Aitor dut, ni ere Eganen hainbat kasete edukitakoa naiz. Buruz ari naiz –duela urte batzuk libratu bainintzen haiez–, baina esango nuke gutxienez Egan eta Erromerian eduki izan nituela. Txikitan halakoak entzuten nituen euskaraz Negu Gorriak eta gainontzekoak ailegatu zitzaizkidan arte; orduan etorri zen Egan-ekiko erdeinua. Boladak izaten dira, badakizue; nagusitu ahala iraganeko etapak despreziatu behar.
Bolada oro itzultzen da gutxien espero duzunean, ordea. Eta halaxe gertatu zait berriki lagun bati esker Egan eta Ariel Pink-en antzekotasunaz jabetu nintzenean. Berehala pentsatu nuen: Ariel Pinki alabantzak eta Egani ordea destaina. #Doblerasero. Musikalki bata eta bestearen arteko distantzia ez denez alimalekoa, Pinken arrakasta aprobetxatuz promozio eta komunikazio kanpaina egoki batek Egan revival gogoangarri bilaka dezakeela bururatu zait. Duela bi urteko Alaitz eta Maiderren itzuleraren aldeko kanpaina ustelaren ostean, bada, Eganen aldekoa sustatu nahiko nuke aurten.
Izan ere, ongi pentsatuta, Eganek arrakastaren uberara itzultzeko osagai guztiak ditu. Esan bezala, historiaren jira eta birek beren ekoizpen eta konpoketa, nola esan, pastosoak, modan ipini dituzte atzera. Bestalde, inor gutxi izan da gauza euskal musikan Eganeko gitarren tamainako soloak (entzun Zeren maite zaitut) egiteko. Brian May harro sentitzeko modukoak, alajaina. Zer esanik ez koroak, teklatu espazial eta baxujotzailearen slap estratosferikoak. Tradizioa eta abangoardiaren uztartzaile nekaezin, beti egon izan dira berritasunerako gertu: “DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu”. Hausnarketa hartatik etorri ziren taula gaineko basque-gogó moduko haiek.
Eklektizismo garaiotan, estilo ugaritan moldatzeko gaitasuna, gainera, aski akreditatua dute. Gehienak bertsioak direla? Baita Sarri Sarri ere eta inor ez da kexatzen horregatik. Batzuk truñotzar galantak direla? Etxe onenetan jazotzen da. Baina hor daude hit ezin ukatuzkoak orobat: Lo ez Mexicon ahaztezina, Gau ilunaren groovea, Denok dantzara-ren letratzarra (Aizkolaria nahi nun izan / baina ez neukan nahiko indar), Ikuskizunak jarraitu behar du paregabea, non Show Must Go On! sonatua Zu maisu on! bihurtzen baita.
Alabaina, ezeren gainetik zerbait nabarmentzekotan frontmana aipatu beharko genuke zalantza izpirik gabe: Xabier Saldias, Urolako tigrea. Haren eszenatokiaren, espektakuluaren, meneratzea, ezta Michael Jacksonek haren garai onenetan.
Tamalez, jakingo duzuenez, musika taldeetako ohiko barne-istiluak medio, bitan banatu zen Egan duela pare bat hamarkada: Trabuko (sic) eta Egan Berria. Uste dut badela unea, bizi ditugun garai berri bezain itxaropentsuak lagun, behialako ika-mikak alde batera utzi eta bigarren aukera batekin saiatzeko. Ez zait bururatzen gure bake prozesurako Egan baino soinu banda egokiagorik. Seguru Gorka Maneiroren bihotz gotortua ere beratzeko gai dela.
Noizbait entzun izan dudanez, BBK Live jaialdia dirutza bat ordaintzeko prest egon izan da Hertzainak-en itzulera lortzeko. Ez dugu ezer Hertzainaken kontra, jakina, baina Euscool Herriak jakin nahi duena zera da: zenbat jartzeko prest zaudete Eganen itzuleraren alde?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]