Asko da feministok indarkeria sexistari buruz dakiguna. Gizarteak normalizatzen dituen jokabide eta eraso matxistak azkar eta argi identifikatzen ditugu. Biktimei laguntzeko baliabide anitz ezagutzen ditugu, babesa eskatu dezaten, egoera salatu dezaten. Baina, bat-batean, ohartu gara gu garela biktimak, eta bat-batean indarkeriari izena jartzea, salatzea, babesa eskatzea, ez da hain erraza.
Agian, norbaitek pentsatuko du feministok informazio hori guztia izateagatik ez dugula indarkeria matxistarik bizi. Tamalez, ez da hala. Indarkeria matxista motaren bat (bikote esparruan, zein beste gizon anitzen partetik sexu jazarpena) bizi izan duten feministekin luze hitz egin dut azken boladan, eta argi ikusi dugu denok lotsa eta errua sentitzen ditugula, feminista izanda egoera jakin bat bizi izanagatik edo gustatuko litzaigukeen indarrarekin ez erantzun izanagatik. Informazio eta babes asko izanda, hala ere, egoera salatzeko gai sentitzen ez bagara, oso koldar sentitzen gara. Jabekuntza tailerrak ematen ditugunok eraso baten aurrean burua makurtzen baldin badugu, benetan iruzurti sentituko gara.
Eta gure baitan diskurtso feminista biktima guztiek sentitzen dituzten beldur eta zalantza berdintsuekin nahasten da: “Esajeratzen ari ote naiz? Nire errua da egoera horretan bukatzeagatik? Salatu egiten badut, ez al da okerrerako izango? Biktimaren paperean gehiegi sartzen ari ote naiz?”. Erasotzailearekiko enpatia momentuak ere izan ahal ditugu. Benetan arraroa da: arrazionalki badakigu indarra, babesa eta baliabideak ditugula, baina hala ere beldurra sentitzen dugu. Oso txiki sentitzen gara, oso blokeatuak, eta feminista kaxkarrak.
Gainera, normalean giro ezkertiarreko gizonak ez dira erasotzaile tradizionalak. Askok beren burua profeministatzat daukate, sentiberak dirudite, maskulinotasun eredu hegemonikotik aldentzen saiatzen dira. Horrelako “gizon berri” batek jazarpen edo tratu txar jarrerak dituenean, are eta zailagoa da jendaurrean euren mozorroa kentzea eta eraso egin digutela kontatzea, gizarteak eraikitako estereotipoan sartzen ez direnak erasotzaile matxistak direla sinestea. Maiz gizon hauek ez dute tratu txar fisikorik ematen (eta horiek dira gizarteak zalantza gabe indarkeria bezala identifikatzen dituzten eraso bakarrak) baina gure auto-estima akabatzen dituzten eguneroko jarrera bortitzak dituzte: kontrol jarrerak, xantaia, sexu dominazio jarrerak, gutxiespen komentario mingarriak... Ageriko markarik uzten ez duen indarkeria matxistaren aurrean askok esango dute hori bikote gatazka pribatu bat dela, indarkeria dela esatea gehiegizkoa dela edo mutil gizajoak jarrera desegokia izan duela baina terapian dagoela.
“Matxirulo infiltratuak” izendatu ditugu berdinzale mozorroa daramaten gizon matxista ezkertiarrei, eta gero eta feminista gehiago hasi dira gizon horiek identifikatzeko gakoak ematen eta gizarte mugimenduen barruan erasoen kontra egiteko estrategiak proposatzen. Errepikatu ohi dugu ez dagoela biktimaren profilik, baina askotan badirudi beste emakumeak direla biktimak, eta guk biktima horiek laguntzeko eta erasoei beldurrik gabe aurre egiteko prest gauden super-heroiak.
Agian, guri gertatzen zaigunari buruz gehiago hitz egitea izan daiteke emakume biktimaren estereotipo hori gainditzeko eta emakume guztion artean indarkeria anitzekin bukatzeko bide sendoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]