Sic semper tyrannis

Sic semper tyrannis esaldi ezaguna, Julio Zesar hil zuenean bota omen zuen erromatar senatari Marko Junio Brutok.
Sic semper tyrannis esaldi ezaguna, Julio Zesar hil zuenean bota omen zuen erromatar senatari Marko Junio Brutok.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Marko Junio Brutori egotzi ohi zaio Sic semper tyrannis (Honela beti tiranoei) esaldi ezaguna; Julio Zesar hil zuenean bota omen zuen erromatar senatariak. Hamazortzi mende geroago, Abraham Lincolni Ford antzokian tiro egin eta ihes egiten saiatu zenean, John Wilkes Boothek ere esaldia oihukatu zuen, eszenari dramatikotasuna emateko asmoz edo; izan ere, Booth aktore ezaguna zen hiltzaile are ezagunagoa bihurtu baino lehen. 1996an Oklahoma Cityko eraikin federalaren aurkako erasoan 168 pertsona hil ziren. Timothy McVeigh egilea atxilotu zutenean (argazkian) Lincolnen irudia zeukan elastikoa zeraman soinean, eta irudiaren azpian esaldia: Sic semper tyrannis.


Irakurri gehiago: Historia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...