iragarri dute.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]