Bizikidetza, baina gaztelaniaz

  • Hizkuntza eredu ezberdinetako ikasleak ikastetxeetan batzeko eskaera egin berri dio Nafarroako Parlamentuak Gobernuari. Bizikidetza da talde sinatzaileek, denek Bildu eta Aralar-NaBai salbu, azaleratutako arrazoia. Baina hezkuntza komunitateko eta euskalgintzako eragile aunitz kexu dira, bizikidetza hori, ematekotan, gaztelaniaz emanen denaren susmoa dutelako.

Rosa Ramos euskara teknikariaren ustez, ikasleak batzeko eskaera sinplista da, gizartearen arazo direnak euskararen erabilera murriztuz konpondu nahi direlako. Argazkian, hainbat eredutako ikasleak biltzen dituen Iruñeko San Frantzisko ikastetxea.
Rosa Ramos euskara teknikariaren ustez, ikasleak batzeko eskaera sinplista da, gizartearen arazo direnak euskararen erabilera murriztuz konpondu nahi direlako. Argazkian, hainbat eredutako ikasleak biltzen dituen Iruñeko San Frantzisko ikastetxea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

NAFARROAKO PARLAMENTUAK mozioa onartu zuen pasa den urtarrilaren 9an, gobernuari “ikastetxe publikoetan hizkuntza eredu ezberdinak elkarrekin bizi daitezen” eskatuz. Ezkerra taldeak aurkeztu zuen proposamena, eta Parlamentuko gainerako alderdiek, Bilduk eta Aralar-NaBaik salbu, babestu zuten. Ondorioz, “hezkuntza eskaintza berrantolatzeko” eskaera luzatu diote Foru Gobernuari, “banaketa bat eman den ikastetxe orotan hizkuntza eredu guztiak” eskaini ditzan. Diotenez, eskolak “bizikidetzarako eskubidea” bermatu behar du, eta zentroak hizkuntza ereduen arabera banatzeak ez omen du holakorik lortzen.

Zizur Nagusiko institutuan A, D eta G ereduak elkarrekin bizi dira, eraikin bakarrean. Ikasgelatik kanpo, ikasleek espazio guztietan bat egiten dute. Eta zentroko langilego osoa ez denez elebiduna, D ereduko ikasle zein irakasleek gaztelaniaz funtzionatu behar izaten dute, besteak beste, orientatzailearekin mintzatu edo atezainetako batzuekin aritzeko. Horregatik, Nafarroako Parlamentuaren mozioa baloratzerakoan, praktikaren esperientziatik mintzo dira Leire Zabaltza eta Mikel Ripodas Zizurko BHIko irakasleak: “Gure ikastetxea mozio honek bilatzen duenaren eredu argia da”.

Ikastetxeko egoerarekin kexu da Ripodas, “azkenean, euskara delako galtzaile beti”, eta horregatik, beldur da euren ikastetxeko funtzionamendua gainerako zentroetara zabalduko ote den. Finean, egoera horretan, “murgiltze eredurik ez dela” deritzo. “Bai, bada”, zuzendu dio Zabaltzak, “baina gaztelerazko murgiltze eredua da, eta hori argitu behar da”. Zuzenean jasan dituzte hizkuntza ereduak elkarrekin egoteak dakartzan ondorioak, euskararen kalterako ondorioak, alegia. Argi azaldu du Ripodasek: “Gure ikastetxean D eredua dago gelan, atea ixten dugunean; gainerako espazioak erdarak hartuak ditu”.

Bizikidetzaz mintzo da onartutako mozioa, baina Zabaltzaren ustez, hizkuntza ereduen helburua ez da bizikidetza, hizkuntza baten alde egitea baizik: “Hizkuntza ereduak, hitzak esaten duen moduan, hizkuntza bat lantzeko sortzen dira”. Adibide batekin azaldu du Ripodasek: “Futbolean aritzen den talde batek harremana izan behar du saskibaloian ari denarekin? Ez du zentzurik. Futbolean dabilena, une horretan, futbolean dabil. Eta saioa amaitzean, harremana izanen du nahi duen ororekin”. Konparazioa baliatuz, D ereduan matrikulatu diren ikasleak eskolako jardun osoa euskaraz egin ahal izatea eskatzen dute. Eta ez dute uste horrek bizikidetza kaltetzen duenik. Bestela, Zabaltzak dioenez, “ematen du erdarak bakarrik berma dezakeela bizikidetza”.

