Londres, 1625. Jakue II.a erregeak lege berria jarri zuen indarrean: preso politiko irlandarrak itsasoz bestaldera bidali eta Amerikan ezarritako kolono ingelesei salduko zizkieten. 30.000 irlandar inguru eraman zituzten Mundu Berrira kolonoek eskulan gisa erabil zitzaten, gehienak katolikoak, ingelesen zapalkuntzaren aurka matxinatutakoak.
Espainiarrak mende bat lehenago hasi ziren afrikar esklaboen merkataritzan, eta berehala portugaldarrek, holandarrek, frantsesek eta britainiarrek haiekin bat egin zuten negozio errentagarrian. Baina esklaboak ez zituzten Afrikatik soilik erauzi, Ingalaterrako erregeak agindutako “bidalketa” hura ez baitzen salbuespena izan; XVII. mendearen erdialdean ingeles merkatarien giza salgai gehienak Irlandatik zetozen. Esaterako, Antigua eta Montserrat uharteetako biztanleen %70 esklabo irlandarrak ziren 1650. urte inguruan.
Hamarkada hartan 10 eta 14 urte arteko 100.000 haur inguru gurasoengandik banandu eta Mendebaldeko Indietan nahiz New England estatuan saldu zituzten. Beste 52.000 esklabo, gehienak haurrak eta emakumezkoak, Barbadosen eta Virginian saldu zituzten. Jamaikara beste 2.000 inguru bidali zituzten... Ez ziren presoak, ez kriminalak, eta ez zuten inolako morrontza kontraturik, gerora zenbaitek saldu nahi izan zuten bezala.
Esklabo irlandarren baldintzak ez ziren afrikarrenak baino hobeak. Aitzitik, haien azpitik zeuden hainbat arlotan. Zuriak beltzak baino askoz merkeagoak ziren; XVII. mendean esklabo beltzek, batez beste, 50 libera esterlina balio zuten, eta irlandarren truke gutxitan ordaintzen zuten bost libera baino gehiago. Horrez gain, esklabo zurien seme-alabek esklabo izaten jarraitzen zuten, baita gurasoek askatasuna lortzen zutenean ere.
Kolonoak, baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzea xede, emakume irlandarrak esklabo afrikarrekin “gurutzatzen” hasi ziren, mulatoak “ekoizteko”. Esklabo nahastekatu berrien arrakasta berehalakoa izan zen: irlandarrak baino garestiago sal zitezkeen eta afrikarrak baino merkeago erosi. Beraz, “produktu” berriak saltzaileei nahiz erosleei mesede egin zien 1681ean Ingalaterrako gobernuak Forbidding the practice of mating Irish slave women to African slave men for the purpose of producing slaves legea onartu zuen arte, irlandarrak eta afrikarrak esklabo mulatoak sortzeko gurutzatzea debekatu zuten arte, alegia. Baina ez pentsa neurri hura gizalegeak bultzatu zuenik; britainiar koroak afrikar esklaboen merkataritzaren monopolioa emana zion Royal African Company delakoari, eta hari ez zitzaion komeni merkatu hartan mestizoen aurka lehiatzea. Konpainiak estu hartu zituen metropoliko agintariak, erabaki bihozbera har zezaten.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]