Emakumeak borrokan
Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2013ko abenduaren 22a
Algarrobondoaren (Ceratonia siliqua) lekak. Barruko haziak elkarren ia berdinak dira, horregatik erabiltzen ziren neurri modura. (Arg:Chixoy)
Algarrobondoaren (Ceratonia siliqua) lekak. Barruko haziak elkarren ia berdinak dira, horregatik erabiltzen ziren neurri modura. (Arg:Chixoy)

Fruituetan haziak hedatzeari utzi dio pikondoak (Ficus carica). Haginari (Taxus baccata), lizarrari (Fraxinus excelsior), arteari (Quercus ilex), intsusari (Sambucus nigra) eta zeregin espirituala izan duten zuhaitzei gure etxearen aldamenean toki esanguratsuena kendu zienetik, antzutu egin du bere burua. Irratian dudan aholku programan, behin batean, etxe ondoan pikondoak dituzten etxeetan zoritxarra jabetzen dela iruditzen zitzaiola esan zuen entzule batek. Ez zait berehalakoan ahaztuko.

Itsu-itsuan, zuri eta niri utzi digu pikondoak bere espeziea ugaltzeko lana. Hazia baino klonazioa gustukoagoa du; erabaki horrek prezioa berarekin du. Urtea joan eta urtea etorri haziak ontzea baino askoz merkeagoa da; adarrak lurreraino makurtu, itsatsi, eta beste arbola bat balitz bezala hazi. Horrek ere adarrak kakotu eta lurreraino okertu... Bukaerarik ez duen izaki kloniko izugarria sortzeko gai da. Horrela hazi da munduko bizidun handienetako bat, Indiako Kadiri hirian bizi den Ficus benghalensis bat; 21.000 metro koadro harrapatzeraino hazi da 550 urtean, eta Thimmamma Marrimanu izena du. Ez naiz harekin endredatuko, lehengo mendean berari buruz hitz egin nuen txoko honetan Zuhaitz asesinoak izeneko artikuluan.

Pikondoak adarra kakotuz eta makurtuz, ugaritu behar dugunean geuk zer egin behar dugun erakusten du. Neguaren amaian, izerdi berria mugitu aurretik, adar kakoa moztu, aitzurrarekin zanga bat ireki eta ia adar osoa lurpean sartu kakoaren puntta, bi edo hiru begiekin kanpoan utzita. Lurpean geratzen diren begiek zainak emango dituzte, itsatsi egingo da, eta bistakoek, hostoak. Horra pikondo berria.

Hazian sinesten duenik ere bada, halere. Bitxi eta diamante saltzaileek. Tratulari fariseu horiek etekina emango dieten gaia neurtzeko kilatea erabiltzen dute. Kilatea Ceratonia siliqua algarrobondoaren hazitik dator. Algarroboak lekan ematen dituen haziak oso berdinak dira, nonbait. Hazi batetik besterako aldea oso ttikia izanik, neurri bezala hartua izan zen. Hebreeraz kharouv, arabieraz kharoub, grezieraz adartxoa esan nahi duen κεράτιον... Zikulu saltsa horretatik abiatuta, azkenean arabiarren qirat hitza barreiatu da “pisu txiki” esanahiarekin. Algarrobondoaren adar itxurako leka, lekaren barruko alearen pisua... Azkenean, diamanteen eta bitxien kilateak...

Oso berdinak izango dira, baina, saltzeko hazi batzuk eta erosteko beste batzuk jarriko zituzten bitxi-tratanteek balantzan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Zuhaitzak

Zuhaitzak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-27 | Jakoba Errekondo
Mukizapien zuhaitza

Lehen ere idatzi izan dut berari buruz, baina landareek ez dute aspertzen. Aspertu ordez bueltan etortzen dira. Duela gutxi gertatu zait etxeko atarian: sua egiteko egur bila atera eta “hara, zer du zuhaitz horrek?”.

Etxe atzeko penditzean zuhaitz negarti bilduma jarria dut eta haien adar zintzilikarioen negarrak xukatzeko aldaparen beheko barrenean bizi da mukizapien zuhaitza, Davidia involucrata. Ezpeletako Bergara etxean 1826an jaio zen Jean Pierre Armand David Haltzueta apaiz... [+]


Zuhaitzak gerraz gogoratzen dira

1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.


Hiroshimakoa ez da bonbardatutako 'ginkgo biloba' bakarra

Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.


