"Escrache"ak eta demokrazia

Eztabaida interesgarria sortu eta garatzen ari da “escrache”en inguruan. Polemika bizia eta aberasgarria. Zorionez, eztabaida mugatu eta zentratu da: zalantzan jartzen dena ez da “escrache”a bera, baizik eta bere agerpen zehatz bat. Batzuek bortxa jasanezina eta metodo faxista dela dioten arren, nik esango nuke gehiengoak beste era batera ikusten duela eta gainera, “escrache”aren zilegitasuna baieztatzeko arrazoi juridiko sakonak badaudela.  

“Escrache”a aldarrikapen eta salaketa tresna da. Beraz, eztabaidatu beharko genuke hainbat egoera injustuen arrazoiaz eta hainbat jende pairatzen ari den injustiziaz: ikuspuntu hau ez da inolaz ere galdu behar, nahiz eta denok dakigun helburuak ez dituela bitartekoak justifikatzen.

Gaur, edozein errebindikazio publikoki agertzeko manifestazio eskubidea aitortzen zaigu herritarroi Espainiako Konstituzioan eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean, besteak beste. Manifestatzeko eskubidea adierazpen askatasunaren proiekzio bat da, hainbat ideia, interes, arazo eta eskabide kaleratzeko asmoz. Beraz, parte-hartze era bat da estatu demokratiko batean. “Escrache”ak, manifestazio eskubidea gauzatzeko bidea dira eta berezitasun bakarra dute: egiten den tokia, normalean ordezkari politiko baten lantoki edo etxearen inguruan. Bada, halere, manifestatzeko eskubideak jarrera hau babesten du “escrache”a era baketsuan egiten bada. Eta ez dezagun nahastu “bakea” eta “erosotasuna”. “Escrache”ak, beste edozein manifestazio bezala, espazio publikoetan gertatzen dira eta horrek beti eragiten ditu eragozpenak. “Escrache”etan, gainera, kargu publiko hautetsiaren etxearen inguruan egiten denez, eragozpen horiek pertsona horri izan ezik, bere familiari eta bizilagunei zabaltzen zaizkie. Baina honek ere ez dio zilegitasunik kentzen “escrache”ari.

Ez dago “escrache”a kriminalizatzerik edo debekatzerik, ezta era orokorrean mugatzerik ere. “Escrache”aren mugak iraina, mehatxua eta bortxakeria dira, besterik ez: kasu horietan oinarrizko eskubide-abusua izango litzateke eta, gehienetan, Zigor Kodean jasotzen den hainbat delitutzat jotzea ahal izango genuke. Baina eskubideak eta beren abusua ez dira nahastu behar: kasuz kasu aztertu beharko dira eta ezingo dira “escrache” guztiak aldez aurretik mugatu edo debekatu.

Zeren eta oinarrizko eskubideak ere mugagarriak dira, noski, besteon eskubideak eta askatasunak babestu ahal izateko. Kasu honetan, “escrache”ek beste oinarrizko eskubideak kaltetzen al dituzte? Orokorrean, lehen aipatutako mugetatik kanpo, ezetz esango nuke. Alde batetik, ezin da esan kargu publikoaren askatasuna mugatzen dutenik: kargu publiko hautetsi horrek bere gain hartu du herriaren ordezkaritza eta, beraz, bere gain hartu behar ditu baita ere era pribatuan edo publikoan herritarrok adierazitako iritziak, kritikak eta kexak. Bestetik, “escrache”ak ez du bere ohorea urratzen, baldin eta ez badira irainak edo kalumniak zabaltzen, kargu publiko horren ardura politikoari lotutako eskaerak direlako. Azkenik, bere intimitatea ere ez dago zalantzan, kargu publikoaren iritziak eta erabaki politikoak herritarrok balora ahal ditzakegulako eta manifestazio hauek kalean gertatzen direlako.

Eta “escrache”ei mugarik ezartzea zilegi al da? Euskadiko Auzitegi Nagusiak horrela ebatzi du kasu zehatz batean, baina horrek ere ez du urratzen manifestazio eskubidea, errebindikazioa kaleratzea eta salaketa publikoa posible direlako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude