Lerro hauek idazten dituenak maite du futbola biziki. Hobeto esanda, batez ere jokatzea maite izan du. Eta telebistako futbol partidu onak ere gustuko ditu, zertarako gezurrik esan. Partidu asko eskasak dira edo balekoak, gutxiago onak eta bakan batzuk bikainak, baina ai azken hauen arrastoa zein sakona den. Futbol zelaikoa oso bestelakoa da, zirrarak harmailez harmail ukitzen ditu zaleen bihotzak. Burmuinerako tarte gutxi? Ez pentsa, hain gutxi ere ez, batez ere kontuan hartzen badugu ikusle bakoitzak bere baitan duen futbol estratega bikain hori nola astintzen duen, gehienetan norbere taldearen emaitza hain ona ez denean.
Ikuskizuna, indarra, azkartasuna, ausardia, arrakasta, talde lana, estrategia eta askoz gehiago ere bada lehen mailako futbola. Grina hutsa. Hori guztia da, eta batez ere lehen 10 taldeetan, edo lehen zazpietan, edo akaso lehen hiruzpalauetan. Hori guztia eta dirua, batez ere dirua. Dirua jokalarientzat, talde tekniko eta zuzendaritzakoentzat; dirua hortik zuzenean bizi diren guztientzat. Baina baita zuzenean bizi ez direnentzat ere. Agintariek ekonomia mugitzen duela diote. Kontzertu handiek bezala, edo Europako kultur hiriek bezala, edo autobide edo trenbide handiek moduan…
Talde handia, diru handia guztientzat, batez ere ogasunari aitortzen bazaio, jokalari ospetsu eta maitatu askok hainbatetan nahiago izaten baitute beren dirua atzerrira ateratzea, dena norbere herrialdean uztea baino. Ez, dirua beti ez da zerga bihurtzen, besteak beste hainbatetan klubek ez baitute dirurik ordaintzeko. Egia esan, klubek eta beren zuzendaritzek badakite diruaren gainean, ia zorraren gainean beste, eta badakite hobe dela jokalari batean milioi bat euro –edo bi, hiru, sei, hamar…– gastatzea, Ogasunari ordaintzea baino.
Eta badakite hori, lehen mailako futbola ez delako bakarrik orain arte esandako guztia, zerbait bada kohesioa baita. Kohesioa lorian –ai La Rojaren sasoi haiek– edo infernuan –utikan Bigarren B maila hori–. Miragarria da, txiro, aberats, zahar, ume, agintari eta langabe, guztiak bat, txalo, orro, malko. Kohesioa.
Zenbat diru irensten duen lehen mailako futbolak, egia da. Baina zenbat itzultzen dion gizarteari edo hala dioskute agintariek behintzat. Eta ez futbolak bakarrik, goi mailako basketak ere bai, diru ekarpena beste maila batekoa bada ere. Horregatik uler liteke, adibidez, diputazio batek 5,2 milioi euro ematea basket talde handi bati honek zorrak dituenean: baina lasai, azkenean 1,5 milioi bakarrik izango dira taldearentzat eta bestea diputazioarekiko zorra ordaintzeko. Zuk zorra duzu nirekin, nik ematen dizut dirua eta zuk diru horrekin ordaintzen didazu zorra. Borobila.
Beti ez da horrela, jakina, baina goi mailako kirolean bai, batez ere futbola, basketa edo formula 1 denean. Adibide bat: zuk 80 milioi euroko zorra duzula? Lasai, topatuko dugu modua kitatzeko, garrantzitsuena da Bigarren B mailara ez jaistea. Gaizki egin zenituen gauzak eta nik utzi egin nizun, baina lasai, asko eman diozu gizarteari –bereziki patrika batzuei– eta konponduko dugu.
Lastima gisa horretako jokaldiek ez dutela berdin balio bizitzako beste alor batzuetarako. Bereziki balio du zorrak bankuei eta futbol taldeei eragiten dienean: bankuak zorretan, ekonomia galbidean; futbol taldea zorretan, sentimendu kolektiboa arriskuan. Baina etxebizitzen esparrurako, adibidez, erreskate publikoak ez du balio; sektore horrek ere diru asko eman izan du, baina zorraren mekanismoak ez du berdin funtzionatzen. Adibidez, familia batek ezin baditu 30.000 euro ordaindu, etxerik gabe geratuko da eta listo, topatuko du beste etxe bat, edo zubipean egingo du lo edo autoan edo, azken finean, zertarako daude lagun onak edo familia? Oroitzen ez dudan foru lurralde batean, 2013an 616 familia geratu ziren etxe gabe haien bankuekiko zorra ordaindu ezin zutelako, eguneko ia bi familia. Baina aizu, zer nahi dute bada? Zorra zorra da. Ordaindu ezean, zein gizarte zibilizatu litzateke hau? Horregatik, beren kabuz kolaboratu nahi ez duten familiengana bidaltzen dira poliziak eta elkar lanerako prest diren futbol zuzendariengana ogasuneko sailburuak.
Baina zer arraio, utz ditzagun kontuok eta murgil gaitezen festan. Topa dagigun eta bizi gaitezen betiko.
Osasuna!
Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]
Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]
2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.