Rockaren alde gaizto eta makurrena

  • Screamers and Sinners::Demon Tales

    Nekrosound, 2013

Screamers and Sinners taldeak Demon Tales lan luze eta txukuna eman dute argitara biniloan eta CDan, Aretxabaletako Nekrosound estudioan grabatutakoa.
Screamers and Sinners taldeak Demon Tales lan luze eta txukuna eman dute argitara biniloan eta CDan, Aretxabaletako Nekrosound estudioan grabatutakoa.

Arrasateko inguruak aspalditik izan du lotura zuzena punk eta Oi! musikarekin. Azken estilo honen kasuan, 90eko hamarkada osoan kaskamotzen irla izan zen Arrasate; beste inon ez zegoelako halakorik, eta herri honetan berriz, mordoa. Gerora, halako taldeak ugaritu egin ziren eta oraindik ere harrobia badago. Baina azken urteotan musikan aritzen direnetako asko punk-rockera, folk kutsuko rockera eta beste estiloetara pasatu izan dira. Oro har rockaren baitako estiloen abanikoa handitu egin da nabarmen.

Horien artean, harrigarria eta pozgarria da psychobilly talde bat sortzea, Euskal Herrian halakorik ia aurkitu ezin delarik; zer esanik ez, hiriburuetatik kanpo. Jakina, Arrasate eta Aretxabaletako musikari hauek ez dira hasiberriak eta bakoitzak bere ibilbidea du atzetik: Aretxabaletako Neallta Fola street-punk taldea, Oñatiko Golpe de Estado punk-rock taldea eta rock instrumentala egiten duen Los Galerna talde arrasatearra, besteak beste.

2012an entseatzen hasi eta miresten dituzten Nekromantix, Mad Sin, Johnny Cash, The Torments, Gutter Demonds, Meteors, Social Distortion eta abarretik abiatuta, beren kantuak sortu zituzten. Hala, ia oharkabean Arrasaten, Bilbon, Madrilen, Berlinen… kontzertuak egiten hasi ziren. Eta berehala, taldea bera eta kantuak borobildu bezain laster, Demon Tales lan luze eta txukuna eman dute argitara biniloan eta CDan, Aretxabaletako Nekrosound estudioan grabatutakoa.

Psychobilly taldea izateko dena dute: deabruak gidatzen duen kontrabaxu frenetikoa, 50eko hamarkadako rock-and-rollaren gitarra riff berezkoenak, punkaren eta bateriaren ostia txarra, lurrazpiko hitzak eta, batez ere, jarrera. Hala, emaitza sinesgarria eta indartsua lortu dute, bertakoak harritu dituzte eta kanpoan ere onespena jasotzen ari dira.

Baina diskoaren ñabarduretan arakatuz gero, hortik harago doa taldea: asko dauka punketik; horra hor, zuzenean taldeak duen indarra eta abiadura. Horretan zeresan handia dute taldekideetako batzuen aurrekariek. Eta, bestalde, taldeko bi partaide rock instrumentala egiten duen Los Galerna talde irudimentsutik etortzeak zeresan handia dauka kantuetan lortutako instrumentazio eta moldaketa aberatsetan zein saxoaren erabilera jantzian; hori ez da batere ohikoa halako taldeetan eta zeharo berezi egiten ditu.

Ingelesez abestutako kantuen artean, bada psychobillyaren patroiak bete-betean dituzten pieza azkar eta ilunak (Alien, Evil thrashmen, Fire in my head, My way…); The Clash-etik edo punketik hurbil dauden pieza rocker-ak (Willie the fisherman, Kendrick´s psycho mansion…); eta western kutsu handia dutenak (Lonesome thief, Sarg surfen…). Horrez gain, hillbillyarekin ere ausartu dira (Little Jim) RIP taldeko Julek banjoarekin lagunduta, eta dagoeneko hit izateko jaio den Io io kantuan swinga, 50eko hamarkadako rock-and-rolla eta punka batu dituzte modu dotore eta bizi-bizian.


ASTEKARIA
2014ko maiatzaren 18a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude