RTVEko kateak itzaltzeko deia, galegoa mespretxatu ondoren Espainiako Telebistan

  • A Mesa Normalización Lingüística galegoaren aldeko elkarteak urriaren 11n Espainiar Estatuko telebista publikoak ez ikustea eskatu du, joan den astean MasterChef Celebrity telebista saioan galiziera imitatzen hasi eta mespretxuz tratatu zutelako hizkuntza. Itzalaldia baliatu nahi dute ikus-entzunezkoak galizieraz eskatzeko.


2021eko urriaren 11n - 10:21
Azken eguneraketa: 12:22

Espainiar Estatuko kate publiko guztiak itzaltzea eskatu du galegoaren aldeko elkarteak, hala nola, La1, La2, Clan, Teledeporte eta 24h. Elkarteak adierazi du itzalaldia egingo dutela haien hizkuntza etengabe gutxietsia delako eta elkartearen presidente Marcos Maceirak esan du mespretxuan goia jo zutela ‘Master Chef’ saioan.

La1 telebista katea ez dute itzaliko 14:00etatik 14:20ra bitarte eta 15:55etik 16:15era bitarte, minutu horietan galegoz emititzen baitute. Telebista publikoen emisio orduak kontuan hartuta, 120 orduetatik 39 minutu izaten dira galegoz, hau da, eguneko edukien %0,5 eta haur eta gazteentzat minuturik ez. Elkarteak argitaratu duen oharrean Maceirak datuok eskaini eta ondokoa adierazi du: “Eta gainera galegoaren inguruko parodia emititzen dute, gure diruz ordaindua. Ordaintzen dugun telebistan galegoa nahi dugu”.

Itzalaldia baliatu nahi dute gogorarazteko Parlamentuan adostasuna dagoela TVEko saioak galegora bikoizteko eta azpidatziak erabiltzeko. Era berean, Ikus-entzunezkoen Espainiako Lege Orokorrean aldaketak egitea eskatzen dute galegoz diren edukiak bultzatu eta babestu ditzaten. Amesa.gal plataforman sinadurak biltzen ari dira.

Maceirak azpimarratu du hiru aldiz jo duela Espainiako telebista publikoko zuzendaritzara haien proposamenak egiteko, baina ez duela erantzunik jaso.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galiziera
2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Galizieraz hitz egiteagatik eraso egin diote emakume bati Lugon

Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”,... [+]


2021-10-15 | Sustatu
Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea

Urriaren 21ean, Bilboko Euskararen Etxean antolatu da mahaingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: “Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea”. Urriaren 21ean da hitzordua, 19:00etatik aurrera.


Eguneraketa berriak daude