2016-07-31 | Jakoba Errekondo
Kartzelan

Lisboara joateko asmorik baduzu, Basílica da Estrela bisitatu gabe ez alde egin. Basilikara bertara sartu beharrik gabe, ziztrinkeria bat ordaindu, eta kanpoko aldetik erantsita duen eskailera kiribileko 114 mailak igo. Basilika osoa terraza handi bat da, teilaturik gabe. Bista izugarria: Tajo errioa, itsasoa eta Lisboako amaigabeko mendixkak. Aldamenean, atari aurrean, parke eder bat zuhaitz izugarriz tontorka.

Atzean, Klasiren komentua zena. Eta terrazatik, komentua begi bistan... [+]


2016-07-24 | Jakoba Errekondo
Zuhaitzen adorea

Zuhaitzen balorea etengabe berritu eta gogora ekarri behar izateko odola behar da! Halakoxeak gara. Kopeta galanta eta gibela zabal askoa izango ditugu berriz ere... Azalaren lodiera ez aipatzeagatik.

Azala ere ihartu zaio, ia erabat, zuhaitz erraldoi bati. Amorrazio politarekin eman dit berria lagun batek: tragedia Vaucluseko departamentuko Monteux herrian gertatu da. Frantziako platano handienetako bat hil da. Platano arrunta zen, Platanus x hispanica, eta aurtengo otsaileko neurketaren... [+]


2016-07-17 | Jakoba Errekondo
Donostiako sosak

Landareen sentsibilitateaz eta inteligentziaz jabetzera iristen garenean beste era batera begiratuko diegu. Bitartean, bide horren jorran eta garbiketan lana suelto egin beharrean gara.

Gure ezjakintasunaren eta moztasunaren ondorioak hirietako zuhaitzek sufritzen dituzte gehien. Gehienen aburuz, zuhaitzek betebehar estetiko soila dute etxe inguruetan. Jende mordo bati “zikinkeria” sortzaile direla iruditzen zaio: hostoak botatzen dituzte, haziak, fruituak, adarrak... Sustraiekin... [+]


2016-07-10 | Jakoba Errekondo
Ohorea, itzala

Uda iritsi da: zapla, muturrean! Hogeita hamar gradu erreetatik gora ibilita, kiskali gaitu. Baita itzaletan harrapatu duena ere. Bero saparen haize sargoriak itzala ere txigortzen du. Ohore handiena duen zuhaitzaren itzala izanagatik ere, erre!

Izan erre, nork ez du zuhaitzaren itzala maite? Maiz, zuhaitza bera baino gehiago estimatzen dugu bere itzala. Noiznahi epaitu, moztu eta merke asko emango genuke zuhaitza, baina sanferminetako eguzki lamatan bere itzal muttur hori garesti asko... [+]


2016-06-05 | Jakoba Errekondo
Suzko zuhaitza

Gure landare askoren jatorria izanik, ekialdera joateko edozein proposamen gogo onez hartzen dut, eta itsuskeria egitea kosta egiten zait. Hilabete bat edo bada Grezian izan naizela. Ahoa zabalik ez, lotsagatik, baina halatsu ibili naiz hango paisaietan. Itsaso ikusgarriak, olibondo (Olea europaea) eta zitriko (Citrus sp.) sailak eta elurmendutako mendiak argazki berean. Lur haietan izaten naizenero Federiko Krutwig handia etortzen zait gogora, areago maiatzeko lorediaren emana eta bere usain... [+]


2016-03-13 | Jakoba Errekondo
143 agai

Arbolari bezalaxe zuhaitzari agaia jarri eta adarrei goian eustea kultura da. Jakintza handia, kultura. Bestela adarrak hautsita eta desitxuratuta, zarrapastroso litzatekeen landare tzarrari lagundu, eta era berean etorkizun berri bat eman. Kultura: landu. Hazten lagundu. Zenbaitetan baita zeharo bestelakoa izango den landare bat izateraino ere. Bere buruaz beste landare bat egiten dugu.

Adibide polita bezain ikusgarria dute Formenteran. Ikusgarria bai, benetan, bisita bat merezi duten... [+]


2016-03-06 | Jakoba Errekondo
Irozgarritzea

Zuhaitza landatu berria da. Berarekin batera aldamenean sartu dugun hesolari lotu eta alde ederrean itsatsiko da. Zazpi haizeekin jolasean eta ekaitzekin dantzan ikasten duen artean, sustraiek, hazi eta hazi, eutsi eta eutsi, luze-zabal-sakonean ederki miatuko dituzte inguruak bizitzeko hazkurri bila. Lurrari lotzen eta atxikitzen den artean, hesolaren lana ez da nolanahikoa. Zenbaitek estu-estu lotzen diote zuhaitza: okerreko hutsegitea. Lotua baina mugitzeko adina lasai izan behar du... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude