Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu

  • Umorez III jardunaldiak antolatu zituen Bertsozale Elkarteak otsailean. Bertan, Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak tesinako edukiak azaldu zituen Azpiazu Carballok. Orriotara ekarri ditugu hitzaldiko hainbat pasarte, baina ez galdu bideoz ikusteko aukera www.argia.eus/multimedia kanalean.


2013ko martxoaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aldatzen ari da maskulinitatea?

Gauza guztiak ari dira aldatzen, eta maskulinitatea ere eraldatzen ari da, noski, ezinezkoa litzateke bere horretan mantentzea. Baina beste gauza bat da aldaketa horiek egintzat ematea eta aldaketa horiek beti onerako direla pentsatzea. Akademia munduan bi muturretako irudikapenak ditugu: aldaketa gauzatu denaren irudikapena, eta gauzak ez direla asko aldatu adierazten duten adibideak.

Ni ez naiz kokatzen ez batean ez bestean. Aldaketak ez baitira unibertsalak, talde ikusgarri batean gauzatu badira ere. Gauza bat da esatea guk ezagutzen dugun jende dezente bere maskulinitatearen inguruko kuestionamendu eta eraldaketa interesgarriak egiten ari dela, eta beste gauza bat da esatea maskulinitatea krisian dagoela.

Arlo akademikoa feminismotik urrunduz

Ikerketa bi alorretan garatu dut: arlo akademikoan zer gertatzen ari den aztertu dut marko teorikoan. Eta bestetik, gizon taldeetan, gizartean orokorrean zer gertatzen ari den landu dut. Horretarako gizon taldeek egin dituzten manifestuak eta idatzi laburrak aztertu ditut. Beraz, aztertutakoa ez da izan gizon horiek esan dutena, publikoki esan dutena baizik.

Arlo akademikoan, Euskal Herrian oraindik ez da apenas maskulinitatear buruzko ikerketarik gauzatu. Garaiz gaude beraz, ikerketei hasieratik ikuspegi kritikotik eusteko. Beste herrialdeetan maskulinitatearen inguruko ikerketak zer propio bat bailitzan garatzen ari dira, unibertsitate askotan departamentuek izen hori daramate. Horrek irudikatzen du maila teorikoan feminismoarekiko ematen ari den urruntzea. Maskulinitatearen inguruko ikerketak asko zentratu dira identitate kontuetan, zer den gizon izatea, zer adierazten duen horrek, nola mugitzen garen, nola egiten ditugun gure erritualak, nola eta nola eta nola... eta ez hainbeste teoria feministak garatu dituen esparruetan: hegemonia, boterea... Urruntze horrek pena ematen dit. Teoria feministetan oso garrantzitsuak izan diren kontu batzuk, maskulinitatearen teorietan ez dira agertu ere egiten.

Nire tesinarako gai zehatz bat hartu nuen: subjektu politikoa. Zer gertatzen da mugimendu feministak azken 30 urteotan egin duen eztabaida horrekin? Garai batean emakumea gauza bat eta bakarra zenean, feminismoan subjektu politikoa emakumea zen: nor da feminismoaren subjektua? Emakumea. Nork egiten ditu aldaketak? Emakumeak. Baina gai hori problematizatu egin zen, eta zera planteatu zen: emakumea izatea gauza bat da eta emakume pobrea izatea beste gauza bat. Eta emakume beltza izatea beste kontu bat. Eta emakume lesbiana beste kontu bat. Hor feminismoak lan handia egin du: nola artikulatu mugimendu bat, nola artikulatu subjektu estrategiko komun baten aldarrikapen eta ideia batzuk, aldez aurretik jakinda ez garela ari unibertsala den subjektu batez. Ez dakit nik hainbeste tinta beste ezerk sortu ote duen azken 30 urteotan feminismoan. Oso eztabaida interesgarria da, maila politikoan mugimendu askori eragiten diena, oso ekarpen interesgarri eta garrantzitsua da... eta maskulinitatearen inguruko teorietan ia ez da inon ageri. Horrek kezka sortzen zidan eta horri buruzko azterketa egin dut marko teorikoan.

Emakume subjektuaren haustura horrek eraikuntza sozialaren ideia azpimarratzen du, alegia, ez gara jaiotzez zerbait, eraiki egiten gara, eta eraikuntza horretan faktore ezberdinek eragiten dute, naziotasunak, klase sozialak, arrazak, sexu aukerak, eta abar. Maskulinitate taldeek ere planteatzen dute deseraikitzea: “Goazen deseraikitzera gure nortasun hori eta goazen ongi dagoena hartzera eta gaizki dagoena baztertzera”. Baina saiatu nintzen zalantzan jartzen subjektuen deseraikuntza berdina izan daitekeenik. Feminismoan subjektuaren deseraikuntza egiteak izan duen koste politikoak ez du zerikusirik maskulinitatearen deseraikuntzarekin. Ikaskide batek esaten zidan, “emakumeek 200 urte daramagu subjektu bat lortu nahian eta orain lortu dugunean, esan behar diguzue deseraiki egin behar dugula?”. Asko haserretzen zen, eta arrazoiarekin. Mugimendu feministak ausart hartu du erronka hori. Uste dut maskulinitate taldeetan askotan ikuspegi eroso eta lasaiagotik egiten dela.

Zer da “matxo” izatea, zer gizon?

Gizon taldeetako diskurtsoen analisira pasako naiz. Badakigu zer den “matxoa” eta badakigu hori ez dugula nahi. Baina zer da gizon izatea? Gizonak aldatu egin behar direla esaten dugunean, zeintzuk dira aldaketa horien subjektuak? Nor da aldatu behar den gizon hori? Topatu nuen gauza interesgarrietako bat izan zen harreman heterosexualetan kokatuta zegoela diskurtso guztia. Eta diskurtso hori jasotzeko kandidatuak ere heterosexualak ziren eta bikote harremanean antolatutakoak, gainera. Are gehiago, gurasoak gehienetan. Oso erreferentzia gutxi topatu nituen beste maskulinitate batzuen eraldaketa beharraz.

Eta hori arriskutsua iruditzen zitzaidan bi aldetatik. Batetik, erregimen heterosexual eta familiarrean ez gaudenok ez gara gizonak? Nik ez daukat arazorik horrekin, esango nuke “oxala!”. Baina beste kezka hau larriagoa iruditzen zait: guk ere ez dugu aldatu behar? “Bizitzaren alde gaiztoan” jaio garenok jada dena egiten dugu ondo? “Marikita bazara nola izango zara sexista edo matxista?, ezinezkoa da”, arrazonamendu hori oso larria iruditu zitzaidan. Nik gay giroan ezagutu izan dudan matxismo atzerakoia sekulakoa izan da.
Aldatu behar duen gizonaren oso irudikapen hertsia topatu nuen. Zer da “matxoa”? “Andaluza (edo latinamarikarra edo afrikarra, baina kanpokoa), hargina, oso matxista agerikoa, piropolaria”... Inork ez du bere burua horrekin identifikatzen. Baina horrek ez du esan nahi guk jarrera sexistarik ez dugunik. Iruditzen zait ez ote garen ari estereotipoaren kontra borrokan, errealitatearen kontra ari beharrean.
Beste galdera bat ere ekarri nahi nuen: nortzuk ari dira aldatzen? Aldaketak teoria soziologiko, antropologiko, filosofiko maskulino ilustratuan zerikusi handia du boluntarismoarekin. Aldatu nahi dugulako aldatzen garela pentsatzen dugu. Eraldaketak barrutik kanporako prozesuetan kokatzen ditugu. Zergatik? Gizonezkoontzako eta zientzia maskulinoarentzako oso zaila delako onartzea gauzak gertatu egiten direla baina guk ez ditugula kontrolatzen. Duela aste batzuk lagun bat ikusten izan nintzen. HIESA dauka eta bajualdi gogor baten ondorioz ospitalean egon da. Gauza kurioso bat esan zidan: “Ni 60 urtera heltzen naizenean, heltzen banaiz, eta gizonak gizon izateari utzi izanaren krisian erortzen direnean, nik ez dut krisi hori izango. Zeren nik jada badakit zer den dependentea izatea, nik jada badakit zer den sexu harremanak izateko zailtasunak izatea, nik jada badakit zer den gizon ez-osoa izatea”. Bere kabuz egin al du hausnarketa eta berak planteatu al du aldatzea? Ez, bat-batean bizitzak egoera batean jarri du non maskulinitatea gidatzen duten printzipio nagusiak (autonomia totala, norberaren kontrola izatea eta abar) erori egin zaizkion eta ezin dituen hain erraz berreskuratu. Gure herrian gizon etorkin asko dago, beren jatorrizko herrian oso lanbide “matxoa” zeukatenak eta orain jende nagusiari pixoihalak aldatzen ari direnak. Bere maskulinitateak kolokan jarri dira, baina ez beraiek aukeratu dutelako.

Eremuak irabazi bai, eta galdu?

Harridura handia sortu zidan etxeko lanen inguruan sortutako diskurtso horrek guztiak. Oso paper zentrala jokatzen zuen gizon taldeetako proposamenetan. Aldiz, esparru publikoari begira ez zegoen horrenbesteko proposamenik. Badirudi gizonezkook egin behar ditugun eraldaketa bakarrak orain arte egin ez ditugun etxeko-lan eta zaintza lan guzti horiek gure gain hartzea direla. Hori egin behar dugu, beharrezkoa da eta zorretan gaude horretan. Garrantzitsua da esparru hori geure egitea, eta horretan ari gara, baina beste esparru batzuk ez ditugu utzi.

Norberak hainbeste lan ordu eta gero, etxera ailegatu eta etxean laguntzen du, primeran. Baina norberak ez du planteatzen bere lanaldia murriztea. Gizonezkoek ez dute lanaldirik murrizten, inkestek horrela esaten dute. Amatasun eta aitatasun kontuetan, gizonezkoek lagundu egiten dute, lehen baino askoz gehiago, noski, baina lanaren, karrera profesionalaren edo karrera akademikoaren esparrua, hori ez da abandonatzen. Hori arazo bat da eta zera adierazten du: guretzat etxeko lanetan inplikatzen hasteak balio anbibalentea daukala: alde batetik faenatxo bat da, baina bestalde esparru bat irabazten ari gara, bere ondorio positiboak dituena. Baina zer diogu esparruak galtzeaz? Badaukagu proposamenik? Amantalak jantzi bai, baina katedrak kendu behar ditugu? Horrelako postu bat eskaintzen digutenean uko egin behar diogu? Lanaldi murrizketak hartu behar ditugu? Planteatu behar dugu ez ditugula kargu publikoak hartuko? Konplexua da eta ez dut esaten horiek direnik irtenbideak.

Horrek garamatza zera planteatzera: zertarako behar dugu aldaketa? Topatutako adierazpen argigarri bat hau izan zen: “berdintasunak denontzako abantailak ditu”. Hau etengabe errepikatzen da manifestu eta idatzietan. Eta nik uste dut ezetz! Abantaila batzuk irabaziko dira, baina pribilegio batzuk albora utzi beharko dira. Eta pribilegioak uzteak ez dakar abantailarik. Euskararen kasu bera da, Euskal Herrian euskaldun oso izatea ez da abantaila, baina ahaleginak egiten ditugu nahi dugulako edo hala behar duela sinisten dugulako.


ASTEKARIA
2013ko martxoaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak" jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Eguneraketa berriak daude