Barrearen gaineko heziketa eta turismo aktiboa helburu

  • Arte Eszenikoen Nazioarteko Udako Eskolari deitu diote Stock Umorea. Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiarekin lotura estua du eta Josu Bilbao (Salitre Teatro) eta Aitor Basauri (Spymonkey) aktoreek sortua da. Bete-betean komediari eta show businessari emana dator estreinako edizioa. Hala, klowna, dantza, jantzi diseinua, gidoilaritza eta aktoreen zuzendaritzaren gaineko ikastaroak eskainiko dituzte bertako zein atzerriko irakasleek, ekainaren 24an hasi eta uztailaren14ra bitartean.

Aitor Basauri Spymonkey taldearekin oholtzan
Aitor Basauri Spymonkey taldearekin oholtzanLekeitioko Kale Antzerki Jaialdia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaila da Aitor Basauri eta Josu Bilbao elkarrekin harrapatzea, biak aktoreak izaki, puntatik puntara baitaramatza ofizioak. Aitor Basauri Londresen bizi da, berak sortutako Spymonkey antzerki taldea zuzentzen du han. Josu Bilbao, berriz, Euskal Herrian eta Madrilen bizi da, eta aspaldi sortutako Salitre Teatro taldean aritzen da, besteak beste. Antzerkiaren sektorea dinamizatu asmoz sortu dute biek Stock Umorea udako eskola. “Badakigu apustu gogorra egin dugula, baina lehen edizioa besterik ez den honek jarraipena izatea nahi genuke”, azaldu digute haiekin bildu orduko. Imanol Agirre ere haiekin da, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiko kidea: “Urtez urte sendotzen joan dadin nahi dugu. Egia esan, testuingurua ezin hobea da eta baldintza guztiak betetzen dira hala izan dadin. Lekeitioko udalaren laguntza jaso dugu, Kale Antzerki Jaialdiko jendea ere oso kontent da”.

Komedia eta show businessaren inguruan murgilduko da udako antzerki eskola. Ekainaren 24tik uztailaren 14ra, hiru astez, hainbat ikastaro izango dira: klown master class deritzona, dantza edota mugimendu komikoa eta erridikulua, gidoia eta komedia, ikus-entzunezko komediara bideratuta dagoen aktoreen zuzendaritza, jantzien diseinua eta atrezzoa, eta umorea eta telebista lotzen dituzten ikastaroak. Aitor Basaurik zehaztu duenez, “umoreari eskani nahi izan zaio eskola. Alde batetik, gure lan eremua delako, eta bestetik, beharrezko ikusten dugulako publikoa zein aktoreak umorean hezitzea”. Umorearen heziketa landu nahi da, eta halaber, Europara edota Amerikara zubiak eraiki, “handik goi mailako irakasleak ekarriz, eta guzti hori inguru paregabean, Lekeition, lotuz”. Umorerako garai onak direla uste du Aitor Basaurik, “egun barre egiten ez badugu suizidio kolektiboa besterik ez zaigu geldituko. Garai okerrenak beti izan dira komediarako onenak, Shakespeare edota Lope de Vegaren komediak jendea miseria gorrian bizi zen garaian argitaratu ziren”.

Ikastaroak ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko dira, eta Austria, Frantzia edota Erresuma Batutik etorritako irakasleek emango dituzte eskolak, bertako profesionalekin batera. Orain arte, atzerrira joan behar izaten zen maila honetako ikastaroak egitera. Imanol Agirrek joera hori alderantzikatzeko ahalegina nabarmendu du: “Nazioarteko irakasle horiek bertara ekarri nahi izan ditugu, ez bertako ikasleentzat bakarrik, bai eta kanpotik etorri daitezkeenentzat ere, eta hori guztia Lekeition kokatu”. Bertako profesionalei begira, nazioarteko topaketa izatea nahiko lukete. Eskolaren aitzakian, kontaktuak egiteko parada izaten baita, eta hemengo eta hango profesionalak biltzekoa, bertan sortu daitezkeen produkzioak bultzatzekoa, giro ezin hobean”. Josu Bilbaok erantsi digu, bestalde, munduari erakutsi nahi lioketela, hemen Euskal Herrian ere gauza ugari egiten dela.

“Gurea ez da artea, artisautza da”

Halaxe definitu du Aitor Basaurik haien lana: “Nik ez dut arterik egiten, jendeari barre eginaraztea da nire gogoa, eta hori artisau lana da. Testuinguruak du horretan zeresana. Berlinen edo Lekeition sortzea, ezin esan gauza bera denik, inguruak eragina duelako.

Formazioa eta turismo aktiboa biltzen dituen proposamenak etorkizunari begira antzerki produkziorako gune izatea nahi dute sorzaileek, “eskolak berak hainbat produkturen sorleku izatea nahi genuke, proiektu horiek gogotik bultzatzea. Horregatik, garrantzitsua da Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak bat egitea gurekin”. Bilbaok dioenez, horrela, eskolan sor daitezkeen lanak non erakutsi ere izango delako.

Imanol Agirrek dio Jaialdiak beti izan duela formaziorako joera, baina orain arte ez dela gauzatu. “Jaialdiaren ondorio naturala da Stock Umorea, bere adarretako bat, jaialdia ez baita erakusketarako leku soila. Antzerki eskola izatea beti izan da gure ametsetako bat, eta proiektu biek bat egiten dute helburuetan”.

Lekeitio Off ekimenak bat egingo du Stock Umorearekin, ikastaroek irauten duten bitartean. Deialdia irekia dela argitu digu Bilbaok, antzerki munduan eta batez ere umoreari lotuta aritzen diren profesionalei zuzenduta dagoela, “haien lanak ere erakus ditzaten Lekeitioko kaleetan”. Azken finean, ez luketelako nahiko antzerkia eta umorea eskolan geratzea, eskolak sortzen duen dinamika interaktiboa Lekeitioko herriarekin gerta dadin nahi luketelako.

Antzerkia eta turismoa

Stock Umoreak eskaintzen dituen ikastaroak maila guztietako profesionalei zuzenduta daude, baina arreta berezia ipiniko zaie zaletuei eta antzerki munduan hasiberriak direnei, haientzat interesgarria izan litekeelako eskaintza. “Irakasle taldea, aldiz, ahalik eta profesionalena dugu eta udako eskola honetako edukiak aktuaziotik harago doaz”. Zenbait arlo hartzen ditu Bilbaoren esanetan:  “telebista, dantza, atrezzoa, gidoigintza, zuzendaritza… abaniko artistikoa izugarria da”. Historikoki aktoreak izan du pisurik handiena, “oso gauza berekoia izan da beti”, jarraitu du Bilbaok, “Aktoreak idazten du, zuzentzen du, jokatzen du… Baina kontuan hartu behar da horrek industria izan behar duela. Egia da ez garela torlojuak produzitzen ari, baina produktuak egiten ari gara, eta produktu horiek konpetitiboak behar dute izan. Alegia, horren guztiaren atzean profesional talde batek egon behar du, eta bakoitzak bere tokia eta funtzioa bete behar du”.

Petra Masseyk, Londreseko Spymonkey antzerki taldeko kideak zabalduko du udako eskolaren denboraldia, eta zehazkiago, klownaren gaineko bere eskolak. Indar handiko aktorea da, antolatzaileek nabarmendu dutenez, “badaki kontatzen eta taldea dinamizatzen, badaki une berezi hori aurkitzen, publikoaren barrea ateratzen, edozein pailazoren ametsa da”. Patxo Telleria aktore eta gidoigileak, komedia eta gidoi ikastaroa eskainiko du, euskaraz. Luis Guridi madrildarrak aktoreen zuzendaritzaren gaineko ikastaroa emango du. “Umorearen ikus-entzunezko medioetan ikono bat dugu”, dio Bilbaok. Oskar Terol aktorea, umoreaz eta telebistaz arituko da. Bestetik, gorputzaren eta umorearen arteko loturak ezagutzeko, Ivan Fabregak dantza eszentrikoaren gaineko eskolak emango ditu. “Gauza berria da Ivanek egingo duena”, aipatu zaigunez, “ikustean ezaguna zaigun arren, formazioaren alorrean erabat ezezaguna da egingo digun ekarpena”. Genero musikala lantzeko, umorearen aldetik beti ere, Maitane Zalduegi izango da bertan, eta Anton Valenek aktorearen eta klownaren arteko erlazioa landuko du. Erresuma Batuko Lucy Bradrindge atrezzoan eta jantzi diseinuan murgilduko da erabat. Mozorroak egitea eta hori ahalik eta ondoen baliatzen irakastea izango da Bradrindgeren helburua. Azkenik, Austriatik helduko den Gerry Regitschnigek “Zure barruko memeloaren bila” deitu ikastaroa prestatuko du.

Profesionalak umorean hezitzea nahi dute antolatzaileek, eta horren harira, heziketa berezi baten premia ikusten dela dio Bilbaok: “Mestizajea aberasgarria dela uste dugu, bost eguneko ikastaro trinko honetan bestearen begirada beharrezkoa da, profesionala izan ala ez izan. Inoiz frogatu ez dituzun gauzak egiteko, bai kameraren aurrean jartzeko orduan, baita dantza modu barregarrian egiteko orduan ere. Sudur gorria jarri eta inork barrerik ez egitea ere ikas daiteke”. Aitor Basauriren ustez, “barrearen inguruko interesa besterik ez da behar Lekeitiora hurbiltzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da

Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.

 


2025-09-28 | Kanaldude
Uda leku
MULTIMEDIA - Antzezlana

Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.


Antzerki komunitario eta soziala taula gainean Iruñean, Teatrodix jaialdian

Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.


2025-09-14 | Atx Teatroa
Arren ganbara eta emeen sotoa
MULTIMEDIA - Antzezlana

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]


2025-09-07 | Tartean Teatroa
Pankreas
MULTIMEDIA - Antzezlana

Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Antzerkia
(Des)eroso

Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an                                                   ... [+]


2025-07-20 | Tartean Teatroa
Zergatik, Jamil?
MULTIMEDIA - Antzezlana

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-13 | Atx Teatroa
Fakiu
MULTIMEDIA - Antzezlana

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-06 | Tartean Teatroa
Ez dok hiru
MULTIMEDIA - Antzezlana

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.

Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Miss Karaoke
MULTIMEDIA - Antzezlana

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Eguneraketa berriak daude