Udaran Euskal Herrira, indarberritzera

  • Yanak eta Vladyslavek ez zuten bizi izan azken hamarkadetan gertatu den istripu nuklearrik larriena. Adalak eta Aazizak ere ez zuten ikusi ingurukoek euren lurretatik nola egin zuten ihes. Baina laurei eragin diete euren herrialdeetan gertatukoek. Sarraskiotatik urrun, udaran familia berriak dituzte ume hauek, Euskal Herrian zain.

Errefuxiatu kanpalekuetan egin ezin dituen ekintzak egiteko baliatzen du uda Adala Mohammed-ek, surfa praktikatzeko adibidez. Argazkia aurtengoa da, Zarautzen.
Errefuxiatu kanpalekuetan egin ezin dituen ekintzak egiteko baliatzen du uda Adala Mohammed-ek, surfa praktikatzeko adibidez. Argazkia aurtengoa da, Zarautzen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1986ko apirilean, Txernobilgo zentral nuklearreko erreaktoreetako batek su hartu eta inoizko ezbehar nuklearrik larrienetarikoa gertatu zen. Eta ondorioz, hildakoak, zaurituak eta oraindik hodei erradioaktiboak eragindako kutsadura pairatzen duten belaunaldi zahar eta berriak. 1975ean berriz, Espainiak Mauritania eta Marokoren esku utzi zuen Mendebaldeko Sahara. Eta ordutik, independentzia aldarrikapena, gerra, sahararren ihesa, Aljerian ezarritako errefuxiatu kanpalekuak, NBEk onartutako erreferendumaren zain pasatako urte luzeak, lurralde okupatuan dirauten sahararren aurkako zapalketak eta euren jatorrizko lur eremua ezagutu gabe kanpalekuetako baldintza gogorrak jasan behar dituzten saharar belaunaldi berriak.

Horiek eragindako mina eta bizi baldintza eskasak apur bat arintzeko elkartasun proiektuak garatzen dituzte, besteak beste, Chernobil Elkarteak eta Oporrak Bakean ekimenak; hango haurrek bi hilabete igaro ditzakete udan gure artean.

Yana Yagodinskak eta Vladyslav Yagodinskyk, esaterako, erradioaktibitateaz kutsatutako eremutik atera eta elikagai osasuntsuagoak jan ahal izango dituzte, baita mediku-azterketak egin ere. Aurten 270 haur etorri dira Hego Euskal Herrira Chernobil Elkartearen eskutik, eta horietako 50 lehen aldiz izango dira udan gure artean. Adala Mohammed Ali eta Aaziza Abba Mohammed bezalako ehunka ume sahararrek ere desertuko udako tenperatura altuak (50 gradutik gora) saihestu ahal izango dituzte Oporrak Bakean programari esker.

Neba-arrebak batera,
egokitzapena errazteko

Txernobildik gertu dagoen herri batetik etorri dira Yana eta Slava (hala deitzen diote mutikoari) 10 eta 8 urteko umeak. Lezaman pasako dituzte abuztu amaiera arteko egunak, Estibaliz Zabalaren eta Oier Barañainen etxean. Esperientzia ez da berria, lau urte igaro baitira lehen aldiz etorri zirenetik. Ez zen harrera familiaren asmoa bi haur batera hartzea, baina elkartearekin egindako elkarrizketan aukera sortu, euren egokitzapenerako errazagoa izango zela ziurtatu eta batak besteari “zergatik ez?” galdetu ostean, Yana eta Slava hartu zituzten. “Esaten dute lehenengo urtea izaten dela txarrena eta gurea nahiko ona izan zen, arin moldatu ziren gurera. Beraientzat mundu berri bat deskubritzea bezala izan zen”, dio Zabalak; logelan sartu zirenean umeek lurrean zegoen alfonbra ileduna nola ukitzen zuten du gogoan. Barañainek dioenez, dutxan ur beroa izateak eta telebista handiak ere harritu zituen Yana eta Slava: “Gauza txikiak eurentzat handiak dira; gu ez gara konturatzen”.

Haurrek ez zekiten euskaraz, hasieran keinu bidez moldatzen ziren baina bigarren egunetik aurrera berbak esaten hasi eta prozesua erraza izan zen. Dagoeneko, euskaraz ikasi dute umeek. Eta ez da euskaldunekin bakarrik darabilten hizkuntza: euren eskolan badaude uda Donostian pasatzen duten haur gehiago eta haiekin euskaraz egiten dute Yanak eta Slavak. “Nik hemen lagunekin egiten dut” erantzun omen zion behin neskak Barañaini, euskaraz hain ondo nolatan egiten zuen galdetuta.

Urtebete pasatxoko semea du Lezamako bikoteak. Yana eta Slava harekin ondo moldatzen dira, nahiz eta batzuetan trikimailuak erabili behar izaten dituzten: “Txikia eskolatik ekartzean beste biek logelan ezkutatu eta isilik egon behar dute hura siestara eraman ahal izateko, bestela eurekin jolasten geratu nahi du”. Neba txikiagoa dute Ukrainian, beraz, badute esperientzia haurrekin. Gainera, euskara irakasten ari zaizkie neba ukraniarrari, 6 urte betetzean hura ere hona etorriko den esperantzan.

Hemen dauden bitartean, hasieran astero deitzen dute etxera, amarekin hitz egiteko, eta gero hamabostean behin. Urtean zehar, haurrak han daudenean, Zabalak eta Barañainek deitzen diete, zer moduz dauden jakiteko, baina haurrei ez zaie asko gustatzen hango gauzak kontatzea: “Ez dute azaldu nahi izaten zein bizi baldintza gogorrak dituzten, gauza onak bakarrik esaten dituzte eta besteak isildu”. Zabalaren ustez inguru hura geratu egin da istripuaren ostean: “Dena dago kutsatuta, jaten dutena, edaten dutena, eta ez dute dirurik dendan ura erosteko. Jatekoa hemengo prezioan dago eta soldatak berriz, oso txikiak dira. Gainera, lana orain bai eta orain ez egiten dute”. Diru eskasiak osasunean ere badu eraginik, dena ordaindu egin behar baita. Slava, adibidez, herren heldu zen lehen urtean, txikitan erori eta ez zutelako behar bezala sendatu ahal izan. Hemen operatu zuten, bigarren udan.

Horrez gain, bestelako kultura ezagutzeko aukera dute txikiek, emakumeek etxetik kanpo lan egiteak harritu ditu, esaterako. “Gauzekin konturatzen dira. ‘Hemen aitak eta amak egiten dute lan, eta amak ere autoa du hemen, zergatik han ez?’ bezalako gauzei bueltak ematen dizkiete”, azaldu du Zabalak.

Saharako haurrak elkarren bila

Adala Mohammed eta Aaziza Abba Mohammed neskatoek duela aste batzuk utzi zuten Aaiun errefuxiatuen kanpalekua bi hilabetez Zarautzera etortzeko. Adalak bigarren urtea igaroko du Garbiñe Arteagaren eta Jose Mari Iñigoren etxean, nahiz eta iaz ezin izan zuen etorri. Aazizak, berriz, hau izango du lehen aldia Asier Oñederra eta Kristina Peñaren etxean. Dena den, eskarmentudun harrera familia da, duela zazpi urte beste haur saharar bat izan baitzuten etxean. Ahmed zuen izena eta hanka lurrean jarri ezinda heldu zen Euskal Herrira. Heldu orduko medikuarenera eraman zuten, igeriketa eta bizikletan indartze-ariketak egin zituen, eta korrika egiteko gai zela joan zen hemendik. Hurrengo urtean saiatu ziren berriro hura ekartzen, baina ezinezkoa izan zen. Ondoren seme-alabak izan eta aurten, berriro haur bat ekartzea erabaki dute.

Oraindik denbora gutxi da Aaziza beraien artean dagoela, baina beldur batzuk badituzte: hizkuntza, euren seme-alabekin nola moldatuko den… Harrera familiek ez ezik, umeek ere izaten dituzte beldurrak. Adalak, adibidez, beldurra dio iluntasunari eta Zarautzen egon zen lehenengo urtean Arteaga eta Iñigorekin egiten zuen lo. Ohean, leku gehiena gizonaren aldean bazuen ere, Adalak emakumearengandik gertu egin nahi zuen lo, eta sahararrek gizonekiko duten harremanagatik dela uste du Iñigok. “Bi astetara nire aldean egiten zuen lo eta eskua ematen zidan lotarako”. Neskatoek gizonekin duten errespetu edo zorroztasun harremanaren erakusle da halaber etxeko gizonak esan arte mahaian jaten ez hastea. Aazizak ez du horrela jokatzen eta Peñak uste du etxean haur txikiak edukitzeak laguntzen diola horretan. Hala ere, “aita da agintzen duena, Asierrekin txorakeria gutxiagorekin ibiltzen da. Aitak zerbait esaten badu, horrela da eta kito. Baina hori han bizi dutenaren isla da”, dio Peñak.

Uda herri berean pasatzen duten ume sahararrek euren artean elkartzeko joera dutela gaineratu du Iñigok: “Zailagoa da besteekin nahastea, hizkuntzagatik-eta”. Jarrera horrek kezkatzen du Peña, 7 urteko alaba eta 3ko semea baitituzte eta denak elkarrekin aritzea nahi dute. Alabak ulertu du gurasoen aukera, eta egonaldia erraztu nahi dio Aazizari. “Hizkuntza arazo bat da, hizkuntzarik gabe komunikatu daitezkeenean erotu egiten dira, harrotu eta konplize dira, baina komunikatzeko hizkuntza behar dutenean zaila egiten zaie”.

Euskara dute etxeko hizkuntza eta hori da orain arte alaba zaharrenak erabili duen bakarra, baina Aazizak hemengo hizkuntzen artean dakizkien hitz gutxiak gaztelaniazkoak dira. Adalarekin berriz, arabieraz hitz egiten du, nahiz eta honek gainerakoekin gaztelaniaz egiten duen.

Oporrak Bakean programan, errefuxiatuen kanpalekuetatik irteten diren haurrek familia berarekin bost urteko zikloak egin ditzaten saiatzen dira. Urteren batean ezinezkoa balitz, beste familia bat bilatzen zaio umeari. Saharautz Elkartea arduratzen da Zarautzen eta inguruetan familiak bilatzeaz eta elkarrizketatuek eurek azaldu dutenez, lehen jende gehiago zegoen prest haurrak hartzeko. “Uste dut jendeak bost urteko zikloa amaitu eta utzi egiten duela. Asko asetzen du, baian asko eman behar duzu eta gero haurra joan egiten da eta berriro hasieratik hasi behar zara”, iritzi dio Iñigok.

Iñigok berak, esaterako, izan du zalantzarik harreraren inguruan: “Ez dakit zenbateraino den ona lehenbizi gozoki hau eman eta gero kentzea, baina alde ona begiratu behar diozu”. Oñederrak, umeen larruan jarriz, garbi du euren eremutik kanpo zerbait gehiago dagoela ikusteko balio diela, motibatzeko: “Bestela dunak bakarrik ezagutzen dituzte eta harago dagoen ezer ez badute ezagutzen, alferrik eskatuko diete zerbait gehiago lortzearen alde borrokatzeko, ez dutelako jakingo zergatik ari diren borrokatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


Eguneraketa berriak daude