Motoan ibiltzen ikasi

  • Juan Kruz Igerabide ::Motoa

    Alberdania, 2012

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Laster batean irakurtzen diren ehun orrialdeetan biltzen da Juan Kruz Igerabideren azken eleberria. Motoa. Bertan kontatzen dena istorio sinplea da, misterio handirik gabea, eta ulertzen erraza. Hitz batean esateko; entretenigarria.

Hamabost urte beterik, Igorrek moto bat erosi du aitonak utzitako herentziarekin. Gazte berezia da Igor; ezin du, marrantarik gabe, hiru hitz baino gehiago segidan ahoskatu. Ausarta eta isila; eta lotsatia, erdi maingu zelako. Aita eta arrebarekin bizi da, amak beste gizon batekin alde egin zuelako, eta etxeko egoera ekonomikoa larri samarra da. Giro personal hartatik kanpo, Igor bere lagun Tripazorrorekin ibiltzen da herrian barna, motoarekin gora eta behera, Irene tartean sartzen den arte. Orduan hasiko dira istorioari gatz apur bat gaineratzen dioten ezin pentsatuzko gertakari kateatuak.

Eleberria, nerabezaroko gai eta arazo “ohikoetan” oinarrituz eraikia da. Gazteen ahotan sexua eta drogak presente daude etengabe baina, era sotilago batean, pertsonaiek  mantentzen dituzten elkarrizketen bitartez, azaleratuz joango dira gazteria kezkatzen duten beste hainbat motibo: talde baten partaide izatearen premia, aurrez pentsatu gabeko bulkadak, munduarekiko errebeldia eta, askotan horri loturik, politika arazoak.

Tematika aldetik gauza interesgarririk topatu ez dudan arren, bada bereziki nire atentzioa bereganatu duen elementu bat. Motoa. Zergatik izenburutzat aukeratu? Zein da haren garrantzia?

Eleberri hastapenetik amaierara ageri den konstantea da. Nik esango nuke elementu narratibo gisa erabilia dela. Igor moto gainean dagoen oro, bere haurtzaroko oroitzapenak flashback moduan txertatzen dira: aitonaren heriotza, amaren gaixotasuna, arrebarekiko erlazio katastrofikoa, institutuko pasadizo zenbait, etab. Gutxinaka, pertsonaien bizitzetako piezak bilduz goaz, ulertuz, eta ikusiko ditugu nola iragan horren zamarekin aurrera egiten saiatzen diren.

Motoa, bizitzan aurrera egite horren sinbolo gisa ulertu dut nik. Nerabezaroaren aurrera egiteko moduarena hain zuzen ere; zarataka, azkar eta, Igorren kasuan, galgarik eza: “Igorrek hori guztia oroitzen zuen bitartean, galgen klik ia sumaezina nabaritu zuen berriro hatzetan. Ondo berrikusi beharra zeukaten galga-sistema”.

Galga sistemaren soinua arriskuaren seinale da. Eszenaren errepikapena in crescendo somatuko dugu eleberrian zehar, bat datorrelako tramaren intentsitatearekin. Igorren esku dago azeleragailua sakatu ala ez: “oraingoan ez zion arretarik jarri galgak egin zuen klik nabarmenari”.

Kolpea hartuko al du, edo garaiz gelditzen jakingo du.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


2025-05-28 | Bea Salaberri
Liburuak Et’abar

Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]


ANALISIA
Harrizko igitaiak, brontzezko mailuak

Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Eguneraketa berriak daude