Abortuaren aurkako jazarpena sufritzen dutela salatu du Askabide klinikak Gasteizko Parlamentuan

  • Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu eta jazarpen kanpainak egin izan ditu Gasteiz, Bilbo eta Donostiako zentroetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 10ean - 11:38
2022an Gasteizko Mugimendu Feministak abortatzeko eskubidearen alde egindako kontzentrazioa, 40 días por la vidaren jazarpen kanpainaren aurka.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean egin dute agerraldia EH Bilduren bidez. Azaldu dutenez, 2014an hasi ziren protesta esporadikoak, baina mobilizazioak «areagotu» egin ziren 2022an, abortuaren legearen erreforma onartu aurreko asteetan. Erreforma horrek jasotzen du delitua dela haurdunaldia borondatez eteteko klinika batera joaten diren emakumeen aurkako jazarpena.

Klinikako langileek azaldu dutenez, protesta horiek batez ere Gasteizko zentroari eragiten diote, eta Espainiako Estatu osoko pertsonak joaten dira. Antolatzaileek autobusak ematen omen dizkiete bertara joateko.

Abortatzeko eskubidearen aurkako jazarpena

Kontzentrazio horietan, azaldu dutenez, kliniketara joaten diren langileen eta emakumeen aurkako mehatxuak eta bigiliak egiten dituzte. Jazarpenaren adibide gisa, «hiltzaile» deitzen dietela azaldu dute eta “ordaina” jasoko dutela.

Klinikak salaketak aurkeztu dituenetan, identifikatu dituzten pertsonen «ehuneko ehunek» urruntze-agindua jaso dute eta, beraz, ezin dira hurbildu osasun-zentrotik ehun metro baino gutxiagora. Hala ere, argi dute salaketa indibidualak banan-banan jartzea ez dela aurre egiteko bide baliagarria.

Lakuako Gobernuari ardura hartzeko eskaera

Horregatik, instituzioei “laguntza” eskatu diete. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzari auzitegietan hasitako prozeduretan presente egon dadila, “erantzukizuna” duelako kliniketara jotzen duten emakumeak babesteko. Izan ere, Askabide klinikara jotzen duten emakumeen %99a Osakidetzatik bideratuta joaten dira, baieztatu dutenez.


Abortu eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...