Kantatuz adorea airean

  • McOnak::Piraten Matxinada

    Mauka, 2014

Bitxia da azken urteetan Euskal Herrian folka eta punka ezkontzeko sortu den zaletasuna. Hala ere, zeresan dezente ematen badute ere, ez dira hainbeste talde joera hori hartu dutenak eta beraien proposamenak desberdinak dira. Bizardunak talde nafarra (nongoa, bestela?) izan zen aitzindaria, eta gure arbasoak eta erreinua azalera ekartzeaz gain, punka folkera eta folka kaos erdi kontrolatura eraman zuten, azken urtean esperimentatzen hasi ziren arte. Goierri eta Bergarako kideak dituen Fiachras taldeak ukitu pertsonalagoa dauka, malenkoniatsuagoa eta are tabernazaleagoa, multzo txikiagoetakoa. Horien artean Lekeitiko McOnak taldea da gazteena, baina kostaldekoak dira, eta urte eskasetan lortu dute gazte asko beraien itsasontzira igotzea eta portuetara heltzen direnean pitxarrak altxata ongietorri beroa egitea.

Jakina da itsasoak nahi duena eraman eta ekartzen duela; eta ezaguna da ere, itsasora begira bizi direnek kanpotik asko jasotzen dutela: ona eta txarra. Era berean, azala eta, batez ere, izaera gogortzen zaie. Lekeitioko sei gazte hauek itsasoa zainetan daramate, eta hark eman die olatuek kostaldeko harrien kontra borrokatzeko pareko grina. Eta besterik ere eman die: hain urrun eta aldi berean hain gertu daukagun Irlanda eta bere ospakizunak, negar eta guda musika, erraietakoa, folka alegia.

Odol gazi berria heldu da itsas bazterrera, gelditzeko asmoz. Saxo, whistle, soinu, harmonika eta ohikoagoak diren rock instrumentuez lagunduta, folkean oinarritu eta beste hainbat estilo lantzeko gai izan dira lekittarrak.

Piraten matxinada izenpean, marinelek taberna zaharretan etsaiak lumatzen dituzten gisa abesten dute, garagardo pitxarra eskutan, distantziak eragindako negar malkoa ia agerian, baina laguna besarkatuz adorea airean. Folka malenkonia eta adorea da, herriaren kanta delako, eta hala sentitzen dute hauek ere. Baina Hertzainak-eko Garik antzina abestuko lukeen parera edo, The Solano´s gogora ekarriz, euskarazko rock biziaz ere eztarriak urratzeko gai dira.

Diskoa ontzeko eta, tarteka, kantuei country, punk-rock, ska, reggae eta bestelako janzkera jartzeko, luxuzko gonbidatuak izan dituzte lehen disko luze honetan: Fiachras-eko Haritz Artola, Audience taldeko Ager Isunza, Delirium Tremens-eko Andoni Basterretxea eta Skakeitan taldeko Olatz Salvador, besteak beste.

Hitzetan ere malenkoniaz gain, (auto) kritika zorrotza egiten diete beraien buruei eta herri honetakooi lasai bizitzen uzten ez diguten hainbati eta hainbati, metafora eta esaldi irudimentsuak erabiliz. Gainera, herrikide zuten Ume Gaiztuak taldea omendu nahi izan dute, gaur idatzia dirudien Espekulazioa kantua gogora ekarriz.

Bitartean, McOnak-ekoek abesten duten bezalaxe, “Heriotzak harrapa gaitzala berarekin dantzatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude