Zergatik moztu ditu Jaurlaritzak hogei zuhaitz baino gehiago Barakaldoko institutuan?

  • 20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez. Ikerketa abiatu du udalak, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatu ditu EH Bilduk; otsailerako hainbat galdera argitu beharko ditu Jaurlaritzak.

Zer dela-eta egin da zuhaitz mozketa? Zein izan da tala horren arrazoia? Argazkia: Ekologistak Martxan

2024ko urtarrilaren 24an - 06:28
Azken eguneraketa: 11:33

Zuhaitzak moztea “inolako komunikazio publikorik eta aurretiazko abisurik gabe egin da, inolako azalpenik gabe”, kritikatu zuen Ekologistak Martxan taldeak, “mozketa indiskriminatua” salatuz. Gaiaz galdetuta, Barakaldoko Udalak erantzun zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak duela eskumena institutuan eta ez zuela lizentziarik eskatu mozketa egiteko, azalpenak eskatuko dituztela eta ongi argudiatu ezean, isun-espedientea abiatuko dutela. Hiri-zuhaitzak babesteko ordenantza du Barakaldok, eta ordenantza horren aurka doa ekintza.

Orain, Eusko Legebiltzarrera hainbat galdera eraman ditu EH Bilduko legebiltzarkide Ikoitz Arresek, eta otsailaren 6a baino lehen erantzun behar ditu Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak: zer dela-eta egin da zuhaitz mozketa? Zein izan da tala horren arrazoia? Hezkuntza sailak zein baimen eskatu du halako zerbait egiteko eta zein lizentzia du horrelakoak burutzeko?

"Natura babestea sustatu behar lukete eskolan, eta zuhaitzak nola botatzen dituzten ikustea ez da hori irakasteko modurik onena"

Barakaldon, iaz 100 zuhaitz baino gehiago moztu zituzten eta 19 baino ez zituzten birlandatu, mugimendu ekologisten datuen arabera. “Hiri-zuhaitzak sistematikoki moztea eredu txarra da herritarrentzat. Are gehiago, arduragabekeria larria da, bizi dugun larrialdi klimatiko garaian”, dio EH Bilduk.

Ikastetxe ugaritan patioek naturgune gehiago izan dezaten lanean ari diren honetan, zuhaiztia bota dute Gurutzeta institutuan: “Ez dakigu zerk eragin duen mozketa masibo hau, baina ez da ikastetxeak bere ikasleei eman diezaiekeen adibiderik onena –kritikatu du Ekologistak Martxanek–; natura babestea sustatu behar lukete eskolan, eta zuhaitzak nola botatzen dituzten ikustea ez da hori irakasteko modurik onena”.

Mozketaren berri al zuten galdetzeko eta zein iritzi duten jakiteko Gurutzetako zuzendariarekin hitz egin du ARGIAk, baina ez du adierazpenik egin nahi izan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaitzak
Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


2023-12-12 | Irulegiko Irratia
Baigorri ibarrean arbol landatze bat eginen dute

Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.


2023-09-01 | Josu Goiko | Sustatu
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin

Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.


2023-02-16 | Axier Lopez
Zuhaitzak mozten eragozten saiatzeagatik epaitegietan deklaratu du Barakaldoko ekologista batek
Ekologistak Martxan Bizkaia taldeko aktibista batek epaitegietan deklaratu behar izan du, desobedientzia larria eta agenteen aurkako atentatua egotzita. Irailean atxilotu zuten Barakaldoko Serralta auzoko 40 zuhaitz moztearen aurka protestan zela. Eremu horretan etxebizitzak... [+]

2022-08-30 | ARGIA
Hirietako zuhaitzak babesteko araudi bat eskatu dute

Bizi kalitatea eta hiri bizigarriagoak helburu, zuhaitzak ez mozteko eta berauek babestu eta mantentzeko neurriak eskatu ditu Aliantza Berdea alderdiak, tartean zuhaitzaren estatutu juridiko bat sortzea.


Eguneraketa berriak daude