Antzera mintzatzen da Rosa Ramos, Berriozarko Udaleko euskara teknikaria. Neurri berriak euskaraz ikasten ari den ikasleari “eskolako eremu ez formaletan euskaraz aritzeko aukera ezabatzen” diola uste du. Eta testuak “planteamendu sinplista” dakarrela deritzo, “gizartearen arazo orokorrak direnak euskararen erabilera murriztuz” konpondu nahi dituelako. Testuan agertzen diren hainbat kontzeptutaz ari da, bizikidetza demokratikoaz edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz, besteak beste. Argi du “planteamendu desiragarriak” direla, “baina horiek ez dira konponduko haurrak elkarrekin jarrita bakarrik”. Are gehiago, proposamenaren planteamendua bera “demagogikoa” dela uste du, “ematen duelako euskaraz aritzeagatik arazo horiek larriagotzen direla”.

Banaketa ala ghettoak

Nafarroako Euskararen Legeak hizkuntzen irakaskuntzarako hiru eremu banatzen ditu. Hala, eremu ez euskalduna izenekoan herritarrek, legez, ez dute D ereduan ikasteko eskubiderik. Beste bi eremuetan, D eredua gainerako hizkuntza ereduekin –A, B eta G ereduekin– batera bizi da. Egun, hogei ikastetxe ingurutan nahasten dira D eta gainerako ereduak. Garai batean askoz gehiago izan ziren, baina urteen poderioz, hizkuntza ereduen araberako ikastetxeak banatzea izan da joera nagusia. Parlamentuak onartutako mozioan azaltzen denez, banaketa horrek “eragin negatiboa dakar ikaslearen sozializazio eta bizikidetzarako hezkuntzari dagokionean”, eta Hezkuntza Departamentuari –UPNren eskuetan dagoena– egozten dio horren ardura.

Baina Ramos ez dator bat irakurketa horrekin, eta ez du uste zentroak hizkuntza ereduen arabera banatzeko joera hori “eguraldia bezala etortzen den zerbait” izan denik. Oso bestelakoa da bere azalpena: “Prozesu hori eman zen jendeak ikusi zuelako antolaketa hori beharrezkoa zela, batez ere Iruñerrian, haur askok eskola bakarrik dutelako euskarazko eremutzat”.

Horregatik, Ramosek ez du uste egoera horrek ghettorik sortzen duenik. Eta baleude, “konpontzeko modua ez litzateke denok gaztelaniaz egitea eta kito. Hori asimilazioa da”. Euskara hutsezko espazioak sortzea, bere ustez, euskarak bizi duen egoerak eskatzen duen neurria da. “Hizkuntza komunitateen egoerak ezberdinak direlako izan behar dira ezberdinak hartutako neurriak”. Eta nekatuta dago behin eta berriro arrazoi bera azaldu behar izateaz: “Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren gaian denok ulertzen dugu hori, baina euskararekin ulergaitza zaie”.

Richard Weyndlingek, ordea, ongi ulertzen du euskarak eremu propioa izatearen beharra. Eskoziarra izatez, Iruñean bizi da azken 20 urteetan. Harro azaltzen duenez, bere semeak hirueledunak dira, eta euskara, gaztelania eta ingelesa dituzte ama hizkuntzatzat. Horregatik, eta ingeles irakaslea izandakoa delako, gertutik ezagutzen ditu hizkuntzen ikasketarako beharrak: “Umeek, hizkuntza bat baino gehiago ikasi ahal izateko, argi izan behar dute non erabiltzen den hizkuntza bakoitza; erabilerarako erreferentzia bat behar dute”. Horregatik, eta “gaztelera indar oso menperatzailea delako”, argi du euskarak “eremu bereizia” behar duela. Eta kexu da mozioarekin, aplikatuz gero, “ikasgela litzatekeelako euskarazko espazio bakarra”.

Edonola, Weyndlingek ez du ukatzen hizkuntza ereduen arteko harremana bultzatu behar denik. Baina argi du gaztelaniazko ereduetan ikasten dutenak euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko baliatu behar dela harreman hori, eta ez alderantziz. “Euren kultura bera ezagutzen ez dutenek horretarako aukera izan dezaten”, alegia. Ideia horrekin bat dator Ramos ere, eta “erdaldunei euskarari buruz hitz egitea komeni” dela dio. Finean, bizikidetzaren oinarria errespetua dela uste du, eta “errespetua ezagutzan oinarritzen da”. Era horretan bakarrik, elkar ezagutzaren bitartez, berma baitaiteke bizikidetza ez izatea gazteleraren sinonimoa. Edo, alderantziz, bizikidetza euskaraz ere posible izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-21 | Ahotsa.info
Erriberako Euskararen Eguna, lehenengo aldia arrakasta handiz

Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Nafarroako biztanle gehienak, %63, euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak direla ondorioztatu du ikerketa lan batek

Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Eguneraketa berriak daude