Hustasuna eta bakardadea nabari dira Detroit (Michigan, AEB) zapaldu bezain laster. Hamabost pisuko etxebizitza-dorre hutsak Downtownaren sarreran. Haietariko baten goialdean graffiti aski handi bat, Zombieland. Kotxe bakan batzuk ere ikus daitezke errepide orain zabalegietan. Oinezkoak apenas. Hain dira gutxi, ezen agurtu egiten zaituzte ondotik pasatzean. Hau ez da Detroiti buruzko enegarren erreportaje apokaliptikoa, baina zaila da tentazioari eustea.
Uztailean, porrot egin duen hiri estatubatuar handiena bilakatu zenetik, luze hitz egin da Detroiti buruz. Asko entzun dugu, asko irakurri, baina batez ere, asko ikusi dugu, hondamendiek duten erakargarritasun estetikoa muturreraino ustiatu duten argazki-erreportajeen bidez. Ruin porn (hondarren pornografia) izenez bataiatua, fenomeno honi esker ezagutu ditugu Detroiten iraganaren arrastoak: munduko aparkaleku dotoreena den Michigan Antzokia izandakoa, 38 solairu hutseko Book Tower etxe orratz neoerrenazentista, Brush Park auzo aberats ohian zutik dirauten etxetzar apurrak eta, podiumaren gorenean, Michigan Central Station tren-geltoki abandonatua, hiriaren gainbeheraren ikur neoklasikoa.
XX. mendearen hasieran, autogintzak Estatu Batuetako laugarren hiri handiena bilakatu zuen Detroit. Horren adierazgarri dira hiri erdiko etxe orratz dotoreak: altzairuzko egiturek eta harrizko fatxadek Chicago edo New York bezalako hiri arrakastatsuen distira nostalgikoa dakarkigute burura. Ford, General Motors eta Chrysler enpresek milaka lanpostu sortu zituzten, eta hala, 1900. urteko 300.000 biztanleak 1.500.000 ziren 1930an, eta ia bi milioi 1950ean. Eta hamarretik bederatzi arraza zurikoak ziren.
Kotxeak egiten zituzten Detroiten, baina hori baino askoz gehiago ekoizten zuten: amets amerikarra zen, egiaz, amaierako produktua. Autonomia pertsonala, familia bakarreko etxebizitza lorategi eta guzti, segurtasun sentipena, arrakasta. Hiri eredu berri bat hauspotu zuen Detroit zaharrak, eta hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen hiri eredu berriak guztiz ordezkatu zuela zaharra, erabilgaitz bihurtzeraino. Loraldi itzel bezain motzaren ostean, ametsa amesgaizto bilakatu zitzaion Detroiti. Izan ere, mendearen bigarren erdiko historia erabat ezberdina da. Lantegiak hiriko mugetatik at kokatzen hasi ziren. Bitartean, klase ertain eta altuak hiri erdia utzi eta kanpoaldera bizitzera joan ziren, bizitza arrakastatsuaren ezaugarriak betetzen zituzten etxebizitza handiagoetara, auzo isolatuagoetara, udalerri homogeneoagoetara. Ibilgailu pribatuaren aroan, hiri berria kanpoaldean zegoen, erdialdea iraganeko kontzeptu zaharkitu bihurtzeraino. Gurpil zoro baten moduan, fenomeno hau areagotuz joan zen hamarkadaz hamarkada: auzo batean utzikeria sintomak sumatzen hasi bezain laster, bizkortu egiten zen bertako bizilagunen ihesa. Hala, biztanleriaren bi heren galdu ditu hamarkada gutxian Detroitek.
Haatik, antzera gertatu zaien beste hiriekin konparatuta bada ezberdintasun esanguratsu bat: kasu honetan, eremu metropolitarrak jaso du biztanleri galera hori guztia eta askoz gehiago. Esan nahi baita, Detroit hiriak biztanleriaren bi heren galdu baditu oso denbora gutxian, eremu metropolitarrak bi milioi irabazi dituela denbora tarte berean. Detroiten gainbeheraz hitz egiten den garaiotan, bere eremu metropolitarrak ekonomia osasuntsu eta dibertsifikatua du, eta bertako per capita errenta AEBen batez bestekoa baino altuagoa da. Eta, mende hasierako Detroiten antzera, hamarretik bederatzi arraza zurikoak dira, berriz ere.
Izan ere, ihesaldi honen protagonistek zuria dute azalaren kolorea. Mende erdi eskasean, Detroit hiria ia osoki zuria izatetik ia osoki beltza izatera pasa da. White flight izenez ezagutzen den fenomeno honek ongi asko erakusten du arraza eta klase sozialaren arteko harreman zuzena: klase ertain eta altuen ihesa, arraza zuriko bizilagunen ihesa eta kapitalen ihesa, ihes bera dira.
Industrializazioaren hasieratik, hiri-antolakuntza hazkunde prozesuen (demografiko, ekonomiko) inguruan oinarritu da ia esklusiboki. Egun, historiaren aro hau amaitzear den honetan, desazkundea aurre egin beharreko errealitate gisa azaldu zaigu. Fenomeno hau jasan duten hiriei esaten zaie shrinking cities; Detroit, shrinking city muturrekoena, eszenatoki paregabea da bide berriak jorratzeko. Detroit Future City egitasmoan irudikatu dituzte bide berri horiek. Administrazio publikoaren, sektore pribatuaren eta hiriko hainbat eragileren artean burututako dokumentu mardulak populazioaren egonkortzea aurreikusten du, 700.000 biztanleren bueltan. Gutxi, oso gutxi dira 700.000 biztanle bi milioirentzako tamaina duen hirian, zerga bidez bildutako dirua ez baita nahikoa behar funtsezkoenak asetzeko. Mugikortasun, ur, elektrizitate eta estolda-sarea, esate baterako, ezin kudeatuzko bilakatu dira hiriaren azalera itzel eta dentsitate baxukoaren erruz. Baina ogi gogorrari hagin zorrotza. Arazoa muturreko dentsitate baxua izaki, erantzunak ere muturrekoak dira, biztanleriaren zati bat –literalki– lekuz mugitzea jarri baitute helburu. Historikoki landa-lurrari lekua kendu badiogu hiri-lurraren mesedetan, Detroitek nekazaritzari itzuli nahi dizkio hutsik geldituko liratekeen lursail horiek, “jaten duguna gara” esamoldearen logika muturrera eramanez. Mugikortasun politika ere baldintzatuko luke horrek, estrategia aldatzea lekarkeelako. Garraio-sarea ad infinitum hedatu beharrean, sinplifikatu eta eraginkor bilakatzea da xedea, ibilgailu pribatuarekin lehiatzeko moduan. Garapenaren izenean hartu ditugun hainbat erabaki ukatuz, hala irudikatzen du bere etorkizuna hiriak. Salbuespena den ala olatu berri baten hasiera, denborak esango du.
Hustasun eta bakardade sentipena baretu ostean, eguerdia da jada. Lunch-time. Jatetxeak gutxi dira baina jendez lepo daude, lantokiak badiren seinale. Bizikletak seguru mugitzen dira hiribide agian ez hain zabalegietan, ez baitute behar bidegorri bereizirik. Turista bakan batzuek, kamera eskuan, izaki bizidunei muzin egin eta eraikin kalamastren bila segitzen dute, arrakasta zalantzazkoz. Azken buruan, errealitatea ez da Yves Marchand eta Romain Meffre-ren argazki-sorta famatua bezain apokaliptikoa. Baiki, Detroitek bizi izan ditu garai hobeak, baina bizirik segitzen du. Harian, baina bizirik.
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]