Zergatik irakurri klasikoak

Antton Olariaga

Klasikoak irakurtzeko ez dagoelako motibo beharrik; beraien iruzkingileak (eta klasikoei buruzko artikulugileak) baino infinituki dibertigarriagoak direlako. Italo Calvinok hala aholkatzen duelako; edizio askoz ere merkeagoetan saldu ohi dituztelako; denbora ongi arduratu delako iraganaren lan kaskarrak galbahetik pasatzeaz, ezein egileren sentsibilitatea zauritu gabe, gaur egungo kortesiak basoak desagerraraztera eta irakurlegoa galtzera darama; elkartasunagatik, haiek gutxiengoa baitira; aukera ematen digutelako gutaz guk baino gehiago dakitela egiaztatutakoan harrituarena egiteko; gogoko dituzun egile garaikideek irakurri dituztelako, nabari zaie; gure erantzukizuna ere badirelako, haietako batzuek, izan ere, ez dute idatzi ziren hizkuntzako hiztunik, nahiz eta, bestetik, klasikoek ez duten berezko hizkuntzarik, itzulpena dute berezko hizkuntza bati gehien hurbiltzen zaiena, nola frogatzen baitu atzerritarrek errazago ulertzen dituztela aberkideek baino, unean uneko bertsio berria jaso dezaketelako, sakrilegioan erori gabe (euskaldunok zorioneko gaude, gure klasikoen eskasiak eremu zabala uzten digulako munduko klasiko guztiak geureganatzeko); dagoeneko irakurri dituzulako; Telecinco, errudun sentitu gabe, ikasi ahal izateko, betikotasuna Gilgamexekin lortuta baduzulako; apurtzailea hitza zure literatur hiztegitik ezabatzeko; irakasleek irakurketa txatxuak proposatzen dituzten honetan, errebeldia ekintza delako.

Ongi, honaino iristeko egonarria izan baduzu, irakurle horrek; orain artekoa tranpa baino ez da izan, klasikoen irakurri behar kanonikoa jasan ezin duten lagunak gainetik kendu eta gu, beste guztiok, bakarka gelditu ahal izateko, gaiaz zintzoki hitz egin eta kritikatu jarraitu ahal izateko, aurreiritzirik gabe. Gogoan dut behin aspaldiko afaloste batean euskal idazle handi bati entzun niola gutxiespenez esanez berak ez zuela XIX. mendetik baino lehenagoko ezer ez irakurtzen. Lehen paragrafoko arrazoi guztiak erretorika hutsa dira, ezertarako balio ez dutenak, gutxiago norbait XIX. mendea baino lehenagoko testu batean saia dadin konbentzitzeko. Paragrafo berri honetan (liburu garaikideak eta ez besterik zergatik irakurri sutsuki defendatzearen tentazio handia behin alde batera utzita), nik tarteka klasikoak zergatik irakurtzen ditudan azaltzea baino helburu handiagora ezin dut jo: ez hobeak direlako –izan ere, batzuk nabarmen txarrak eta gaizki zaharkituak dira–, baizik eta modaren frenesitik kanpo egon ahal naizelako. Beti aztoratu nau azken oihuaren bila dabiltzanen testuarekiko arinkeria. Zerbait lehenak aurkitzen eta ezagutarazten izateak berotzen ditu, ez testuak. Testuok abandonatzen dituzte jada mundu guztiak deskubritu dutenean. Testuok urte gutxi batzuk izan ditzakete edo mendeak, niri berdin zait. Inorenak ez direnean, orduan, jauzi egiten diet gainera, literaturaren sarraskijalea ni. Meritua haiena izan bedi, plazera nirea.

Hirugarren paragrafo honetaraino iritsi zaren irakurlea, klasikoen apologia merkea eta ondoren jarri dudan itzulipurdi tranpati postmodernoa gainditu dituzuna, estatistikoki gertagaitza zaren lagun hori, sarraski-kidea, nik neuk ez dut ulertzen zeren bila iritsi zara honen urrun, akaso lehen aipatu euskal idazle handia Iñigo Aranbarri dela kuxkuxeatu nahian, behar ez duen bere defentsan lekukotza fidelki jasotzeko edanegia nengoela aitzakiatzat jartzeko tarterik gabe nabilela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Talenturik behar ez duten lanak

Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]


2025-05-14 | Edu Zelaieta Anta
Gaingiroki

Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Teknologia
Adimenaren biologiaz

Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Eguneraketa berriak daude