Abortuaren legea aldatzearen kontra PPko boto emaileak ere

  • Espainiako Gobernuak onartu nahi duen abortuaren lege erreformak kritika ugari sortu du, baita PP barruan ere. Hego Euskal Herrian mobilizazio eta protesta deigarriak egin dituzte.

“Abortuaren legeari dagokionez, gaur egun dagoen bezala uztearen alde zaude ala Alberto Ruiz Gallardon ministroak proposatutako erreformarekin bat egiten duzu?”, galdetu du Sigma Dos enpresak El Mundo egunkari espainiarrarentzat egindako inkesta batean. Erantzun dutenen artean %73,5ek legea ez ukitzeko eskatzen dute, tartean PPko boto-emaileen %52,9k.

Inkestari erantzun diotenen artean %16,6 bakarrik dago abortuaren lege berriaren alde. Rajoyren alde bozkatu zutenen artean herena baino gutxiago daude ados erreformarekin (%31,5).

Adin taldeei erreparatuz gero, 65 urtetik gorakoen artean %57,9 dago erreformaren kontra eta portzentajea hazi egiten da gazteagoen artean. 18 urtetik 29ra bitartekoen artean %84,3k baztertzen du neurri berria.

Feministek desobeditzeko eskatu diete euskal erakundeei

Polemika-iturri izaten ari da Espainiako Gobernuak emakumeen eskubideak mugatzeko hartu nahi duen erabakia. Euskal Herriko mugimendu feministak administrazio autonomikoei erreforma ez aplikatzeko eskatu die, horren bidez emakumeari erabakitzeko eskubidea kentzen zaiola arrazoituta.

Gurutzeko ospitalean abenduaren 31n egindako agerraldi jendetsuan, mugimendu feministako kideek azaldu zuten “biktima pasibo” bihurtzen dituela lege-erreformak emakumeak. “Erabakitzeko gaitasuna ez duen subjektu” bezala markatzen dituela uste dute. Legea aldatuko balitz, ilegala litzateke abortu farmakologikoa. Alegia, pilula hartuta haurdunaldia etetea. Debeku hori salatzeko, pilula bana ahoratu zuten agerraldian zeuden feministek. Hala, legez kanpo geratzea kritikatu zuten.

Hainbat taldek deituta, itxialdiak eta elkarretaratzeak egin zituzten abenduaren 27an eta 28an. “Abortatzeko eskubidea” eta “Abortoa, libre eta doan” leloak oihukatu zituzten, besteak beste, Espainiako Gobernuak egin nahi duen Abortuaren Legearen Erreformaren aurkakoek.

Bilboko Gurutzetako Ospitalean itxialdia egiten saiatu ziren 70 pertsona inguru, baina ertzainek “bortizkeria handiz” bota zituzten. Lagunetako bat identifikatu eta atxilo hartu zuten, “erresistentzia” leporatuta. Iruñean, Virgen del Camino ospitalean Elena Lakabe Nafarroako Abortuaren Aldeko Batzordeko kideak hartu zuen hitza. Abortuaren lege erreforma salatu eta erabakitzeko eskubidearen alde egin zuen. “Soilik aberatsek abortatu ahalko dute baldintza onetan. Lotsagarria da”. Horregatik, kalera ateratzeko eskatu zien herritarrei. Donostiako Ospitalean gaua pasatzen utzi ez bazieten ere, eraikinaren kanpoaldean geratu ziren hainbat pertsona.

Protestak sarean jarraitzeko

Abortuaren erreformari kritika egiteko eta protestak antolatzeko asmotan Abortatzeko Eskubidea (abortatzekoeskubidea.blogspot.com.es) bloga ireki dute kontra dauden eragileek. Bertan jaso dituzte mobilizazioetako deialdiak eta protesten argazki eta bideoak.

Horrez gain, Facebooken Abortatzeko Eskubidea orrialdea eta Twitterren @AbortoEskubidea erabiltzailea sortu dituzte. Twitterren, #AbortatzekoEskubidea traola erabiltzeko eskatu diete herritarrei. Erabiltzaileen artean, #Abortualibre etiketa ere zabaldu da.


ASTEKARIA
2014ko urtarrilaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude