Whatsappak batutako galego hiztunak

  • Galiziako Compostelako hainbat guraso whatsapp-ean taldea sortu eta euren haurrekin parkean biltzen dira galizieraz aritu ahal izateko. Bilbon ere bada taldea.

Eguraldiak laguntzen ez duenerako, parkea ez diren bestelako aukerak badituzte guraso-haurrek.
Eguraldiak laguntzen ez duenerako, parkea ez diren bestelako aukerak badituzte guraso-haurrek.

“Parkean galizieraz berba egiten duten ume bakarrak gureak dira, hizkuntza hil-hurrenera eramango duen bazterketaren ondorioz. Gainera, espazio publikoan gure ahotsa ez da entzuten, ez du balio”. Aski dela esateko unea heldu zela erabaki zuten Compostelako guraso batzuek. Horregatik, euren buruak antolatu zituzten gauzak aldatzeko, behetik gora, administrazioetatik kanpo. Izan ere, helburua euren altxorrik handiena ez galtzea baita, altxor hori behar bezala loratzea, hain zuzen ere.

Ideia Carballon sortu zen, urtero Coordinadora de Traballadores/as de Normalización da Linguak antolatzen dituen hizkuntza dinamizazioari buruzko jardunaldietan. Ideien mintegia antolatu eta Compostelako guraso batzuek bere egin zuten ideia eta praktikara eraman.

2013ko uztaila-abuztu bitartean, Compostelan whatsapp talde bat sortu zen, Tribo izenekoa. Asmoa zen hara batzea seme-alaben hizkuntza transmisioarekin kezkatuta zeuden guraso batzuk. Ideologiak gorabehera, amatasuna ulertzeko moduak gorabehera, denek bat egin zuten euren seme-alabek taldea sortu eta galizieraz olgetan jardun zezaten. Hasieran mesfidantzak izan ziren: ezezagunekin geratu Belvís parkean? Baina laster gainditu ziren. Umeen talde kohesionatua sortu zen, adin ezberdinekoak (0-13 urte bitartekoak). Eta taldea apurka-apurka handitzen joan zen, gaur egun, 30 ume inguru batzen ditu.

Ez dira geratzen egunero, ahal dutenean baizik. Eta bateren batek behar duenean, beti dauka galdetzeko aukera: non zabiltzate? Umeek agintzen dute eta gurasoek olgetan ikusteko esperientzia ere partekatzen dute. Egunak eta hilabeteak aurrera joan ahala, asko dira Tribok egin dituen ekimenak: kontzertuetara joan, ipuin-kontalariak –hileko azken astearteetan Celso Sanmartin-ek Gentalha do Pichel-en egiten dituen saioetara joaten dira–, erakusketak, azoka ekologikoak, mendi txangoak, tabernak, museoak, jaiak... Euri hilabeteak gogortsuak izan arren, udaberri eguzkitsua etor dadin desiratzen dute. Umeen artean, adiskidetasun sendoko taldea sortu da, hizkuntzak talde horretan prestigioa dauka gainera.

Eta zergatik ez ekimena nazioartekotu eta beste hizkuntza eta espazioetara eraman? Zergatik ez saiatu beste hiri batzuetan?

Paula Kasares soziolinguistaren arabera, hizkuntza praktikak eta ezagutzak jasotzeko, garrantzi gehiago dute adinkideen arteko interakzioek, gurasoekin dituztenek baino. Horretarako, adibide gisa jartzen du galiziarren seme-alabek Euskal Herrian bertakoek bezala hitz egiten dutela gaztelaniaz, bertako dialektoaren traza berberak erabiltzen dituztela. Beraz, bere ustez, garrantzitsuagoa da sozializazioa transmisioa baino.

Hipotesi hori aintzat hartuta, eta Compostelako esperientzian oinarrituta, Bilboko guraso talde batek ere sortu zuen bere whatsapp taldea arratsaldeetan geratu eta ekimenak elkarrekin egiteko: parkera joan, asteburuko irteerak, kultur ekitaldiak... 19 ume batzen dira, batzuk egunero eta beste batzuk ia egunero. Euren asmoa ez da taldea handiagoa egitea. Eurek uste dute onena dela gurasoek euren burua antolatu eta euren taldea sortzea, euren auzoan.

Parte hartzen ari den ama batek, Uxuek, honako berbak egin zituen: “Gehien baloratzen duguna da umeen artean lortu dugun kohesioa. Sei hilabeteren ostean, ia kuadrilla dira. Gurasook ere gure kuadrillatxoa sortu dugu. Animatu nahi ditugu zonalde erdaldunetako gurasoak batu eta honen moduko taldeak sortzeko. Oso erraza da eta fruituak ematen ditu”.

Honen moduko proposamen xumeek argi uzten dute guztion eskuetan dagoela normalizaziorantz pausoak ematea. Besteek zer egingo duten itxaron barik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galiziera
2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Galizieraz hitz egiteagatik eraso egin diote emakume bati Lugon

Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”,... [+]


2021-10-15 | Sustatu
Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea

Urriaren 21ean, Bilboko Euskararen Etxean antolatu da mahaingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: “Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea”. Urriaren 21ean da hitzordua, 19:00etatik aurrera.


Eguneraketa berriak daude