Berdintasun Jardunaldietan, zeu ere antolatze lanetan, azkenerako.
Laura Pinto eta Begoña Ormaetxe, zinegotzia, aspalditik aritu dira genero ikuspegia lantzen Galdakaon. Klownklusioak izeneko ekintzak egiten parte hartu izan dut. Aspalditik ezagutzen dugu elkar eta hizlariak bilatzen laguntzeko jo zuten nigana. Azkenean jardunaldiok antolatzen aritu gara elkarrekin eta niretzako aukera hau Olentzerori gutuna idaztea bezalatsu izan da. Kasu honetan, klownklusioak egiteaz gain, hizlari bezala ere aritu naiz. Ohore handia izan da niretzat, ohikoa ez den gaia tratatzeagatik, eta egun kulturak bizi duen krisi latzagatik. Opari bikoitza izan da niretzat.
Eredu gara, eragin zuzena daukagu jendearengan. Euskal Herriko arte eszenikoetan hainbat emakume sortzaile dago, azken 20 urteotan aktore izatetik gidoilari edo zuzendari izatera iritsi direnak, kontatzen diren istorioak berrikusi dituztenak. Zergatik? Ez zutelako lanik, inork ez zituelako kontratatzen, apaingarritarako ez bazen! Emakumeok jasaten dugun indarkeria mota askotakoa da, horietako bat biolentzia sinbolikoa da. Literatura kanonikoak, diskurtso nagusian murgiltzen den literaturak, emakumeez gaizki hitz egiten duen literatura misogino eta sexistak begirada kritikoa behar du.
Nola deuseztatu mitoa, hau da, emakumeek egindako artea emakumeentzat dela eta gizonezkoen artea denona dela dioena?
Sortzaile naizen heinean, nire sorkuntza denentzat da. Baina, zoritxarrez, publikoa krisian den honetan, gizonezkoak ez doaz antzerkira, ez emakumeak adina. Nik ikusten dudanez, publikoa nagusiki femeninoa da, hau da, %70 inguru emakumezkoak izaten dira, eta %30 gizonezkoak. Kultur programatzaileek ez dute programazio erreal bat egiten, nire ustez. Gizon zuri, heterosexual eta ahalmen ekonomiko handikoarentzat programatzen da, baina ikusle mota hori ez da antzokira joaten!
Aisialdi mota honetan emakumeak nagusi gara. Ni neroni, emakume elkarteei esker bizi naiz, zerbait berria dudan bakoitzean deitu egiten didatelako, gustuko dutelako egiten dudana. Baina zer esan nahi du horrek? Badirela ofizio honetan hainbat profesional lanean inoiz ikusi ez nautenak, ez nagoelako espazio egokietan. Ni, eskoletako jantokietan lan egiten ohituta nago, baina argi dago antzerkiaren leku aproposa antzokia dela, ez dela eskolako jantokia. Hala ere, ez diot horri muzin egiten, axola zaidana jendea delako. Hori dela eta, programatzaile askok ez naute kontuan hartzen, emakumeentzat aritzen naizelako, haiek hala uste behintzat. Ikusezina naiz jende askorentzat.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Ostera ere Arriagara, ostera ere zirrara eta gogo beretsuarekin. Oraingo honetan baina Arriaga kanpoaldean giro berezia somatu dut, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra protestarako bildutakoen artean, antzokira sartzeko ilara luzea.
Heldu den martxoaren 3an Iruinkokoa, hiri buruzagiko inauteri euskalduna herri-antzezpena eginen dugu hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan barna. Guztira 70 lagunen elkarlanari esker sortutako ikusgarri honek dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu, eta euskara du ardatz nagusi.
Joan den igandean, otsailak 3, Makea, Lekorne eta Luhusoko (Lapurdi) gazteek eskainitako Libertimendua lehenbizikoa izan da 2019koen artean. Ondorengo hiru Nafarroan hiru herri edo eskualdek antolatuta aurkeztuko dituzte: Amikuzeko gazteek Donapaleun bata, Aldude, Banka eta Urepelekoek bestea eta hirugarrena lehenbiziko aldiz Iruñako jendeek prestatua.
“Ez zaizkit egun hauek gehiegi gustatzen. Bada zerbait goibeltzen nauena”. Azken egunak berdina esan eta esan, baina, ai, Pasai Donibanera heldu, badia ertzetik oinez hasi eta baretasun horrek, gehiegikeria ezak kontrako zerbait esan dizu. Bat-batean, etxe artean, lagun talde bat gabon kantuan. Ez dute inor begira, eta eurentzat ari dira. Albotik pasatzean lagunari, “bale, hau gustatzen zait”. Erlojuari begiratu, eta, akordatu orduko, ibilitakoa desibili beharra;... [+]
Eta bai, aurten ere Xiberoan maskaraden itzulia abiatu da berriz, eta igandero Urdiñarbeko Xorrotxek Buhame taldea hola aurkeztuko dute kantuz: "Buhame debrü horik lanik egin gabe, arraza debrü hori bizi dirade. Aberatsik horregatik ez da nihur ere, aldiz sortüak oro ohoinak dirade".
Hotza egiten züan igandean Urdeñarbeko Plazan, Maxkaraden lehen emanaldiarentzat. Urdiñarbe bere ohiturei atxikia agertü da, plazan bi dantza talde agertüz, Beltzak eta Gorriak. Berritzera ere ausartü da, Sorgin talde bat agertaraziz. Hartzaren eta Pitxuren arrapizteko trebe agertü baldin badira, ekologiaz ere hitz egin düte, laborari eta ihiztariak kitzikatuz.
Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, aurreko urteetan hogeita hamar bat arizale inguruko taldeak osatu izan dira eta aurten berrogeita hamarretik gora arituko dira; Urdiñarben gazte ugari baitaude.
Koplak, musika, dantza eta kantak josiz, herri antzerkia egingo dute Portugaleten Ezkerraldeko herrian, abenduaren 16an, jazoera historikoak konta ditzan zubiari hitza emanez. 180 herritarrek hartuko dute parte Harribola elkarteak eragin duen egitasmoan.
Tomiris antzezlanaren kronika. Urriaren 10ean, Iruñeko Kondestable Jauregian. Garaikide zikloaren baitan.
"Su izan nahi" antzezlana 2015eko apirilaren 18an estreinatu zen Durangoko San Agustin antzokian.
Bideoan ikus daitekeena azken emanaldia da: 2016ko urriaren 23an Pasai San Pedroko Erti kultur etxean (Umore Antzerki Jardunadiak). "
Su izan nahi" modu kolektiboan sortu zuten Metrokoadrokako kide hauek: Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola. Durangoko San Agustin antzokiaren eta Zumaiako Aita Mari antzokien laguntza izan zuten... [+]