Zorraren zama eraman ezina

Europar Batasuneko hazkundearen azken datuak (%0,2) eta inflazioarenak (%0,5) alarma gorriak piztu dituzte Europako Banku Zentralean (EBZ). Horregatik hartu ditu ekainaren hasieran bi neurri indartsu: interes tasa ofiziala gehiago jaistea (%0,15 historikora) eta Europako ekonomian likidezia txertatzea (500.000 milioi euro, inoizko emaririk handiena). Bada, diru hedapen erraldoi horren onura hutsaren hurrengoa izango da. Izan ere, Europako hegoaldeko ekonomia egoera aldatzea ezinezkoa da, baldin eta diru hedapen hori zorraren berregituraketa eta kitapenarekin zein zerga politika hedatzailearekin osatzen ez bada.

Europako hegoaldeko kontsumitzaileek zein enpresek behar duten finantzazioaren arazoa ez datza likidezia faltan, baizik eta ekonomia osoaren kaudimen ezean. Enpresek finantzazioa eskuratzea baino nahiago dute zorra kitatu, eta eskari arazoak dituzten enpresek bezeroek sarrerak handitzea nahi dute haien gastua igo dadin. EBZk Europako bankuei diru gehiago luzatuta ez duela ekonomia piztuko aurreikus daiteke, lehenik ere bide hori jorratu baita, neurri apalagoan izan arren. Gainera, Mario Draghik berak –EBZren buruak– banketxeen balantzeak oraindik oso desorekatuak daudela aitortu berri du. Beraz, egoera horretan likidezia nahiko izan arren, banku pribatuek ez dute krediturik erraztuko Europako ekonomiak behar duen kopuruan eta interes tasan. Aldiz, zor publikoaren eragiketak eta beren barne horniketak lehenesten jarraituko dute oraindik ere. Jakina da banku pribatuek oraindik ere aktibo kutsakor ugari dituztela, berankortasun garaia eta kapitalizazio arazo larriekin batera. Horrela kredituak errazteko pizgarri gutxi daukate eta are gutxiago kaudimen nahikoa duen kredituaren eskaria oso apala den honetan. Aipatzekoa da, enpresetako zorra hain indartsua dela, ezen eta NDF (IMF) berak aitortu duen enpresa txiki eta ertainetako zorraren berregituraketa ordenatua beharrezkoa dela epe laburrean.

Europan troikak indarrean jarritako politiken mix-a antzua da. James Tobin Nobel saridunak aspaldian baieztatu zuen, ekonomiek ezin dutela aurrera egin alde batetik diruak eta prezioak hartzen baditugu, eta bestetik, guztiz aparte, aurrekontuak, zergak eta produkzioa. Bi aldeon arteko zuloa handitu egin du troikak Europan. Diru politika hedakorra izan arren, horrek epe laburrean ekonomian eta enpleguan izan dezakeen onura ezeztatua geratzen da zerga politika murrizkorra denean eta zorra handitzen jarraitzen duenean, Europako hegoaldean gertatzen den gisa. Funtsean, hazkunderik gabe eta desenplegu maila erraldoiarekin zor pribatuaren ordainketa ezinezkoa egiten da. Adibidez, Espainiako Estatuan hori egin nahi izateak desberdintasun sozialen hedapen bizkorra dakar krisi garaian, Europako Batasuneko bizkorrena ELGA (OECD) erakundearen arabera.

EBZren likidezia gehiagorako neurri hori burbuila berri baten iragarpena izan daiteke. Europako hegoaldeko estaturen baten kaudimeneko baldintzak are gehiago narriatzen direnean suerta liteke burbuila berriaren leherketa eta horren arriskuaz diru erakundeak berak ohartarazten du. Ekonomia likideziaz hornitzeak eta, aldi berean, zerga politika murrizkorra eta hegoaldeko zorra bere horretan mantentzeak ez du ez hanka ez bururik. Frantziaren gastu eta inbertsio publikoaren murrizketa indartsuaren iragarpenak eta troikak Espainiari zeharkako zergak igotzeko eta soldatak are gehiago jaisteko aginduak okerreko bidea erakusten dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude