Tradizioaren ikuspegi berri bat, txistuz

  • Garikoitz Mendizabal : The Bratislava Symphony Orchestra

    Hautsi Records, 2012

2005ean egin nuen topo Garikoitz Mendizabalekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Maite zaitut diskoaren grabazioan. Andoaingo Garate estudioan sartu nintzen unean, zestoarra Txorroskileroa kantaren melodia ari zen grabatzen, eta aitortu behar dut bere abileziak txundituta utzi ninduela. Ez nuen uste hiru zulo besterik ez dituen instrumentuari horrelako zukua ateratzea posible zenik. Grabazio hartan bere gaitasunaren lekuko izateko aukera izan nuen, eta orain, 8 urte geroago, The Bratislava Symphony Orchestrarekin batera grabatutako diskoa entzutean, musikarekiko bere maisutasunaz jabetzeko aukera izan dut.
Txistulari zestoarrak lortu ezina zirudien ametsa bete du. Bi urte luze iraun duen proiektu honekin, zailtasunak ilusioz eta ausardiaz gaindituz, orkestra sinfoniko batekin jotzearen erronkari egin dio aurre. Txalotzekoa da egindako ahalegina, baita lortutako emaitza ere, lan dotorea aurkeztu baitigu benetan. Garikoitz Mendizabalen interpretazioak gorenera eraman du txistua, egunorokotasunean erraz aurkitzen dugun instrumentu horretarako trebetasun nabarmena erakutsiz. Txistulariaren talentua orkestrako gainontzeko musikariekin pareka daiteke, eta argi geratu da, solista izateko haina meritu baduela.
Txistu symphonic diskoan txistu errepertorio ohikoan dauden Solozabal, Guridi, Bastida, Olaizola eta Ansorena maisuen lanak bildu dira. Mendizabalen helburu nagusia, etorkizunean bertako eta atzerriko orkestrek joko dituzten piezak biltzea izan da.
Grabazioan, musika estilo ugari entzun ditzazkegu, besteak beste dantzak, doinu eta bariazioak edo euskal kantutegiko pieza ederrak. Jatorrizko doinu aberatsek aparteko ukitua jaso dute txistulariaren interpretazioari eta orkestraren sonoritate ikusgarriari esker. Abesti gehienak ezagunak izan arren, lehenengo aldiz entzungo dituenaren arreta mailari berari eusten zaio. Erne mantentzen zaitu hasierako konpasetik azken notaraino eta ustekabean harrapatuko zaituen giroaren zain egongo zara.
Garikoitz Mendizabalek aurkezten dizkigun hamaika abestien artean badira Xabier Zabala zarauztarrak egindako bi: Ondoan eta Irribarrea. Melodia zoragarri hauek emozioak azaleratzeko indarra dute, eta filmetako soinu banden antzera,  arreta erakartzeko bertutea.
Orkestra zuzendariaren lana ere goraipatzekoa da. Munichen bizi den Enrique Ugarte tolosarrak bere profesionaltasuna erakutsi du, eta adorez bete du bere zuzendari rola. Aipatzekoa da halaber, Mikel F.Krutzaga soinu teknikariaren zeregina, neurri handi batean, grabazio eta nahasketa lanek azken emaitza borobiltzen lagundu dutelako.
Gertuko musikaria dugu txistularia. Edozein ospakizun dela eta, hortxe izango dugu dantza taldeari erritmoa jartzen, buruhandi eta erraldoiekin kalejiran, igande goizeko dianan edota ekitaldi korporatibo baten irekieran. Ezagun daeuskaldunon artean bizirik dirauen instrumenturik zaharrenetakoak Euskal Herriko bazterrak pizten jarraitzen duela.
Tradizioaren haritik, txistuaren bilakaeran bide berriak arakatuz doa Garikoitz Mendizabal. Disko honekin, ezaguna denari beste ikuspegi batetik begiratzeko gonbitea luzatu digu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-22 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude