Ipar-haize ufadak independentziarantz

  • Hasiera batetik lortu beharrekoa elkar-ezagutza da, mugaren alde bietatik. Honek berebiziko garrantzia dauka, hainbat faktorerengatik errealitate bat baino gehiagotan banatuta bizi garelako.

Mertxe Colina
2013ko martxoaren 31

Muga fisikoek, Historiako gertakariek (Frankismoa Hegoaldean/ Mundu gerlak Iparraldean), baita kultura desberdinetan bizi izanak, guk nahi ez genituen ezberdintasun filosofiko-kulturalak sortu dizkigu. Egoera politikoan ere ikus daitezke, Iparraldeak ez baitu onarpen instituzionalik, nahiz eta 200 urte diren borroka horretan, departamendu eskaera, autonomia edo instituzio berezien aldarrikapenarekin adibidez. Gaur egun oraindik mugaren bi aldeetan errealitate hauen kalteak nabarmenak dira: prepotentziazko jarrerak edo frustrazio espresioak besteak beste.

Honetaz gain, eskakizun hau nola azaldu abertzaleak ez direnei? Galdeketa, edozein herriren eskubidea dela aldarrikatu behar dugu, gurearena barne. Jendarteari independentziaren beharrizana, ondorioak, nola gauzatzen den... azaldu behar zaizkio eta sozialki legitimizatu. Nola? Iparraldean elkarleanean hainbat proiektu aurrera eraman dira, eskubide-betetzearen aldarrikapenean oinarrituz. Nahiz eta korronte politiko ezberdinetakoak izan, gai gara elkarrekin proiektuak abian jartzeko: Batera, Laborantza Ganbara, Seaska, errepresioaren aurkako mugimendua Aurore Martinen kasuarekin besteak beste. Gaitasun hau baliatu behar dugu egitasmo berrian lan egiteko.

Honez gain, azpimarratu beharra dago aro berri batean gaudela. Orain arte batzuek borroka armatua aitzaki modura erabiltzen zuten elkarrizketa saiakerak zapuzteko: ez da gehiago oztopoa. Tamalez, zenbaitek bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta testuinguru aldaketa argia egon. Gaur egun bakoitzak bere ikuspegia eta proiektua mahai gainean jarri dezake inor baztertu gabe. Elkarlanetik lortutako adostasun zabal eta indar-metaketak, eskubideak legeetan inkorporatzea ekarriko luke, hauen onartaraztea “inposaketa positiboa”-ren bidez, “legearen funtzioa elkarbizitza” delako.

Lankidetza honen adibide eta Lizarra-Garazi garaiko porrotaren ondorio nagusia, Udalbiltzaren gelditzea izan da. Euskal Herriko hautetsi guztien kolaborazioa ezinbesteko lan tresna zen “autonomian” bizitzeko: sozialki, ekonomikoki, hizkuntzari dagokionez, hezkuntzan... Mugaren alde bietan, bertako erabakiak herritarrek zuzenki izendatutako hautetsien bidez bertan hartzea alegia. Ez al da independentziaren lorpenerako tresna egokienetakoa? Aurrera eramaten baldin badugu, ez ote du ahalbidetuko instituzio legegileen sortzea?

Zaila ikusten bada ere, zenbait amets gauzatzen dira, edo behintzat egi bihurtzeko, gure esku dagoena egin behar dugu. Katalunia, Eskozia eta beste hainbat herrialdeetako haize ufadei jarraitzeko aukera dugu... onartezina litzateke ez baliatzea.

(*) Mertxe Colina Abertzaleen Batasuneko (AB) buruzagia da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ipar EH-ko politika  |  Ipar EH-ko politika

Ipar EH-ko politika kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-09 | Itxaro Borda
Beatus

Irriñoa ezpainetara datorkit gure udako komentarista zenbaiten lumatik Iparralde honetan, barkatu Lapurdi-Nafarroa Beherea-Zuberoako lurraldeon, azken urteotan gertatzen den bilakaera instituzional ekumenikoa jorratzen dutelarik: J. R . Etxegarai presidenteak eramaten duen Euskal Elkargoa, independentziara berehala heltzen ikusten dukete. Beste aldetik, abertzaleek zentro-eskuineko buruzagien ontziaz baliatzea irudikatzen dute, beraien helburuak lortzeko bide politikoa erabiliz, orain... [+]


2018-09-09 | Bea Salaberri
Azken bainua

Azken bainua hartu genuen Kantaurin. Ez diogu sekulan gure buruari aitortzen azkena dela, ongi dakigun arren; egun luze eta goxoak izanen direla oraino, uda ez dela bukatu, udazken hasieran ere itzultzen ahalko garela uretan murgiltzera, halaxe diogu; alta, badakigu azkena dela, gero lanak, sartzeak, kezkek, haurren gorabeherek irentsiko gaituztela. Orduan, azken hori besteak bezalakoa, besteen arteko bainua baizik ez da kasik.

Alabaina, ongi pasa genuen aste zenbaitez, argi da. Euskal... [+]


Euskal Herri mailako estrategiari buruzko Iparraldeko ekarpena (1/2)

Borroka armatuaren desagerpenak egoera berri bat sortu du, nahi ta ez, Euskal Herriko bizitza politikoa baldintzatzen duena. Testuinguru hortan, Euskal Herri osoko estrategia bakar bat eraiki daitekea? Prozesu hortan Iparraldea bere ekarpena egiten ari da, gure lurraldeak hemengo jendartearen pentsamoldeak eraldatzeko balio duten bitartekoak asmatu baititu.


"Euskal Elkargoa"-ren azken kontseiluaren bileran gertatua

Bakar batzuek menturaz gogoratuko dute, duela 4 urte, udal hauteskundeen ondotik, Uztaritzeko udaletxe berriak euskara frantsesarekin koofizial egin nahi zuen mozio bat bozkatu zuela. Nehorentzako sorpresarik gabe, Auzitegi konstituzionalak erabakia baliogabetu zuen, konstituzioaren 2.artikuluarekin kontraesanean zegoelako.


2018-06-25 | ARGIA
Bi delibero euskararen inguruan

Euskal Konfederazioak joan den larunbatean, ekainaren 23an, Euskal Elkargoak euskarari buruzko bi delibero bozkatu zituen.  Euskara Elkargoaren eremuko lurralde hizkuntza gisa ofizialki aitortzeko lehena, euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua bigarrena. Bi deliberoei buruzko azalpenak eman zituen artikulu honen bidez. 


2018-06-19 | Plaza Hutsa
“Praktika militante alternatiboek errealitate soziala mugiarazten dute”
MULTIMEDIA - Plaza Hutsa

Mugimendu sozialetan aditua den Txomin Poveda ekarri dute Plaza Hutsa saiora. Lantzen ari den doktore-tesian Ipar Euskal Herriko praktika militanteak sakon aztertu ditu. Sortuko kide Xabi Larraldek egin dio elkarrizketa.


2018-05-29 | Xiberoko Botza
EH Bai Mauleko ospitalearen geroaz arrenküratürik da

Mauleko ospitalearen egoeraz arrenküraturik, xiberoko EH Bai koalizioko kideek prentsaitzineko bat antolatü düe salaketa eta proposamenen egiteko.


2018-05-25 | Euskal Irratiak
Urruñako Ohantzea haurtzaindegiak Euskal Elkargoaren garraio zerga kritikatu du

Euskal Elkargoaren garraio zerga salatu dute gutun ideki batean Ohantzea Urruñako haurtzaindegiko arduradunek. Uztailan plantan emanen den zergak ondorio larriak ukanen dituela azpimarratu dute, elkarte moduan antolatua den Ohantzearentzat.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude