ARGIA.eus

2020ko ekainaren 05a

Pentsio publikoak defendatu, duinak eta eguneratuak

  • Pentsioen erreformaz “adituen batzordeak” Espainiako Gobernuari egingo dion proposamenaren inguruan hainbat datu argitaratu dira egunotan. Badirudi gaur egungo eta etorkizuneko pentsionistei eragingo diela. Hitz gutxitan esanda, pentsioek erosteko ahalmena gal dezatela proposatuko dute. Hala, pentsioak ez lirateke inflazioaren arabera eguneratuko, gutxienez KPIa adina igotzeko automatismoa desagertuko bailitzateke. Horren beharrean, “adituek” proposatzen dute eguneraketa automatikoa Gizarte Segurantzaren finantza egoeraren menpe egotea: hau da, pentsioak Gizarte Segurantzak izaten dituen diru-sarrera eta gastuei egokitzea. Irizpide hori gaur ezarriz gero, pentsioak asko murriztuko lirateke. Etorkizuneko pentsionistek jasoko luketen zenbatekoa berriz, bizi itxaropenarekin kalkulatuko litzateke.

Juan Mari Arregi
2013ko ekainaren 09a

Bistan da pentsioetan dagoen gastu publikoa murriztu nahi dela. Erreforma berri hau inposatu nahi dutenak bankuak dira –BBVA eta Santander batez ere–, euren aseguru-etxeen bidez. Ez da kasualitatea Mapfre, Aviva eta BBVA gisako aseguru etxeetako ordezkariek osatzea “adituen batzordea” delakoa. Eurek jadanik bermatuta dituzte pentsio pribatuentzako plan gozoak.

Erasoaldi kapitalista berri honen aurrean, pentsio publikoak defendatu behar dira. Sistemaren “iraunkortasuna”, hazkundea eta enplegua sortuko duten politika ekonomiko egokien bidez lortuko da: paradisu fiskalak eta iruzurra desagerraraziko dituen zerga erreforma erradikala eginda; gastu militarra deuseztatuta –Espainiako Defentsaren urteko aurrekontua 7.000 milioi eurokoa da eta 2025 arte 31.000 milioi euroko zorra du–; eta obra faraonikoentzako gastu publikoa ezabatuta. Hego Euskal Herrian, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek gaur hemen kotizatzen dugunoi pentsio publikoak bermatu behar lizkigukete, pentsio duinak eta eguneratuak. Berriz ere nazio subiranotasunik ez izateak kaltetzen gaitu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Pentsioak

Pentsioak kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2013ko ekainaren 09a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude