Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

  • Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


2023ko otsailaren 23an - 09:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Gotzainen Batzarrari kritika egiten dioten kartelak agertu dira Donostiako markesina eta mupietan, Askabide klinikaren ondoan. Egilea ez da ezagutzen. Fetu baten irudia du eta honako testu hau irakurri daiteke: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".

Testuak azken urteetan salatutako elizaren pederastia kasuei egiten dio erreferentzia. Kartelaren behealdean Espainiako Gotzain Batzarraren logoa dago itsatsita.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakitera eman duenez, langileak jada hasi dira kartel horiek kentzen.

Talde ultra katoliko batek kanpaina hasi du

Bestalde, talde ultra katoliko batek abortatzeko eskubidearen kontrako kanpaina jarri du martxan. Berrogei egun bizitzaren alde lelopean haurdunaldia eteten duten zentroen inguruan kanpaina egiten hasi dira. Donostian ez ezik, Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko hainbat hiritan ere protestarako deia egin du.

Askabide klinikaren aurrean elkartu izan dira sarritan, baina abortuaren lege berrituaren ondorioz debekatuta dago klinika hauetako langileak eta kliniketara doazen emakumeak jazartzea. Legeak behartzen die gutxienez 100 metrotara egitea protesta. Hortaz, oraingo deialdia ez dute Askabideren aurrean egin.


Abortu eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...